Aupa ekipo!
Oraingo honetan karrera osteko ohiko ebaluaketa egingo degu. Karrera honetan errez asko egin genezake lehenego hiru postuetan, baina beste batean izan beharko du.
Orokorrean, ekipoak karreran egindako lana askoz hobe izan zitekeen. Soraluzen karrera oso ona egin zenuten, ia beti ihesaldi onetara irtenaz. Ibarran berriz, batzuetan ondo eta beste batzuetan pelotoi atzean zeundeten karrera nola zihoan begira. Ihesaldi saihakera baten ostean, ez geratu iñoiz pelotoiaren atzean. Segituan aurrera berriz, batez ere udarako lasterketa hauetan non ez dagoen iñolako kontrolik eta ihesaldiak aurrera ateratzen diren!!
Unai (10): Karrera ona. Hasieran egin zen ihesaldi batean, beranduagoko beste batean ere saihatu ziñen. Azkenean bigarren talde horretan sartu ziñen, sasoi honean zaudela erakutsiz. 9.postua hobetu liteke ez balitz izan karrera deshidratatu ziñela. Segi horrela, ea ondo amaitzen degun denboraldia.
Iñigo (12): Karrera ona zurea ere. Esfortzuan eskuzabala zera, batzuetan eskuzabalegia eta jubeniletan hori asko ordain daiteke, batez ere portu asko daudelako eta indarrak ondo dosifikatu behar direlako. Tiratzen zeunden kasu horretan, pentsatu behar dezu korredore bat bakarrik ez doala iñora horren errez. Beste taldeek ere nahiko dutela hor sartu eta beraz erreleboak bai, baina motzak izan behar dutela. Gustatu zaigu nola korritu dituzun bi karrera hauek, zuzendu ditzakegun failoak daude, baina bestela oso ondo. Hurrengo urtean, gehio ta hobeto seguro.
Arki (15): Iñoiz ez zaitut ikusi horren errez aldapa gora. Egun hori zurea zen, ihesaldia harrapatu behar zen nola edo ahala. Larunbatean 110% eman behar zen ihesaldi onean sartzeko Arki eta gero aunque sea 5en egin. Ezin zen atzean egon iñolaz ere ez!!! Puntu bat gehio ranking-erako eta denboraldi amaiera hau oraindik borobiltzeke utzi dezu asike hurrengo karreretan garaipen bila!!
Make (16): Zugandik espero zena ez dezu oraindik erakutsi. Soraluzeko karreran bazirudien Makek urte amaieran kriston karrera egingo zuela, baina entrenamenduak ez badituzu serio hartzen ez da horrelakorik egongo. Ondo entrenatuz gero, ziur nago gutxik jarraituko zizukeela baina horretarako esfortzu bat egin behar da. Podium-a jokoan dago Criterium-erako eta nik uste serio jarriz gero, posible dela. Karreran jarrera erakusten dezu, baina entrenamenduak....
Ruja (21): Zuk esan bezela, la liaste. Ezin da talde on horretan egon eta Larraitz jaisten gelditu. Hori baino jaitsiera errezagorik gutxi daude. Ruja, hor egonik top5 ez zen zaila izango zuretzat seguro! Ezinezkoa da zure buruan sartzea aurrean joan behar dezula, baina taldea lagundu beharra dago. Ihesaldietara gehiago sartu edota zuk zure eraso propioak egin atze atzetik. Desde luego, erregularitatea ez zaizu falta, baina zeozer gehiago egin beharra dago. Mutrikuko 3.postua jada ahaztuta daukagu. Animo Ruja!!!
Sebas (28): Bueno denboraldian oso ondo ibili ta gero, pixkat gogortxua egin zaizula dirudi jubeniletako proba hauek. Ikusi dezu amaitzea posible dela entrenamenduekin eta nik uste Luisen palizak ez balira, aurrean egoteko gai zerala. Ulertu behar dezu karrerak irabazteko grin horrekin korritzea nahi degula, eta horretarako ihesaldi saihakerak egin behar dira. Ezinezkoa ez bada ere, gaur egun zaila da onenekin igotzea. Hala ere karrera onak egin dituzu, animo hurrengo urtean hobeto ibiliko gerala gogoak jarriz gero!
Martin "Faringi"(34) : Zuk frogatu dezu altueran entrenatzeagatik korredore bat ez dela hobe bilakatzen. Zenuen dena eman zenuen Altzon lehendabizkoz gelditu ziñenean eta horrekin geratuko gera karrera honetan. Hurrengo urtera begira, aurtengoa oso motz geratu zaizu eta uste degu Unairen nibelean ibiltzeko gai zerala erakutsi behar dezula.Ea urte amaierako karrerak zer moduz ateratzen diren.
Itur: Talde honetan ihesaldiak harrapatzen saihatzen den gehienetarikoa zera. Jarrera karreran oso ona da. Horrekin geratu beharko, zeren Mutrikuko 2.postua konfirmatzeko beste karrera on bat nahiko genuke. Azken esfortzu bat Itur! Zuk ahal dezu eta!!!

Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Blog honetan Donosti Berri - Azpiru Txirrindulari Taldeko jubenilen kontuak hizpide izango ditugu. Gure artean komunikatzeko eta beste edonork parte hartu nahi badu bere iritzia emateko balioko digu.