Aupa ekipo!
Karrerako komentario batzuk egiteko idazten dizuet, astero bezela hein batean. Ezkiokoa karrera gogorra izan zen, baina Atagoiti grupetan igo zenutela ikusita eta batzuk baita Mandubia ere dudatan jarri beharko da. Garrantzitsuena, eta Garik beti esaten duenez ni negatiboegia naizela, alde positiboa aurkitu diot: denek amaitu zenuten. Postuak begiratuko bagenitu, top 20an bi korredore ez dago gaizki.
Hori bai, pena izan zen eskapadan sartu zirenen artean gutako iñor ez egotea zeren besteak gutxiestu gabe, nik uste zuek guztiek Eguren edo Uterga baino hobeto egin dezakezutela.
Martin (19): Iazko Martin hasi gera ikusten poliki poliki. Bere gaitasunetan sinesten duen korredorea, ihesaldiak bilatzen dituena eta behingoz kaso egin eta Imanol Ugalderen gurpila hartzen duena. Tripetako arazoak izan ez bazenitu top10 genuen seguro baina bueno, hori ez degu guk aukeratzen. Zaindu zaitez ondo aste honetan ze hurrengo karreran selekzioko postu bat jokatuko dezu.
Make (20): Presio guztitik dagoeneko libre zaude Make. Bada garaia bizikleta hartu eta gogor entrenatzeko. Iazko Make behar degu ekipoan, talde hau lideratuko duena aldapa gora. Karrera honetan aurrean ibili ziñen hasieran nahiz ta gero eizagan asko sufritu. de menos a mas sin duda eta hori seinale ona da. Animo!
Hodei (22): Segurako karreran izan zenuen igotzeko erreztasun hori galdu degu, baina bueno hala ere postua ez da batere txarra. Zure azkeneko karrerak dira oporretara joan aurretik eta aste honetan zeozer estutu beharko zenuke, ea azkeneko karrera irabazten dezun horrela!
Arki (44): Vueltan ikusi zen aldapa gora jartzen zen bakoitzean terrenoa ez zindoazela horren gaizki (Olaberriakoa ahaztuta), baina ezin da karrera horrela galdutzat eman irabazteko aukerak uxatzen direnean. Postu bakoitza gogor borrokatu behar degu eta grupetak behin egitea bueno, baina ez dadila ohitura bilakatu. Urtean zehar denek top10 bat egitea nahi det eta zu zera falta dena oraindik. Udaran matxakatzera atera behar da karrera guztietan eta ernai eskapadei zeren urte sasoi honetan ematen dira gehien. Animo!
Unai (45): Astebete bizikleta ikutu gabe....mal vamos. Aldapa gora asko sufritzea tokatu zuen eta uste degu oraindik gehiago eman dezakezula. Zuk ere zure buruan sinistu behar dezu Unai. Karreran a tope kontzentratu behar degu eta ihesaldietara atento egon hori baita zure karrera. Oso ondo grupetari atakatzen, nahiz eta hori ez izan oso legala jajaja.
Itur (48): Hasieran oso ondo erasoetara ateratzen eta kontraataketa harrapatzen. Denok nahi degu betiko Itur gure artean, ese que toca los cojones todo el rato. Talde bat izaki, gure laguntza izango dezu momentu oro nahi dezun guztirako. Animo!
TALDEAK HOBETU BEHARREKOAK:
- Edan eta jan. Oso inportantea da karrera hasi aurretik eta hasi bezain laister jatea nahiz edatea. Karrera hasi baino ordubete lehenago adibidez kotxean zoaztela denok botellin batekin egon behar dezute poliki poliki ura edaten. Hidratazioa oso inportantea da eta batez ere bero asko egiten duenean, pajarak ekiditu behar dira. Janaria ezin zaizue iñoiz ahaztu!!!!! Udaran, urari bota pote urdineko gatzak, izerditzean gatza ere galtzen baita.
- Ekipoak ez du lotura. Ez dakit zer gertatzen zaizuen, baina iñor ez da gehiago talde honetan. Erantzun txarrik edota garraxirik elkarren artean ez degu nahi. Alde batetik guk zuekin ez degulako hitz egiten a grito pelau eta bestetik talde ejemploa izan behar duelako karreran nahiz karreratik kanpo.
Karreran zehar egia da geroz eta jarrera hobea ikusten ari gerala. Ia denak ateratzen zerate ihesaldietara, baina ezin du izan zeozer intermitentea. Karrera hauetan atzean ezin da IÑOR egon, aurrean egon behar degu ihesaldietara bata bestearen atzetik irteten. Jarrera indibidualistak ez gaitu iñora eramango. Adibide onena Itur eta Rujarena Mutrikun (Iturrek Daboz desgastatu zuen horrela Rujak errazago lor zezan 3.postua). Erakutsi diguzue talde honen aukeretan sinistu daitekeela, baina beti taldeko helburuak pertsonarenaren gainetik izan behar dira.
AMAITZEKO ESAN VUELTA A PAMPLONA ITZULIA KORRITZEKO GONBIDATUAK IZAN GERALA. Badakizue nortzuk egongo zeraten taldean, beraz ondo entrenatu baina helburu nagusia denok batera ondo pasatzea da. Egun batzuk etxetik kanpo pasatzeko aukera eman digute, talde kontzentrazio polita egin dezakegu baina denok zeozer jarrita. Ziur egon, parre asko botako ditugula han.
Taldea oraingoz osatuko dezutenak: Arki, Itur, Make eta Ruja. Jusik hilabete honetan gogoak dituela erakusten badu, taldean sartuko da. Bestela utzitako korredoreak bilatu beharko ditugu karrerarako.
Forza Azpiru!
Nik ateratako argazkiak eta internetekoak: http://www.flickr.com/photos/23066660@N07/

Blog honetan Donosti Berri - Azpiru Txirrindulari Taldeko jubenilen kontuak hizpide izango ditugu. Gure artean komunikatzeko eta beste edonork parte hartu nahi badu bere iritzia emateko balioko digu.