Aupa ekipo!
Asteburu honetan Azpiruren 2008ko lehenengo espedizioa egin ahal izan genuen, baina ez gutxi kostata. Asteburua ez zen oso ondo hasi Audia estropeatu baitzen baina Imanolen laguntzari esker aurrera atera genuen plana. Igande goizean jada, Make falta genuen eta bueno bera gabe joan giñen azkenean. Karrera etzen 10 bat ematekoa izan, baina desde luego gogortasun handiak ondo egingo digu Vueltarako. Pena izan zen bai Arkiren eta baita Jokinena era baina bueno, beste batean izango da zeren oraindik bide luzea geratzen da egiteke Iraila amaierararte. Eguna bukatzeko Azpiruko kotxearen gurpila pintxatuta....
Karreraren inguruko gogoeta ezin da sakona izan zeren ez genuen gehiegirik ikusteko aukera izan. Igoeretan ikusi genuen Hodei ondo dagoela eta baita Unai, Martin eta Itur saihatu zirela zeozer egiten. Pobre Ruja, zeuden poligono guztiekin, haizearekin,...sufrituko zuen bai.Hala ere, oraindik uste det ekipo bezela ez degula erabat funtzionatzen eta batzuen kasuan gehiago primatzen dezutela norberaren emaitza. Karrera onak egitearen helburuak taldearenak dira, eta norbaitek karrera ona egitea beste taldekideen meritua ere bada.
Uste degu karrera honek balio izan digula zeozer haizearekin korritzeko, karrera motza zen baina tranpaz jositakoa denbora ia guztian aldapa baitzegoen. Vueltarako preparazio bezela uste degu oso karrera ona izan zela. Hurrengo irteeran karrera ostean Eduardoren kontura hamaiketakoren bat egin beharko degu ez?
CRE: Taldean aldaketa bat dago seguro jada. Hodei sartuko da boskotean Makeren ordez. Gaixo egon ostean ezin izan duenez entrenatu uste degu Hodeik aski irabazi duela postu hori. Hala ere, Hodei honek ez du esan nahi jada dena egin dezunik, oraindik hobetzen jarraitu behar da eh! Makeri eskertu behar diogu, onartu baitu hobeto egingo duela taldekide batek bera horrela egon ostean. Arkaitz nola errekuperatuko den duda da oraindik.
Aste honetan aprobetxatu alde batetik Vueltako beste etapa bat ezagutzera joateko fondoko entrenamendu bezela eta bestetik CRE-a ondo preparatu. Osteguneko entrenamenduan CREa prestatu behar dezutenok egin serieak izango balira. Hasieran ez joan oso azkar baina landu zazute teknika, erreleboak ondo eman behar dira eta: errelebo motzak baina konstanteak. Geroz eta azkarrago joan zaitezte 30 minutuz baina denok batera. Azkenean egin 15 minutu denek a tope hor ikusiko baita pixkat nola zaudeten eta horren arabera egingo degu karreran bakoitza nola joango den kolokatua. Bizikletak ezin izan ditugu lortu, ahal duenak akopleren bat lortu ondo egongo zen.
Forza Azpiru!
Blog honetan Donosti Berri - Azpiru Txirrindulari Taldeko jubenilen kontuak hizpide izango ditugu. Gure artean komunikatzeko eta beste edonork parte hartu nahi badu bere iritzia emateko balioko digu.