Artxiboak: Ekaina 2008

2008-06-30

Permalink 16:06:01, Atalak: dbazpiru  

Ezkio-Itsaso

Aupa ekipo!

Karrerako komentario batzuk egiteko idazten dizuet, astero bezela hein batean. Ezkiokoa karrera gogorra izan zen, baina Atagoiti grupetan igo zenutela ikusita eta batzuk baita Mandubia ere dudatan jarri beharko da. Garrantzitsuena, eta Garik beti esaten duenez ni negatiboegia naizela, alde positiboa aurkitu diot: denek amaitu zenuten. Postuak begiratuko bagenitu, top 20an bi korredore ez dago gaizki.

Hori bai, pena izan zen eskapadan sartu zirenen artean gutako iñor ez egotea zeren besteak gutxiestu gabe, nik uste zuek guztiek Eguren edo Uterga baino hobeto egin dezakezutela.

Martin (19): Iazko Martin hasi gera ikusten poliki poliki. Bere gaitasunetan sinesten duen korredorea, ihesaldiak bilatzen dituena eta behingoz kaso egin eta Imanol Ugalderen gurpila hartzen duena. Tripetako arazoak izan ez bazenitu top10 genuen seguro baina bueno, hori ez degu guk aukeratzen. Zaindu zaitez ondo aste honetan ze hurrengo karreran selekzioko postu bat jokatuko dezu.

Make (20): Presio guztitik dagoeneko libre zaude Make. Bada garaia bizikleta hartu eta gogor entrenatzeko. Iazko Make behar degu ekipoan, talde hau lideratuko duena aldapa gora. Karrera honetan aurrean ibili ziñen hasieran nahiz ta gero eizagan asko sufritu. de menos a mas sin duda eta hori seinale ona da. Animo!

Hodei (22): Segurako karreran izan zenuen igotzeko erreztasun hori galdu degu, baina bueno hala ere postua ez da batere txarra. Zure azkeneko karrerak dira oporretara joan aurretik eta aste honetan zeozer estutu beharko zenuke, ea azkeneko karrera irabazten dezun horrela!

Arki (44): Vueltan ikusi zen aldapa gora jartzen zen bakoitzean terrenoa ez zindoazela horren gaizki (Olaberriakoa ahaztuta), baina ezin da karrera horrela galdutzat eman irabazteko aukerak uxatzen direnean. Postu bakoitza gogor borrokatu behar degu eta grupetak behin egitea bueno, baina ez dadila ohitura bilakatu. Urtean zehar denek top10 bat egitea nahi det eta zu zera falta dena oraindik. Udaran matxakatzera atera behar da karrera guztietan eta ernai eskapadei zeren urte sasoi honetan ematen dira gehien. Animo!

Unai (45): Astebete bizikleta ikutu gabe....mal vamos. Aldapa gora asko sufritzea tokatu zuen eta uste degu oraindik gehiago eman dezakezula. Zuk ere zure buruan sinistu behar dezu Unai. Karreran a tope kontzentratu behar degu eta ihesaldietara atento egon hori baita zure karrera. Oso ondo grupetari atakatzen, nahiz eta hori ez izan oso legala jajaja.

Itur (48): Hasieran oso ondo erasoetara ateratzen eta kontraataketa harrapatzen. Denok nahi degu betiko Itur gure artean, ese que toca los cojones todo el rato. Talde bat izaki, gure laguntza izango dezu momentu oro nahi dezun guztirako. Animo!

TALDEAK HOBETU BEHARREKOAK:

- Edan eta jan. Oso inportantea da karrera hasi aurretik eta hasi bezain laister jatea nahiz edatea. Karrera hasi baino ordubete lehenago adibidez kotxean zoaztela denok botellin batekin egon behar dezute poliki poliki ura edaten. Hidratazioa oso inportantea da eta batez ere bero asko egiten duenean, pajarak ekiditu behar dira. Janaria ezin zaizue iñoiz ahaztu!!!!! Udaran, urari bota pote urdineko gatzak, izerditzean gatza ere galtzen baita.

- Ekipoak ez du lotura. Ez dakit zer gertatzen zaizuen, baina iñor ez da gehiago talde honetan. Erantzun txarrik edota garraxirik elkarren artean ez degu nahi. Alde batetik guk zuekin ez degulako hitz egiten a grito pelau eta bestetik talde ejemploa izan behar duelako karreran nahiz karreratik kanpo.

Karreran zehar egia da geroz eta jarrera hobea ikusten ari gerala. Ia denak ateratzen zerate ihesaldietara, baina ezin du izan zeozer intermitentea. Karrera hauetan atzean ezin da IÑOR egon, aurrean egon behar degu ihesaldietara bata bestearen atzetik irteten. Jarrera indibidualistak ez gaitu iñora eramango. Adibide onena Itur eta Rujarena Mutrikun (Iturrek Daboz desgastatu zuen horrela Rujak errazago lor zezan 3.postua). Erakutsi diguzue talde honen aukeretan sinistu daitekeela, baina beti taldeko helburuak pertsonarenaren gainetik izan behar dira.

AMAITZEKO ESAN VUELTA A PAMPLONA ITZULIA KORRITZEKO GONBIDATUAK IZAN GERALA. Badakizue nortzuk egongo zeraten taldean, beraz ondo entrenatu baina helburu nagusia denok batera ondo pasatzea da. Egun batzuk etxetik kanpo pasatzeko aukera eman digute, talde kontzentrazio polita egin dezakegu baina denok zeozer jarrita. Ziur egon, parre asko botako ditugula han.

Taldea oraingoz osatuko dezutenak: Arki, Itur, Make eta Ruja. Jusik hilabete honetan gogoak dituela erakusten badu, taldean sartuko da. Bestela utzitako korredoreak bilatu beharko ditugu karrerarako.

Forza Azpiru!

Nik ateratako argazkiak eta internetekoak: http://www.flickr.com/photos/23066660@N07/

----------

2008-06-25

Permalink 00:03:20, Atalak: dbazpiru  

Gipuzkoako Itzulia

Aupa ekipo!

Bukatu da etxeko Vuelta. Denok zoriondu nahi zaituztet, ez degu buelta batere txarra egin. Nahiz eta ekipoko hiruk bakarrik amaitu ( Martin 14na, Arki 51na eta Hodeik 56na) oso gustora amaitu degu lau egunetan zehar kotxean ibili garenok. Ez goaz etapaz etapa guztiaren ebaluazioa egitera, baina bai gutxi gora behera ikusi deguna komentatzera.

Martin (14):

Chapeau! Sin duda karrerako sorpresa zu izan zera Martin. Lehenego egun txarra egunak joan ahala konpontzen joan ziñen eta seguruenik egun gehiago izan bazenitu top10 egingo zenuen. Erakutsi dezu motibatua zaudenean badakizula korritzen eta uste det aurten akats hori ari zerala izaten. Buruan izan zazu, ahal dezula eta nahiz eta hoberenek bezela ez igo ihesaldi jokuan sartuz gero sorpresa on gehiago eman ditzakezula. Pena azken egunean ihesaldian ez sartu izana.

Arki (51):

Karrera osteko jarrera hori, kabreoa hain zuzen ere, karreran ere ikusi nahi degu. Uste degu Martini bezela motibazio gehiagorekin korritzea falta zaizula, konformatu egiten zera karreran. Kontuan izan behar dezute zuek baino eskalatzaile hobeak daudela eta beraz ihesaldi bidez egin behar dezutela min. Hori jubeniletan eta edozein kategorietan ere! Geroz eta sasoi hobean zaudela ikusten da, eta errekuperazioa ez da txarra izan egun batetik bestera horregatik onena entrenamenduei a tope egin eta Vuelta Pamplona korrituz gero hori despuntatzea. Gure ustez hala ere, karrera ona egin dezu Arki!

Hodei (56):

Espektatiba gehiago genituen jarriak zure gainean, baina hala ere 56n egitea ez da emaitza batere txarra. Sasoirik onenean ez zera iritsi, hori argi dago, hala ere urte osoan zeozer irregular zabiltza eta azken karrera hauek Canadara joan aurretik jendea lur eta zur uzteko garaia da. Azkeneko karrerak geratzen zaizkizu Canadara joan aurretik, horregatik &150-a espero degu emango dezula honako honetan. Animo Hodei eta Zorionak!

Unai:

Pintxazo puta horrek joditu zizun buelta oso itxurosoa. Hala ere, zure tokian jartzen dakizula erakutsi zenuean eta ihesaldi ona harrapatu Segurako etapan. Azkenean petada, baina bueno zu ere ez ziñen sasoi honenean iritsi bueltara. Hala ere, korritzeko modua eta gogoak gustatu zaizkigu eta uste degu talde honen barruan korredore inportantea zerala. Mentalitatea pixkat aldatuz gero, seguru hobeto ibiltzeko aukera izango dezula oraindiik. Ea udaran berriz gora egiten dezun.

Make:

Bronka merezi dezu Andoaingo etapakoa eta gero. Traskotxearekin Iturren taldean zeunden eta Vuelta amaituko zenuen zuk ere. Errenditzeko erreztasun hori kendu behar zaizue ya batzuei, bizikleta gainean sufritu egin behar baita. Hala ere, motibatua zaudela ikusten da eta nahiz eta azkena iritsi azken egunean saiatu egin ziñen eta espero degu orain denbora osoan gora egitea. Vuelta Pamplona jarri zazu objetivo bezela, porque zuretzako moduko laisterketa izan daiteke Make. Animo!

Itur:

Vuelta para olvidar. Espero degu berriz ere ihesaldiak harrapatzen ibiltzea eta beste emaitz onak ematea ekipoari zeren talde honek Iturren bertsio onena behar du. Zuk ere Vuelta Pamplona begiz jo zazu, zeren ez da buelta txarra ihesaldietarako.

Jokin:

Un ejemplo a seguir. Dena emateko gogo horiek gutxi batzuek besterik ez dute. Pena erorketarena zeren bestela zuk ere amaitzen zenuen karrera. Orain ondo jartzera lehen bailehen eta permisoa badago berriz ere gerra ematera edozeini. Bestela ere, mila esker ekipo honi eman diozun gogo guztiarengatik. Hiru direktoreok eta Sancho masajista ebentuala baina web honen irakurle sutsua pozik gaituzu.

Jusi:

De menos a mas. Jusi, entrenatzen hasten bazera serio eta Pamplonara bagoaz ekipoan egongo zera. Uste det ibiltzeko gaitasunak badituzula, buelta bat amaitzekoak bai behintzat baina taldean askoz gehiago integratu behar dezu eta batez ere entrenamendu onak egin.

Bueno gazteok atzoko farra ona izango zelakoan nago ezta? Ruja jada gurean degu alcohol artean bainatu ostean bizikletari gogoz astintzeko helburuarekin espero degu. Badakizue Vuelta a Pamplonarako eskakizuna eginda dagoela. Uste det bizikletan ibiltzeaz gain elkarrekin parre batzuk botatzeko eskusa paregabea izango dela. Espero det animatzea: oraingoz fijo Arki, Itur, Make eta Ruja zaituztet. Jusi ere espero det taldean sartzea eta toki bat geratuko zen...pa algun cedido o asi.

Aste honetan entrenamientos para soltar y recuperar. Hurrengo astean empezamos a preparar para las carreras de Julio y Agosto berriz a tope.

Vueltako ekipoaren argazkiak: http://www.flickr.com/photos/23066660@N07/

P.d. Esker mila Santxori, nahiz eta batzuek bere masajea nahi ez izan kotxean esperientzia apurt bat sartu baitu. Asi da gusto joder...

Forza Azpiru!

----------

2008-06-19

Permalink 18:53:38, Atalak: dbazpiru  

Biharko Erlojupekoa

OHARRA


Bihar, Anoetan 17:00-etan geratuko gera gozen guztiak, eta Astorian taldeko kotxean zatoztenak 16:15-etan geratuko gara. Badakit denbora soberan dexente izango degula, baina horrela egin behar da gauzak denboraz egiteko. Horrela ibilbidea ondo ezagutzeko denbora izango dezue... (nik uste denek ondo ezagutzen degula baño bueno...).

Ba hori, gogoratu, taldeko kotxean zatoztenak 16:15-etan.

Bihar arte,
Ioritz.
----------

2008-06-17

Permalink 23:41:00, Atalak: dbazpiru  

Bilera

Aupa ekipo!

Entrantzen ariko zerate no? Espero hala izatea. Bilera ostegunean 5etan izango da clubean. Landuko diren gaiak:

  • Vueltan zehar nola funtzionatuko degun.
  • Etapen errebisio zehatza.
  • Guztion iritziak
  • Vuelta Pamplona bai o ez

Denak han nahi zaituztet. Ruja da libre geratzen den bakarra. Bilerak gehienez ordu t´erdi-bi ordu iraungo ditu. Asike gero aukera izango dezute buelta txiki bat emateko.

 

 

----------

2008-06-15

Permalink 23:14:53, Atalak: dbazpiru  

CRE

Aupa ekipo!

Ez degu esango egun oso izan denik taldearentzat. Top10 bat ez dago gaizki, baina egia esan zeozer gehiago egitera bai aspiratzen genueal. Hala ere, taldearen erantzuna oso ona izan da, bai A taldearena eta baita B-rena ere. Esfortzua handia izan da momentu oro eta guztira esan daiteke ez dagoela horren gaizki. Asike, morala gora ekipo!!!

Vueltarako gauzak zehaztuz jada, taldea egina dagoela aski garbia zen. Ekipoa honako hauek osatuko dute:

Itur, Arki, Make, Jokin eta kategoria debutalariak diren Martin, Unai eta Hodei.

Bueno aste honetan zenbaitzuk bizikleta zeozer gehio ikutu beharko dute, Selektibitatea amaitu dela eta denbora asuntoa ez da eskusa. Ostegunean hasten da eta aste honetan jada paliza sartzeak ia kalte gehio eragingo du onura baino. Beraz, egunero 2 orduko entrenamendu on batekin (ez gaurko ritmo patxangeroa) eta Astearten entrenamendu fuerte on batekin ondo iritsiko geralakoan gaude. Asteartean bi serie eta ondoren 2 ordu rodatu.

Ostegunean bilera egingo degu, seguruenik 5etan baina aurrerago abixatuko zaituztet. Bileran etapak ondo aztertuko ditugu, goitik behera eta bakoitzaren sentsazioez ere arituko gera. Dena ondo lotua eraman behar degu Vueltara. Guk gure aldetik eman dezakegun guztia egingo degu, baina zuek karreran erantzun beharko dezute.

B Taldea

A Taldea

----------

2008-06-11

Permalink 13:01:04, Atalak: dbazpiru  

CRE

Aupa ekipo!

Bueno azkenean taldeak eginak geratu dira. Talde hauekin ahalik eta emaitzik onena eskuratzea espero degu eta denok saihatuko gara helburu hori lortzen. Bi talde inskribituko ditugu baina horretarako bigarren ekipoa osatuko dutenen konfirmazioa behar degu, beraz hemen idatzi ruja,make,jokin (oraindik mote gabe? no puede ser!), jusi eta erik karrerara etortzekoak zeraten ala ez.

Hemen dezute karrerako ibilbidea. Ohar zaiteztete nahiko bide pestosoa dela batez ere erdialdean. Indarrak ondo regulatu beharko dira hasiera hasieratik Amezketarako bideak goraka pikatzen baitu denbora osoan. Karrera 10.30tan hasten denez ea denok gauden han 9.30ak baino zeozer lehenago. Rodilloak eraman.

----------

2008-06-09

Permalink 09:07:45, Atalak: dbazpiru  

Eskiroz eta CRE

Aupa ekipo!

Asteburu honetan Azpiruren 2008ko lehenengo espedizioa egin ahal izan genuen, baina ez gutxi kostata. Asteburua ez zen oso ondo hasi Audia estropeatu baitzen baina Imanolen laguntzari esker aurrera atera genuen plana. Igande goizean jada, Make falta genuen eta bueno bera gabe joan giñen azkenean. Karrera etzen 10 bat ematekoa izan, baina desde luego gogortasun handiak ondo egingo digu Vueltarako. Pena izan zen bai Arkiren eta baita Jokinena era baina bueno, beste batean izango da zeren oraindik bide luzea geratzen da egiteke Iraila amaierararte. Eguna bukatzeko Azpiruko kotxearen gurpila pintxatuta....

Karreraren inguruko gogoeta ezin da sakona izan zeren ez genuen gehiegirik ikusteko aukera izan. Igoeretan ikusi genuen Hodei ondo dagoela eta baita Unai, Martin eta Itur saihatu zirela zeozer egiten. Pobre Ruja, zeuden poligono guztiekin, haizearekin,...sufrituko zuen bai.Hala ere, oraindik uste det ekipo bezela ez degula erabat funtzionatzen eta batzuen kasuan gehiago primatzen dezutela norberaren emaitza. Karrera onak egitearen helburuak taldearenak dira, eta norbaitek karrera ona egitea beste taldekideen meritua ere bada.

Uste degu karrera honek balio izan digula zeozer haizearekin korritzeko, karrera motza zen baina tranpaz jositakoa denbora ia guztian aldapa baitzegoen. Vueltarako preparazio bezela uste degu oso karrera ona izan zela. Hurrengo irteeran karrera ostean Eduardoren kontura hamaiketakoren bat egin beharko degu ez?

CRE: Taldean aldaketa bat dago seguro jada. Hodei sartuko da boskotean Makeren ordez. Gaixo egon ostean ezin izan duenez entrenatu uste degu Hodeik aski irabazi duela postu hori. Hala ere, Hodei honek ez du esan nahi jada dena egin dezunik, oraindik hobetzen jarraitu behar da eh! Makeri eskertu behar diogu, onartu baitu hobeto egingo duela taldekide batek bera horrela egon ostean. Arkaitz nola errekuperatuko den duda da oraindik.

Aste honetan aprobetxatu alde batetik Vueltako beste etapa bat ezagutzera joateko fondoko entrenamendu bezela eta bestetik CRE-a ondo preparatu. Osteguneko entrenamenduan CREa prestatu behar dezutenok egin serieak izango balira. Hasieran ez joan oso azkar baina landu zazute teknika, erreleboak ondo eman behar dira eta: errelebo motzak baina konstanteak. Geroz eta azkarrago joan zaitezte 30 minutuz baina denok batera. Azkenean egin 15 minutu denek a tope hor ikusiko baita pixkat nola zaudeten eta horren arabera egingo degu karreran bakoitza nola joango den kolokatua. Bizikletak ezin izan ditugu lortu, ahal duenak akopleren bat lortu ondo egongo zen.

Forza Azpiru!

 

----------

2008-06-05

Permalink 21:09:49, Atalak: dbazpiru  

Eskiroz-eko lasterketa

Iepa, ekipoooo!

Bueno ba, ikusten det Eskirozeko lasterketara ia denak zatoztela. Badaezpada zerrenda pasako det:
Jon, Martin, Xabi, Hodei, Jokin, Arkaitz, Ruben eta Unai.

Lasterketa igandean goizeko 10:00etan izango da. Han 9:00etan egon behar degu, beraz, eta tokia oso ondo ezagutzen ez degunez, 7:45etan Astorian geratuko gera denok (2 kotxe dauzkagu).

Bueno ba, besterik ez badago iganderarte orduan.
----------

2008-06-04

Permalink 10:15:35, Atalak: dbazpiru  

CREko ekipoak

Aupa ekipo!

Ekipoak zeintzuk izango diren esan aurretik bi gauza esan beharra daude. Lehenik eta behin, oso zaila izan dela aukeratzea talde bakoitzean nor sartu eta nor ez, 5 plaza besterik ez zeuden talderako eta denek egin dituzue merito nahikoa taldean egoteko. Kanpoan geratu zeratenei esan, gogoz kontra egin behar izan degula eta Vueltako ekipoan egongo zeratela hor baitago Azpiruko mailota soinean eramatea merezi dezutenen ekipoa. Bigarrenik, asteburu honetan denok animatu izana txalotzeko jarrera da Nafarroan parte hartzeko, disfrutatzera ateratzeko laisterketa da dudarik gabe.

 

CRE Ekipo 1: Itur, Make, Arki, Unai eta Martin.

CRE Ekipo 2: Ruja, Hodei, Jokin, Jusi eta Erik.

Zuen gogoetetara edo iritzietara irekiak gaude. Konpromisoaz gain, gogor saiatzeko ahaleginak eskatzen ditugu. Lehenengo ekipoan zaudetenontzat helburua postu on bat egitea da. Animo!

Forza Azpiru

----------

2008-06-02

Permalink 15:39:55, Atalak: dbazpiru  

Nafarroako karrera 8an

Aupa ekipo!!!

Vuelta Gipuzkoa geroz eta gertuago dago nahiz eta batzuk tartean Selektibitatea izan gainditzeko. Asteburu honetako emaitza ona gure bidean beste peldaño bat gehiago izan da, baina lehenengo 20etan 4 sartu izana ez dago batere gaizki, gainera taldeka beste behin aurrean.

Forma hau ez galtzeko eta ikusita asteburu honetan ez dagoela karrerarik Gipuzkoan, Nafarroan korritzera animatu nahi zaituztet. Bai staff teknikoak eta baita zuek ere korreo bat dezute guzti hau sakonago proposatuz. Honetaiz gain, EDUARDOREN BAIETZA jaso berri det asi es que zuena da orain erantzuna. Korreoa begiratu eta hemen erantzun!

Hemen dezute talde honek oinarri bezela hartu behar duen balore bat: taldekidetasuna. Elkar lagundu gabe ez baitegu lortuko orain arte egiten ari geran guztia! Forza Azpiru!

----------

Donosti Berri - Azpiru

Blog honetan Donosti Berri - Azpiru Txirrindulari Taldeko jubenilen kontuak hizpide izango ditugu. Gure artean komunikatzeko eta beste edonork parte hartu nahi badu bere iritzia emateko balioko digu.

Taldeko argazkia


Get Your Led

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution