Zegamako lasterketa
Iepa, ekipo!
Atzo Zegaman lasterketa politta izan genuen. Ez zen jende gehiegi izan (55 korrikalari inguru) baina lasterketa mugitua izan zen zinez. Talde gisara itxura egokia eman genuela iruditzen zait, eta ihesaldi bat edo bestetan ere partaide izan zineten. Makeri larunbateko nekea nabaritu zitzaion eta Erik Seguratik Zegamarako bide "famosoan" deskolgatu zen. Bide hori oso traizioneroa da eta pelotoi atzean egotea asko zigortzen du, erritmo bizian joaten baita.
Gainontzean, esan bezala, talde lan politta egin genuela iruditzen zait, gutakoren bat eskapadan edo jarraitzaileen artean zegoenean taldekideak pelotoia nolabait "kontrolatzen" ikusi nituen momenturen batean, oso ondo. Amaieran adierazgarria izan zen Hodei, bera bakarrik, eskapadaren atzetik Zegamaraino (eta Otzaurte hasieran ere bai) nola iritsi zen. Dudarik gabe sailkapenenko azken postuak ez dizu justiziarik egin Hodei! Adierazgarria iruditzen zait, gainera, Unaiek egindako igoera bikaina. Pelotoian igotzen hasi eta erritmo bizia eraman zuen Otzaurten gora. Xabiren postua ere interesgarria da hirugarren lasterketa izateko, eta Arkaitzek ere ondo amaitu zuen lasterketa. Kontutan izan lasterketa hau amaitzeko ezinbestekoa dela denbora guztian pelotoiean irautea, pixka bat deskolgatuz gero lasterketatik kanpora geratzen baita segituan.
Honaino nik ikusi nuena, zeozer gehitu nahi badezue aipatu, beti bezela. Ia arratsaldean argazki batzuk jartzen ditudan.
Aio,
Ioritz.
Erantzunak:
Erantzun: