Artxiboak: Uztaila 2008

2008-07-28

Permalink 16:56:50, Atalak: dbazpiru  

Vuelta a Pamplona

Aupa ekipo!

Batzuk jada urduri zeundeten Vueltarako. Honela geratuko gera ASTEAZKENEAN: 8.45tan Astorian.  Bi kotxetan joango gera, beraz ez da beharrezkoa gurasoek zu eramatea.

Azpimarratu behar da gonbidapen hau azken momentuan lortu degula. Ez dakit Vueltako antolatzaileek zer esperoko duten gugandik, baina ea irudi ona uzten degun batez ere hurrengo urteari begira berriz ere gonbidatuak izan gaitezen. Irabaztea ez da erreza izango, baina ea Azpiru izena jendearen belarrietara iristen den. Borrokarako espiritua eraman behar da!

Gomendioak:

Bi erropa pare eraman bizikletan ibiltzeko eta kaleko erropa ere eraman. Bizikletan ibiltzeko ezer ez ahaztu: guanteak, kuloteak, kaskoa, betaurrekoak, galtzerdiak, zapatilak... Mesedez maleta handiegirik ez eraman!!!!!!

Dirua eraman behar dezue. Lehenengo eguneko bazkaria gure dirutik ordaindu beharko degu eta ekipoak ez du diru gehiegirik. Uste degu, gainontzeko egunetako bazkaria pentsioan sartzen dela. Hori espero degu. Gutxi gora-behera 60€ badazpada.

Karrerak arratsaldez direnez, ideala izango da goizez 12tan buelta txiki bat ematea bizikletan. Guk baliteke bizikletak eramatea handik ibiltzeko, karretera onak baitira eta klima perfektua.

Mobila eraman zuen gurasoak lasai izan daitezen karrera eta gero. Batez ere Jokinek jaja.

P.D. Duda guztiak deitu guri edota hemen idatzi. Bi egun hauetan atento egongo gera denbora osoan zuek idazten dezuenari.

 

----------

2008-07-25

Permalink 11:20:50, Atalak: dbazpiru  

Entrenamendu serio bat

Aupa ekipo!

Bihar taldeko entrenamendua egongo dela esateko idazten dizuet. 10etan topoan bilduko gera kilometro sorta eder bat egiteko, horrela astean zehar entrenatu ez dezuenek bizikleta zeozer ikutuko dezute eta besteek ba Vueltara begira azkeneko entrenamendu ona egiteko aukera izango dezute.

Bihararte!

----------

2008-07-16

Permalink 23:06:59, Atalak: dbazpiru  

Bergarako lasterketa

Iepa, kuadrilla!
Datorren larunbatean Bergaran izango degu lasterketa arratsaldeko 16:00-etan. Beraz, han 15:00-etan geratuko gera, eta taldeko kotxean zatoztenak Astorian 13:50-etan egon.

Beti bezela, abixatu taldeko kotxean zeintzuk zatozten, arazorik izan ez dezagun.
----------

2008-07-13

Permalink 17:44:09, Atalak: dbazpiru  

Zumaia

Aupa ekipo!!

Nahiz eta oraindik klasifikazioak ez jarri uste det zoriontzekoa dela ekipoak izan zuen jarrera laisterketa osoan. Aspaldian ez genuen ikusi Azpiru horren aktibo. Pena izan zen eguneko ihesaldia ez harrapatu izana, baina beti ez da zortea izaten.

Arki: Ihesaldietara irteten ondo, pena momentu ona ez aprobetxatu izana. Igotzen oso ondo ikusi zintugun, beraz argi dago ihesaldi bat harrapatzearekin postu on bat egiteko gai izango zarela. Edozein postu eskuratzeko borroka hori beti mantendu behar da.

Ruja: Oraindik berde, baina fin. Badakigu ez zerala pelotoiaren aurrekaldean sekula egongo. Hori ya ezin degu aldatu, baina karreterak zeozer pikatzen duen bakoitzean aurrera pasatzen saiatu behar zera eta ihesaldia probatu. Gogor entrenatu bi aste hauetan, Vuelta a Pamplonan itxura ona eman behar dela.

Make: Zure amak dioen bezela, zeozer egin beharko dizugu entrenatzera atera zaitezen. Karreran ikusi zen aurrean ibiltzeko gai zerala eta daukazun guztia ematen dezula. Orain entrenatu zuk ere bi aste hauek irteera luzeak eginez eta Vuelta a Pamplonara a tope, han ere aurrean ibiltzera!

Hodei: Egia da ez zabiltzala zure mailarik altuenean. Entrenatzen jarraitu, ezer entrenatu gabe ez ibiltzea baita normalena. Asteburu honetan korritzen dezu azken karrera, beraz entrenamendu oso gogorrak ez egin. Karreran izan zenuen jarrera bikaina izan zen. Ihesaldi saiakerak egiten aldapa gora eta Martinek laguntza behar zuela ikusi zenuean laguntzeko prest azaldu ziñen. Hori da ekipo bat! Hurrengoan ordea ez gelditu gehiegi, baliteke zu ere pelotoitik kanpo geratzea eta. Pixkat pegatua jun denbora osoan kontrolatzen bestea non dagoen.

Unai: Betiko moduan, korteetan sartzen. Ez zaitez izan eskuzabalegia ihesaldietan, kontuan izan behar baita beti nor dagoen taldean eta. Igotzen ona den jendea badago, beraiek tira dezatela! Tourmaleten globulo gorriz bete zaitez eta ea Bergaran ihesaldi ona harrapatzen degun.

Martin: Vaya susto! Eskerrak azkar altsa eta berriz sartu ziñen pelotoian. Karrera aurrean zaudenean sufritzen dezun guztia ere sufritu behar da egun txarra daukagunean Martin, borrokatu beharra dago karrera amaitzeko. Batez ere atzo, pelotoia askotan geratu egiten baitzen. Hurrengoan erortzean eta pelotoian bazaudete sufritzen, besoa altsa eta medikua juteko eskatu. Medikuari esan mantentzeko pelotoiari pegatua eta horrela deskansatu ere egingo dezue! Etiopian dagoen alturarekin eta beltzek sartuko dizuten kañarekin ea bueltan aurrean zabiltzan. (Vueltan taldeko onena izateagatik zor zaizun kopa kotxean dago)

Jokin: A ze agerpena! Ez bazenuen bukatu ere, gogotik sufritzen dezula erakutsi zenuen berriz ere. Jasotako ostia ta gero normala beldurra izatea, baina ea galtzen goazen. Hala ere, denok pozten gera berriz itzuli izana taldera.

  • Hobetzeko gauzak: manillarra behetik heldu behar da, aerodinamika asuntoak direla eta. Kotxeen artean joatean beti kotxe atzean, airea kentzen dutelako. Beti ondo begiratzen kotxearen kristaletik klaro. Aldapa bera frenatu gabe ere joan daiteke askotan!!!

Missing

Itur, zure berririk ez degu. Jakin nahiko genuke non sartu ziñen Larunbat goizean!

Se busca: Jusi

----------

2008-07-10

Permalink 20:34:05, Atalak: dbazpiru  

Zumaiako lasterketa

Kaixo, Ekipo!
Larunbatean Zuamaian izango degu lasterketa goizeko 9:30-etan (goiz xamar...), oseake han 8:30-etan geratuko gera. Taldeko kotxean zatoztenak 8:00-etan Astorian geratuko gera.

Beti bezela, taldeko kotxean etorri behar dezuenek abixatu hemen, eta hau ez badabil abixatu e-mailez edo telefonoz.

Aioooo.
----------

2008-07-03

Permalink 19:38:40, Atalak: dbazpiru  

Mendaroko lasterketa

Bueno, ekipo, ba datorren larunbatean Mendaron izango degu lasterketa, arratsaldeko 16:00-etan. Hara zuen kabuz zoaztenak 15:00-etan han egon, eta taldeko kotxean zatoztenak 14:00-etan, beti bezela, Astorian.

Joan abixatzen kotxean zeintzuk zatozten, eta bloga edozergatik ere ez badabil e-mail bat bidali neri (Ioritz) adibidez edo telefonoz abixatu.

Benga ba, aber karrera politta ateratzen dan, lasterketa hau ere "Trofeo Euskal Herria"n satzen da ta pentsatzen det jende dexente etorriko dala.

Aiooooo.

Ioritz.
----------

Donosti Berri - Azpiru

Blog honetan Donosti Berri - Azpiru Txirrindulari Taldeko jubenilen kontuak hizpide izango ditugu. Gure artean komunikatzeko eta beste edonork parte hartu nahi badu bere iritzia emateko balioko digu.

Taldeko argazkia


Get Your Led

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution