Aupa ekipo!
Batzuk jada urduri zeundeten Vueltarako. Honela geratuko gera ASTEAZKENEAN: 8.45tan Astorian. Bi kotxetan joango gera, beraz ez da beharrezkoa gurasoek zu eramatea.
Azpimarratu behar da gonbidapen hau azken momentuan lortu degula. Ez dakit Vueltako antolatzaileek zer esperoko duten gugandik, baina ea irudi ona uzten degun batez ere hurrengo urteari begira berriz ere gonbidatuak izan gaitezen. Irabaztea ez da erreza izango, baina ea Azpiru izena jendearen belarrietara iristen den. Borrokarako espiritua eraman behar da!
Gomendioak:
Bi erropa pare eraman bizikletan ibiltzeko eta kaleko erropa ere eraman. Bizikletan ibiltzeko ezer ez ahaztu: guanteak, kuloteak, kaskoa, betaurrekoak, galtzerdiak, zapatilak... Mesedez maleta handiegirik ez eraman!!!!!!
Dirua eraman behar dezue. Lehenengo eguneko bazkaria gure dirutik ordaindu beharko degu eta ekipoak ez du diru gehiegirik. Uste degu, gainontzeko egunetako bazkaria pentsioan sartzen dela. Hori espero degu. Gutxi gora-behera 60€ badazpada.
Karrerak arratsaldez direnez, ideala izango da goizez 12tan buelta txiki bat ematea bizikletan. Guk baliteke bizikletak eramatea handik ibiltzeko, karretera onak baitira eta klima perfektua.
Mobila eraman zuen gurasoak lasai izan daitezen karrera eta gero. Batez ere Jokinek jaja.
P.D. Duda guztiak deitu guri edota hemen idatzi. Bi egun hauetan atento egongo gera denbora osoan zuek idazten dezuenari.
Blog honetan Donosti Berri - Azpiru Txirrindulari Taldeko jubenilen kontuak hizpide izango ditugu. Gure artean komunikatzeko eta beste edonork parte hartu nahi badu bere iritzia emateko balioko digu.