Aupa ekipo!
Gaur ez goaz bakarka iñor ebaluatu edo "kritikatzera", ez luke zentzurik, gaur denei zorionak eman behar zaizkizue egin dezuen karrerarengatik. Bai jubenil eta baita kadeteek oso ondo korritu dezute eta nahiz eta Rujak ez amaitu berak ere karrera utzi baino lehen bere presentzia izan du karreran. Ekipo honek kriston potentziala du eta oraindik erakusteko dago egin dezakeena.
Makeren 4.postua ez da berea bakarrik, bera iceberg tontorra besterik ez da izana, talde osoaren lana errematatu duena. Egon diren eskapada guztietan (batean ezik) Azpiru bat edo bi geneuzkan guk eskatu bezela hasieran eta edozein ihesaldi irten zitekeen. Hori da ekipo bat eta espero degu horrela jarraitzea, gaur Make eta Itur izan badira ere igual hurrengoa Arki, Unai edo Ruja izango baitira. Uda disfrutatzera goaz!!!
Hurrengo karrera Asteartean Sonbillan izango da (karrera llana con fugas). Unai eta Arki fijoak dira joateko, espero det Make zu ere han egotea. Ruja eta Itur, zuek ere bazoazte hobe. Goizean da (ordua jarri dezala hemen norbaitek). Aste Nagusia dela ulertzen det, baina Astelehen gauean ez ateratzea suposatzen du, ez besterik eta oso ondo etorriko zaigu korritzen jarraitzea kontuan izanik hurrengo asteburuan ez dagoela karrerarik. Sonbillara zoaztenek esan zazute hemen, jakiteko Unairen aitari ekipoko kotxea eman ala ez.
Forza Azpiru!
Blog honetan Donosti Berri - Azpiru Txirrindulari Taldeko jubenilen kontuak hizpide izango ditugu. Gure artean komunikatzeko eta beste edonork parte hartu nahi badu bere iritzia emateko balioko digu.