Mezua: Gipuzkoako Itzulia

2008-06-25

Permalink 00:03:20, Atalak: dbazpiru  

Gipuzkoako Itzulia

Aupa ekipo!

Bukatu da etxeko Vuelta. Denok zoriondu nahi zaituztet, ez degu buelta batere txarra egin. Nahiz eta ekipoko hiruk bakarrik amaitu ( Martin 14na, Arki 51na eta Hodeik 56na) oso gustora amaitu degu lau egunetan zehar kotxean ibili garenok. Ez goaz etapaz etapa guztiaren ebaluazioa egitera, baina bai gutxi gora behera ikusi deguna komentatzera.

Martin (14):

Chapeau! Sin duda karrerako sorpresa zu izan zera Martin. Lehenego egun txarra egunak joan ahala konpontzen joan ziñen eta seguruenik egun gehiago izan bazenitu top10 egingo zenuen. Erakutsi dezu motibatua zaudenean badakizula korritzen eta uste det aurten akats hori ari zerala izaten. Buruan izan zazu, ahal dezula eta nahiz eta hoberenek bezela ez igo ihesaldi jokuan sartuz gero sorpresa on gehiago eman ditzakezula. Pena azken egunean ihesaldian ez sartu izana.

Arki (51):

Karrera osteko jarrera hori, kabreoa hain zuzen ere, karreran ere ikusi nahi degu. Uste degu Martini bezela motibazio gehiagorekin korritzea falta zaizula, konformatu egiten zera karreran. Kontuan izan behar dezute zuek baino eskalatzaile hobeak daudela eta beraz ihesaldi bidez egin behar dezutela min. Hori jubeniletan eta edozein kategorietan ere! Geroz eta sasoi hobean zaudela ikusten da, eta errekuperazioa ez da txarra izan egun batetik bestera horregatik onena entrenamenduei a tope egin eta Vuelta Pamplona korrituz gero hori despuntatzea. Gure ustez hala ere, karrera ona egin dezu Arki!

Hodei (56):

Espektatiba gehiago genituen jarriak zure gainean, baina hala ere 56n egitea ez da emaitza batere txarra. Sasoirik onenean ez zera iritsi, hori argi dago, hala ere urte osoan zeozer irregular zabiltza eta azken karrera hauek Canadara joan aurretik jendea lur eta zur uzteko garaia da. Azkeneko karrerak geratzen zaizkizu Canadara joan aurretik, horregatik &150-a espero degu emango dezula honako honetan. Animo Hodei eta Zorionak!

Unai:

Pintxazo puta horrek joditu zizun buelta oso itxurosoa. Hala ere, zure tokian jartzen dakizula erakutsi zenuean eta ihesaldi ona harrapatu Segurako etapan. Azkenean petada, baina bueno zu ere ez ziñen sasoi honenean iritsi bueltara. Hala ere, korritzeko modua eta gogoak gustatu zaizkigu eta uste degu talde honen barruan korredore inportantea zerala. Mentalitatea pixkat aldatuz gero, seguru hobeto ibiltzeko aukera izango dezula oraindiik. Ea udaran berriz gora egiten dezun.

Make:

Bronka merezi dezu Andoaingo etapakoa eta gero. Traskotxearekin Iturren taldean zeunden eta Vuelta amaituko zenuen zuk ere. Errenditzeko erreztasun hori kendu behar zaizue ya batzuei, bizikleta gainean sufritu egin behar baita. Hala ere, motibatua zaudela ikusten da eta nahiz eta azkena iritsi azken egunean saiatu egin ziñen eta espero degu orain denbora osoan gora egitea. Vuelta Pamplona jarri zazu objetivo bezela, porque zuretzako moduko laisterketa izan daiteke Make. Animo!

Itur:

Vuelta para olvidar. Espero degu berriz ere ihesaldiak harrapatzen ibiltzea eta beste emaitz onak ematea ekipoari zeren talde honek Iturren bertsio onena behar du. Zuk ere Vuelta Pamplona begiz jo zazu, zeren ez da buelta txarra ihesaldietarako.

Jokin:

Un ejemplo a seguir. Dena emateko gogo horiek gutxi batzuek besterik ez dute. Pena erorketarena zeren bestela zuk ere amaitzen zenuen karrera. Orain ondo jartzera lehen bailehen eta permisoa badago berriz ere gerra ematera edozeini. Bestela ere, mila esker ekipo honi eman diozun gogo guztiarengatik. Hiru direktoreok eta Sancho masajista ebentuala baina web honen irakurle sutsua pozik gaituzu.

Jusi:

De menos a mas. Jusi, entrenatzen hasten bazera serio eta Pamplonara bagoaz ekipoan egongo zera. Uste det ibiltzeko gaitasunak badituzula, buelta bat amaitzekoak bai behintzat baina taldean askoz gehiago integratu behar dezu eta batez ere entrenamendu onak egin.

Bueno gazteok atzoko farra ona izango zelakoan nago ezta? Ruja jada gurean degu alcohol artean bainatu ostean bizikletari gogoz astintzeko helburuarekin espero degu. Badakizue Vuelta a Pamplonarako eskakizuna eginda dagoela. Uste det bizikletan ibiltzeaz gain elkarrekin parre batzuk botatzeko eskusa paregabea izango dela. Espero det animatzea: oraingoz fijo Arki, Itur, Make eta Ruja zaituztet. Jusi ere espero det taldean sartzea eta toki bat geratuko zen...pa algun cedido o asi.

Aste honetan entrenamientos para soltar y recuperar. Hurrengo astean empezamos a preparar para las carreras de Julio y Agosto berriz a tope.

Vueltako ekipoaren argazkiak: http://www.flickr.com/photos/23066660@N07/

P.d. Esker mila Santxori, nahiz eta batzuek bere masajea nahi ez izan kotxean esperientzia apurt bat sartu baitu. Asi da gusto joder...

Forza Azpiru!

Erantzunak:

Bidaltzailea: Arechalde [Bisitaria]
larunbatean badago tokia kotxean?
Permalink-a mezu RSS 2008-06-26 @ 23:09
Bidaltzailea: martako [Bisitaria]
ni ere kotxean nijoa e! lekua badago, noski....

benga aio!
Permalink-a mezu RSS 2008-06-27 @ 12:14
Bidaltzailea: Hodei [Bisitaria]
Ni ere bai.
Permalink-a mezu RSS 2008-06-27 @ 13:20
Bidaltzailea: arkaitz [Bisitaria]
ni ere.
Permalink-a mezu RSS 2008-06-27 @ 14:17
Bidaltzailea: dbazpiru [Kidea]
Julich llevas tu el coche. Ni ea Unairen eskuzabaltasunari esker berarekin noan karrerara....zer diozu Unai?
Permalink-a mezu RSS 2008-06-27 @ 21:12
Bidaltzailea: dbazpiru [Kidea]
14.15etan Astorian geratu naiz kotxean datozenekin nahizta ni ez jun kotxe hortan jajajaja.
Permalink-a mezu RSS 2008-06-27 @ 21:17
Bidaltzailea: Julen [Bisitaria]
Kaixo!

Bihar 14:00etan Astorian! Kotxea dagoeneko bete da; gidaroa eta Make, Martako, Hodei eta Arki.

Ondo izan!
Permalink-a mezu RSS 2008-06-27 @ 21:21
Bidaltzailea: mikeltxo [Bisitaria]
Zorionak talde guztiari egin duen bueltagatik!!

Martin, esan beharrik ez dago izugarrizko itzulia egin duzula, irratitik 3. geratu zinela entzun genuenean ezin izan genun ulertu!

Haber hurrengo lasterketatan zuen maila hoberena ematen dezuten!!

Animo asko!!
Permalink-a mezu RSS 2008-06-28 @ 15:22
Bidaltzailea: Jokin [Bisitaria]
apa denai!
ya naiko ondo nao ta aber asten naizen laister berriz ibiltzen puntuak kentzian!
Aber markina bizikleta hartzeko geatu berko dugu ola aber bela konpontzen deten!
benga aio ta asko entrenatu!
Permalink-a mezu RSS 2008-06-28 @ 21:10
Bidaltzailea: dbazpiru [Kidea]
Markina: bai, Jokin. Atzo bateria gabe egon nintzan, baina deituko diat nik!

Animo horiek gora eh! Hopkins behar du talde honek dudarik gabe
Permalink-a mezu RSS 2008-06-28 @ 22:23
Bidaltzailea: dbazpiru [Kidea]
Onbre, batzuk azkar errekuperatzen direla eh!
Aurrekoan Eduardorekin hitz egiten egon nitzen eta esan zidan agian berak eramango zuela Patxi Minerrenera bizikleta konpontzera. Ez dakit dagoeneko eramango ote zun (ostiralean hitz egin nun). Baina nahi badezu lasai ibili, Nik hitz egingo det Eduardo edo Patxirekin eta eramango dizugu bizikleta konponduta dagonean.

Ba Markinson-ek esan bezela, animo ta sendatu ondo zauri hoiek!
Permalink-a mezu RSS 2008-06-29 @ 11:44
Bidaltzailea: Jokin [Bisitaria]
Bale ba! mila esker!
Permalink-a mezu RSS 2008-06-29 @ 18:13

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Donosti Berri - Azpiru

Blog honetan Donosti Berri - Azpiru Txirrindulari Taldeko jubenilen kontuak hizpide izango ditugu. Gure artean komunikatzeko eta beste edonork parte hartu nahi badu bere iritzia emateko balioko digu.

Taldeko argazkia


Get Your Led

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution