
Bruyneel-ek Contador-i esandakoa irrati bidez Tourreko etapa handi eta zoragarri honetan (2007ko 15.etapa): "Jakin dezazun, atzo neskatila batek bezela korritu zenuela esan zion Rasmussenek Lepheimerri". Contador-ek eraso festa egin zuen egun horretan.
Ekipoaren jarrera hau izan behar du, denboraldi amaiera da eta ekipo honek ez du oraindik dena eman. Taldekide baten erasoari beste batenak jarraitu behar dio. Orain da momentua bizikletan burubelarri jartzeko. Irabazi behar degu!!!!!
Forza Azpiru
Aupa ekipo!!
Larunbatean ekipoa Agurain-Salvatierrara doa. Villatuertan karrera dagoela abixatu badigute ere, uste det hobe degula Larunbatean joatea Subida Opakua karrerara, honela gauean ateratzeko aukera izango degu denok, ligatzeko azken kartutxoak erre beharko baitira![]()
RECORRIDO: SECTOR EN LINEA: Salvatierra C/ Fueros, Zuazo de San Millan, Heredia, Alto de Heredia, Narvaja, Alto de Luzuriaga, Cruce Ordoñana, Cruce Mezkia, Salvatierra, Zuazo de San Millan, Heredia, Narvaja, Alto de Luzuriaga, Cruce Ordoñana, Cruce Mezkia, Salvatierra, rotonda Litutxipi, Cruce Alegria, Cruce Okariz, Cruce Arizala, Opakua y Puerto de Opakua.
TOTAL 50 kms.
SECTOR CONTRA RELOJ Opakua-Puerto de Opakua (5,1 kms.)
Karrera 16.30tan hasten da, beraz han 15.30tan egon behar degu. 14.00tan (konfirmatzeko) geratu beharko giñateke Astorian.
Karrera motza izango da baina espero degu bi sektoreak korritu ahal izatea batek baino gehiagok. Konbokatoria egina dago: Arki, Itur, Make eta Ruja. Abixua pasa zaizue eta erantzunik ez dedanez jakin ulertzen da baiezkoa eman dezutela.
Direktoreei zuzendua, korreoa idatzi nizuen eta bueno ez denez erantzun ba ni joango naiz bakarrik. Beraz, Volvoarentzako adostu egin beharko degu ordua.
Aupa ekipo!
Gaur ez goaz bakarka iñor ebaluatu edo "kritikatzera", ez luke zentzurik, gaur denei zorionak eman behar zaizkizue egin dezuen karrerarengatik. Bai jubenil eta baita kadeteek oso ondo korritu dezute eta nahiz eta Rujak ez amaitu berak ere karrera utzi baino lehen bere presentzia izan du karreran. Ekipo honek kriston potentziala du eta oraindik erakusteko dago egin dezakeena.
Makeren 4.postua ez da berea bakarrik, bera iceberg tontorra besterik ez da izana, talde osoaren lana errematatu duena. Egon diren eskapada guztietan (batean ezik) Azpiru bat edo bi geneuzkan guk eskatu bezela hasieran eta edozein ihesaldi irten zitekeen. Hori da ekipo bat eta espero degu horrela jarraitzea, gaur Make eta Itur izan badira ere igual hurrengoa Arki, Unai edo Ruja izango baitira. Uda disfrutatzera goaz!!!
Hurrengo karrera Asteartean Sonbillan izango da (karrera llana con fugas). Unai eta Arki fijoak dira joateko, espero det Make zu ere han egotea. Ruja eta Itur, zuek ere bazoazte hobe. Goizean da (ordua jarri dezala hemen norbaitek). Aste Nagusia dela ulertzen det, baina Astelehen gauean ez ateratzea suposatzen du, ez besterik eta oso ondo etorriko zaigu korritzen jarraitzea kontuan izanik hurrengo asteburuan ez dagoela karrerarik. Sonbillara zoaztenek esan zazute hemen, jakiteko Unairen aitari ekipoko kotxea eman ala ez.
Forza Azpiru!
Aupa ekipo!
Vuelta a Pamplonak hasiera ematen dio denboraldiaren azken txanpari. Oso ondo pasa degu vueltan eta zorte txarra ez balitz seguruenik generalean Ruja bakarrik ez genukela izango. Makeren bizikleta matxura (bizikleta ez ondo zaintzeagatik), Jokinen erorikoa 3.etapan, Iturren mareoak lehenengo etapan eta Arkiri beroak sorturiko blokeoa ez dira normalean gertatuko diren gauzak.
Vuelta anitz gogorra izan da. Lehenengo etapan hiru mendate motz baina gogorrak 40graduren azpian. Bigarrena izan zen errezena eta despiste batengatik denbora galdu genuen. Baina Vuelta, benetako Vuelta, azken bi egunetan korritzen zen. A ze etapak!! Gainera nivel askoko Vuelta izan zen eta atera ziren 160 txirrindulari ingurutik 75ek bakarrik amaitu zuten. Chozas Team-en kontrola absolutoa izan zen.
Hurrengo karrera Soraluzen, espero degu Azpiru indartu bat ikustea. Ihesaldiak bilatuko dituena eta emaitza ona eskuratuko duena. Ekipo honek ondo entrenatzen badu kriston potentziala du, beti esan degu eta esaten jarraituko degu. Azken txanpa hau disfrutatzeko txanpa da!
Soraluzeko karrera ez da gogorra, bi pasada Soraluzetik eta bukeran 4-6 inguruko igoera San Andresera. Ihesaldia hasiera hasieratik egin daiteke beraz ernai!!
Blog honetan Donosti Berri - Azpiru Txirrindulari Taldeko jubenilen kontuak hizpide izango ditugu. Gure artean komunikatzeko eta beste edonork parte hartu nahi badu bere iritzia emateko balioko digu.