Aupa ekipo!!
Zer moduz doaz ikasketak? Animo denoi eh! Azken txanpa da. Ez ahaztu, oso garrantzitsua dela azterketak nota onarekin gainditzea Unibertsitatera joan nahi dezuen guztiontzat. Baina bueno hemen gurera, bici bici y mas bici!!! Asteburuko laburpen bat egin beharko degu nahiz eta gehienek igandean bakarrik parte hartu.
Larunbatean hiru taldekide izan genituen hasieran. Batzuek erlojupekoa zelakoan beren buzoa ekarri zuten eta badirudienez Jusi oraindik irteera ramparen bila dabil zeren Igandean ez zen azaldu karreran. Aitzol handia emulatu nahiean ibiliko ote da? Behintzat honek karrerak amaitzen ditu, Jusik....
Asteburuan bakoitzaren gora beherak aipatuko ditugu jarraian, argi baitago poliki poliki askoz hobeto ari gerala ibiltzen bai indibidualki baita ekipo mailan ere. Honen argibide asteburu honetan taldeka eskuratu ditugun bi 4.postuak. Azken karrera bitartean, ziur gaude behin lehenak egitea ere lortuko degula. Zuen buruan sinestu, guk zuengan egiten degun bezala.
Make (13) eta (16)
Bi egunetan lehenego 20etan sartu zera. Lehenengoan puntuatu zenuen eta bigarrenean erakutsi zenuen gai izan ziñela aurreko egunekoa errekuperatu eta karrera aktibo bat egiteko. Seguran aurrean ibili ziñen momentu oro eta asteburu batetik bestera argi ikusten degu aurten aurrean ibiliko zerala, top 10 dezente egiten. Hala ere gogoratu releboak ematerakoan esan genizuna, ez da eskuzabala izan behar. Racanea, eta erreleboak eman nahi badituzu laburrak izan daitezela, oso laburrak!!!!!!
Ruja(23) eta (23)
Nahita edo zer? Bueno zuri gauza asko esan behar zaizkizu egia esan. Zalantzarik gabe, erregulartasun handia ari zera erakusten denboraldi osoan eta seguraski zure onena udan ikusiko degu, baina hala ere, bi gauza falta zaizkizu entrenamenduekin lortzen ez direnak. Batetik, zure gaitasunetan konfiantza eta bestetik pelotoian mugitzeko gaitasuna. Ezinezkoa da atzean joanda iñoiz ihesaldia harrapatzea. Saiha zaitezen nahi degu, baina egiten dezunean konfiantza osoz izan dadila eta a por todas!! Ondo ibiltzeko kondizioak daude, entrenamendu on batzuk egin eta gero azterketak pasatuta ikusiko dezu nola egongo zeran onenenkin.Animo!
Hodei (7)
Enizuke ezer esan beharko. Igandean irteeran esan zenuen oraindik puntu gabe ziñela eta justo egun horretan ekipoak orain arte lortu duen posturik onena eskuratu dezu. Hala ere, zeozer hobetzeko esan nahiko genizuke zeren hanka horietan postu on gehiago eta hobeak daude eta ziur. Zerainerako lehenengo igoera ostean, geldialdi bat egon zen eta orduan joan ziren bai Elortza eta baita Alain ere. Segurako repetxoan zu saihatu behar ziñen alde egiten, igoeran onena ziñela erakutsi baitzenuen. Hala ere, bigarrenean momentu onean eraso zenuen!! Orain ikasi, baina bukatzean eta kanpora jun bitartean, zure onena ikusteko irrikan gaude, ekipoak eskertuko du eta. Jarrera hori nahi degu!!!
Arki (19)
Zure bidea gorakorra da eta beti esaten dizut gauza asko egin ditzakegula. Hala ere, pauso handiak emateko dituzu Arki. Lehenengoa taldekoak laguntzea da, aurrean egon eta ihesaldi batetara edo bestera atera. Lehengoan arrazoia zenuen esaten eskapada ona eta gero eziñezkoa zela joatea, baina eskapada ona egin aurretik zer? Bi Andoaingo gure aurpegi aurrean ezin dira joan. Hala ere, 19.postua eta puntuetatik gertu. Jarrera agresibo batekin eta entrenamendu onekin seguro top10 bat egiten dezula. Oso ziur gaude, baina horretarako lan egin behar da. Animo Arki, zure aukeretan sinestu behar dezu!!!
Unai (26)
Zuk oraindik askoz gehiago hobetu behar dezu, Unai eskalatzaile bat atera behar degu sin duda. Neretzako denboraldiko sopresa handiena, esfortzuan eskuzabal, ekipoan laguntzeko beti prest eta hortaz gainera postu oso onak lortzen lehenengo urtekoa izateko. Unai, hau hobetu behar degu!!! Oso erraza da esatea: "Ez, nik ezin det horiek bezala igo", baina saihatu gabe ezin degu jakin. Entrenamenduak gogortu ditzakegunean portuen lagun egingo zaitugu eta ea ondorio onak ekartzen dizkigun. Horretaz gain, ihesaldi ehiztari on bilakatu behar degu. Badirudi asko ari garela exigitzen, baina zure onerako da orain arte egindakoarekin pozik baikaude. Animo Unai!!!
Jusi (28)
Lehenengo karrera amaitu dezula, eta ez da batere postu txarra egia esan. Baina bueno, hobetu beharreko gauzak milaka kontatzen dira. Lehenengoa zure jarrera, Martini brometan esan diodana telefono bitartez zuri serio esaten dizut: Aitzolen bidea aski ezaguna dezu.
Asko ikasi egun hauetan eta karrera egunak iristear daudela asteburuko zuen plana jakitea gustatuko litzaiguke. Gure gomendioa, karrera bat korritzea gehienez. Urretxu larunbatean eta Mutriku igandean. Urretxu karrera erraza da, bukaeran Eizaga igotzen da baina ez da karrera oso gogorra. Ihesaldi batentzako modukoa (Unai, Martin, Itur eta Arki). Igandekoa berriz, Kalbariotik bi pasada ditu beraz eskalatzaileek aukera gehiago dituzue (Hodei, Ruja eta Make). Zuek dezu azkeneko hitza, hala ere ostirala baino lehen esan zer egin nahi dezuen.
Donosti Berriko kanterako korredore onenetakoari hemendik ere Zorionik beroena!
Forza Azpiru!!!
Blog honetan Donosti Berri - Azpiru Txirrindulari Taldeko jubenilen kontuak hizpide izango ditugu. Gure artean komunikatzeko eta beste edonork parte hartu nahi badu bere iritzia emateko balioko digu.