Aupa ekipo!!

Nahiz eta oraindik klasifikazioak ez jarri uste det zoriontzekoa dela ekipoak izan zuen jarrera laisterketa osoan. Aspaldian ez genuen ikusi Azpiru horren aktibo. Pena izan zen eguneko ihesaldia ez harrapatu izana, baina beti ez da zortea izaten.
Arki: Ihesaldietara irteten ondo, pena momentu ona ez aprobetxatu izana. Igotzen oso ondo ikusi zintugun, beraz argi dago ihesaldi bat harrapatzearekin postu on bat egiteko gai izango zarela. Edozein postu eskuratzeko borroka hori beti mantendu behar da.
Ruja: Oraindik berde, baina fin. Badakigu ez zerala pelotoiaren aurrekaldean sekula egongo. Hori ya ezin degu aldatu, baina karreterak zeozer pikatzen duen bakoitzean aurrera pasatzen saiatu behar zera eta ihesaldia probatu. Gogor entrenatu bi aste hauetan, Vuelta a Pamplonan itxura ona eman behar dela.
Make: Zure amak dioen bezela, zeozer egin beharko dizugu entrenatzera atera zaitezen. Karreran ikusi zen aurrean ibiltzeko gai zerala eta daukazun guztia ematen dezula. Orain entrenatu zuk ere bi aste hauek irteera luzeak eginez eta Vuelta a Pamplonara a tope, han ere aurrean ibiltzera!
Hodei: Egia da ez zabiltzala zure mailarik altuenean. Entrenatzen jarraitu, ezer entrenatu gabe ez ibiltzea baita normalena. Asteburu honetan korritzen dezu azken karrera, beraz entrenamendu oso gogorrak ez egin. Karreran izan zenuen jarrera bikaina izan zen. Ihesaldi saiakerak egiten aldapa gora eta Martinek laguntza behar zuela ikusi zenuean laguntzeko prest azaldu ziñen. Hori da ekipo bat! Hurrengoan ordea ez gelditu gehiegi, baliteke zu ere pelotoitik kanpo geratzea eta. Pixkat pegatua jun denbora osoan kontrolatzen bestea non dagoen.
Unai: Betiko moduan, korteetan sartzen. Ez zaitez izan eskuzabalegia ihesaldietan, kontuan izan behar baita beti nor dagoen taldean eta. Igotzen ona den jendea badago, beraiek tira dezatela! Tourmaleten globulo gorriz bete zaitez eta ea Bergaran ihesaldi ona harrapatzen degun.
Martin: Vaya susto! Eskerrak azkar altsa eta berriz sartu ziñen pelotoian. Karrera aurrean zaudenean sufritzen dezun guztia ere sufritu behar da egun txarra daukagunean Martin, borrokatu beharra dago karrera amaitzeko. Batez ere atzo, pelotoia askotan geratu egiten baitzen. Hurrengoan erortzean eta pelotoian bazaudete sufritzen, besoa altsa eta medikua juteko eskatu. Medikuari esan mantentzeko pelotoiari pegatua eta horrela deskansatu ere egingo dezue! Etiopian dagoen alturarekin eta beltzek sartuko dizuten kañarekin ea bueltan aurrean zabiltzan. (Vueltan taldeko onena izateagatik zor zaizun kopa kotxean dago)
Jokin: A ze agerpena! Ez bazenuen bukatu ere, gogotik sufritzen dezula erakutsi zenuen berriz ere. Jasotako ostia ta gero normala beldurra izatea, baina ea galtzen goazen. Hala ere, denok pozten gera berriz itzuli izana taldera.
Missing:
Itur, zure berririk ez degu. Jakin nahiko genuke non sartu ziñen Larunbat goizean!
Se busca: Jusi
Blog honetan Donosti Berri - Azpiru Txirrindulari Taldeko jubenilen kontuak hizpide izango ditugu. Gure artean komunikatzeko eta beste edonork parte hartu nahi badu bere iritzia emateko balioko digu.