Aupa ekipo!
Ez degu esango egun oso izan denik taldearentzat. Top10 bat ez dago gaizki, baina egia esan zeozer gehiago egitera bai aspiratzen genueal. Hala ere, taldearen erantzuna oso ona izan da, bai A taldearena eta baita B-rena ere. Esfortzua handia izan da momentu oro eta guztira esan daiteke ez dagoela horren gaizki. Asike, morala gora ekipo!!!
Vueltarako gauzak zehaztuz jada, taldea egina dagoela aski garbia zen. Ekipoa honako hauek osatuko dute:
Itur, Arki, Make, Jokin eta kategoria debutalariak diren Martin, Unai eta Hodei.
Bueno aste honetan zenbaitzuk bizikleta zeozer gehio ikutu beharko dute, Selektibitatea amaitu dela eta denbora asuntoa ez da eskusa. Ostegunean hasten da eta aste honetan jada paliza sartzeak ia kalte gehio eragingo du onura baino. Beraz, egunero 2 orduko entrenamendu on batekin (ez gaurko ritmo patxangeroa) eta Astearten entrenamendu fuerte on batekin ondo iritsiko geralakoan gaude. Asteartean bi serie eta ondoren 2 ordu rodatu.
Ostegunean bilera egingo degu, seguruenik 5etan baina aurrerago abixatuko zaituztet. Bileran etapak ondo aztertuko ditugu, goitik behera eta bakoitzaren sentsazioez ere arituko gera. Dena ondo lotua eraman behar degu Vueltara. Guk gure aldetik eman dezakegun guztia egingo degu, baina zuek karreran erantzun beharko dezute.
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Blog honetan Donosti Berri - Azpiru Txirrindulari Taldeko jubenilen kontuak hizpide izango ditugu. Gure artean komunikatzeko eta beste edonork parte hartu nahi badu bere iritzia emateko balioko digu.