Artxiboak: Maiatza 2008

2008-05-28

Permalink 12:03:15, Atalak: dbazpiru  

EIbarreko lasterketa

Kaixo, Ekipo!

Jakingo dezuen bezela, datorren igandean Eibarren lasterketa izango degu 9:30-etan. Beraz, han 8:30-etan geratuko gera, beti bezela ordu bete lehenago. Taldeko kotxean zatoztenak 7:45-etan Astorian geratuko gera.

Jokin, lasterketa honetara uste det bazatozela, ezta? Taldeko kotxean etorri behar badezu eta Astoriara etortzeko arazorik badaukazu abixatu eta saiatuko gera nolabait konpontzen.

Gainontzekoek, aurreko astean nahiko ondo egin zenuten bezela, abixatu nortzuk zatozten karrerara eta taldeko kotxean zeintzuk zatozten.

Iganderarte,
Ioritz.
----------

2008-05-23

Permalink 08:15:14, Atalak: dbazpiru  

Ongietorri Jokin!

Iepa, Jokin,
Ongietorri taldera!

Zutaz hitz egiten entzun ditugu taldekide batzuk, eta azkenean ezagutuko zaitugu, jeje, espero det gustora ibiliko zerala gurekin, laister arte.
----------

2008-05-21

Permalink 10:05:27, Atalak: dbazpiru  

Erlojupekorako teknifikazioa

Kaixo denei!
Gauza pare bat komentatu nahi nituzke.

Batetik, gehienek dakizuen bezela (aurreko batean hemen bertan komentatu nun...) ostiralean federazioak erlojupekorako teknifikazio bat antolatu du eta larunbatean teknifikazio praktikoa izango da Aizarnazabalen. Printzipioz gonbidatuta Ruben, Jon, Unai eta Martin daude. Bueno, ba esan zazue zuen asmoak zeintzuk diren, ostiralean joateko asmoa al daukazuen (Martinek esan zidan baietz, eta espero det besteek ere joateko asmoa izatea...) eta larunbatean joango al zareten.

Bestetik, igandeko lasterketarako zer plan daukazuen abixatu, ezin baitegu azken momenturarte jakin gabe ibili. Abixatu taldeko kotxean zatozten ere.

Ba hori, segi gogor entrenatzen (azterketak amaitu dituzenak behintzat) eta joan aipatutakoa komentatzen.

Ioritz.
----------

2008-05-18

Permalink 18:33:24, Atalak: dbazpiru  

Zorionak Itur eta Ruben!

Hasteko zorionak biei, ia eboluzio honekin segitzen degun. Gaur pelotoian mugitzen badakigula erakutsi degu, bai ihesaldian sartzean eta baita pelotoia kontrolatzen saiatzean ere. Zorionak denei!

Orain lasterketako argazki batzuk jarriko dizkizuet:

1

2

3

4

5

6

7

8

9
----------
Permalink 14:32:18, Atalak: dbazpiru  

Talde hau gauza handiak egitera predestinatua dago.

Azterketak bukatzear batzuek, beste batzuk kurtsoko azken txanpan eta staff teknikoa ikasteko prozesua dagoeneko hasita Ekaina gogor bat jasateko. Ez dira momentu errezak, taldea banatu behar izaten da baina toki guztietara iristen gera. Asteburu ona izan da dudarik gabe. Forma hartzen ari gera eta poliki poliki konfiantza ere. Gaurkoa zuengan genuen konfiantza osoaren beste adibide bat izan da, baina oraindik Azpiruren izena askok ipurdian irakurriko digute ekipo honek aurrean egoteko kualitateak baititu dudarik gabe. Denok elkarrekin hobetu behar degu, talde bat geralako, talde on bat. Forza Azpiru!

----------

2008-05-13

Permalink 23:03:53, Atalak: dbazpiru  

Asteburu oso ona!

Aupa ekipo!!

Zer moduz doaz ikasketak? Animo denoi eh! Azken txanpa da. Ez ahaztu, oso garrantzitsua dela azterketak nota onarekin gainditzea Unibertsitatera joan nahi dezuen guztiontzat. Baina bueno hemen gurera, bici bici y mas bici!!! Asteburuko laburpen bat egin beharko degu nahiz eta gehienek igandean bakarrik parte hartu.

Larunbatean hiru taldekide izan genituen hasieran. Batzuek erlojupekoa zelakoan beren buzoa ekarri zuten eta badirudienez Jusi oraindik irteera ramparen bila dabil zeren Igandean ez zen azaldu karreran. Aitzol handia emulatu nahiean ibiliko ote da? Behintzat honek karrerak amaitzen ditu, Jusik....

Asteburuan bakoitzaren gora beherak aipatuko ditugu jarraian, argi baitago poliki poliki askoz hobeto ari gerala ibiltzen bai indibidualki baita ekipo mailan ere. Honen argibide asteburu honetan taldeka eskuratu ditugun bi 4.postuak. Azken karrera bitartean, ziur gaude behin lehenak egitea ere lortuko degula. Zuen buruan sinestu, guk zuengan egiten degun bezala.

Make (13) eta (16)

Bi egunetan lehenego 20etan sartu zera. Lehenengoan puntuatu zenuen eta bigarrenean erakutsi zenuen gai izan ziñela aurreko egunekoa errekuperatu eta karrera aktibo bat egiteko. Seguran aurrean ibili ziñen momentu oro eta asteburu batetik bestera argi ikusten degu aurten aurrean ibiliko zerala, top 10 dezente egiten. Hala ere gogoratu releboak ematerakoan esan genizuna, ez da eskuzabala izan behar. Racanea, eta erreleboak eman nahi badituzu laburrak izan daitezela, oso laburrak!!!!!!

Ruja(23) eta (23)

Nahita edo zer? Bueno zuri gauza asko esan behar zaizkizu egia esan. Zalantzarik gabe, erregulartasun handia ari zera erakusten denboraldi osoan eta seguraski zure onena udan ikusiko degu, baina hala ere, bi gauza falta zaizkizu entrenamenduekin lortzen ez direnak. Batetik, zure gaitasunetan konfiantza eta bestetik pelotoian mugitzeko gaitasuna. Ezinezkoa da atzean joanda iñoiz ihesaldia harrapatzea. Saiha zaitezen nahi degu, baina egiten dezunean konfiantza osoz izan dadila eta a por todas!! Ondo ibiltzeko kondizioak daude, entrenamendu on batzuk egin eta gero azterketak pasatuta ikusiko dezu nola egongo zeran onenenkin.Animo!

Hodei (7)

Enizuke ezer esan beharko. Igandean irteeran esan zenuen oraindik puntu gabe ziñela eta justo egun horretan ekipoak orain arte lortu duen posturik onena eskuratu dezu. Hala ere, zeozer hobetzeko esan nahiko genizuke zeren hanka horietan postu on gehiago eta hobeak daude eta ziur. Zerainerako lehenengo igoera ostean, geldialdi bat egon zen eta orduan joan ziren bai Elortza eta baita Alain ere. Segurako repetxoan zu saihatu behar ziñen alde egiten, igoeran onena ziñela erakutsi baitzenuen. Hala ere, bigarrenean momentu onean eraso zenuen!! Orain ikasi, baina bukatzean eta kanpora jun bitartean, zure onena ikusteko irrikan gaude, ekipoak eskertuko du eta. Jarrera hori nahi degu!!!

Arki (19)

Zure bidea gorakorra da eta beti esaten dizut gauza asko egin ditzakegula. Hala ere, pauso handiak emateko dituzu Arki. Lehenengoa taldekoak laguntzea da, aurrean egon eta ihesaldi batetara edo bestera atera. Lehengoan arrazoia zenuen esaten eskapada ona eta gero eziñezkoa zela joatea, baina eskapada ona egin aurretik zer? Bi Andoaingo gure aurpegi aurrean ezin dira joan. Hala ere, 19.postua eta puntuetatik gertu. Jarrera agresibo batekin eta entrenamendu onekin seguro top10 bat egiten dezula. Oso ziur gaude, baina horretarako lan egin behar da. Animo Arki, zure aukeretan sinestu behar dezu!!!

Unai (26)

Zuk oraindik askoz gehiago hobetu behar dezu, Unai eskalatzaile bat atera behar degu sin duda. Neretzako denboraldiko sopresa handiena, esfortzuan eskuzabal, ekipoan laguntzeko beti prest eta hortaz gainera postu oso onak lortzen lehenengo urtekoa izateko. Unai, hau hobetu behar degu!!! Oso erraza da esatea: "Ez, nik ezin det horiek bezala igo", baina saihatu gabe ezin degu jakin. Entrenamenduak gogortu ditzakegunean portuen lagun egingo zaitugu eta ea ondorio onak ekartzen dizkigun. Horretaz gain, ihesaldi ehiztari on bilakatu behar degu. Badirudi asko ari garela exigitzen, baina zure onerako da orain arte egindakoarekin pozik baikaude. Animo Unai!!!

Jusi (28)

Lehenengo karrera amaitu dezula, eta ez da batere postu txarra egia esan. Baina bueno, hobetu beharreko gauzak milaka kontatzen dira. Lehenengoa zure jarrera, Martini brometan esan diodana telefono bitartez zuri serio esaten dizut: Aitzolen bidea aski ezaguna dezu.

Coming up: Make show!

Asko ikasi egun hauetan eta karrera egunak iristear daudela asteburuko zuen plana jakitea gustatuko litzaiguke. Gure gomendioa, karrera bat korritzea gehienez.  Urretxu larunbatean eta Mutriku igandean. Urretxu karrera erraza da, bukaeran Eizaga igotzen da baina ez da karrera oso gogorra. Ihesaldi batentzako modukoa (Unai, Martin, Itur eta Arki). Igandekoa berriz, Kalbariotik bi pasada ditu beraz eskalatzaileek aukera gehiago dituzue (Hodei, Ruja eta Make). Zuek dezu azkeneko hitza, hala ere ostirala baino lehen esan zer egin nahi dezuen.

Donosti Berriko kanterako korredore onenetakoari hemendik ere Zorionik beroena!

 Antonio power

Forza Azpiru!!!

----------
Permalink 22:41:18, Atalak: dbazpiru  

Erlojupekoarentzako teknifikazioa

Kaixo, ekipo!
Hasteko zorionak igandeko lasterketarengatik! Poliki poliki ari gera forma hartzen, ia Gipuzkoako Itzulirako forma betean iristen geran!

Beste gai batekin sartuz, maiatzaren 23an federazioan arratsaldeko 18:00etan erlojupekorako teknifikazio teoriko bat egingo da (klase teoriko antzeko zerbait) Joxe Larrarte memorialera begira, eta gure taldeko lau txirrindulari gonbidatuta zaudete:
-Martin
-Ruben
-Jon
-Unai

Nik uste interesgarria izango dela eta joatera animatzen zaituztet, hitz egingo degu datorren egunetan. Gainera, hurrengo egunean, maiatzaren 24ean Aizarnazabalen teknifikazio praktikoa egingo da, bizikleta eta guzti. Egun horretara memorialera konbokatutakoak joan ahal izango dute, eta zerrenda hori datorren egunetan emango digute. Eduardok dioenez, joango bagina seguruasko Azpiruko bizikletak utziko lizkigukete, beraz, animatu!

Ioritz.
----------

2008-05-09

Permalink 12:26:54, Atalak: dbazpiru  

Biharko Arantzazuko lasterketa

Kaixo,

azkenean zeintzuk etorriko zarete biharko lasterketara? Lasterketa arratsaldeko 16:30-etan izango da, eta han 15:30-etan egoteko Astorian 14:30-etan geratuko gara.

Esan zeintzuk zoazten sin falta!
----------

2008-05-05

Permalink 21:42:13, Atalak: dbazpiru, Argazkiak  

Zegamako lasterketako argazkiak

Hemen dauzkazue atzoko lasterketan ateratako argazki batzuk:

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11
----------
Permalink 12:57:23, Atalak: dbazpiru  

Zegamako lasterketa

Iepa, ekipo!

Atzo Zegaman lasterketa politta izan genuen. Ez zen jende gehiegi izan (55 korrikalari inguru) baina lasterketa mugitua izan zen zinez. Talde gisara itxura egokia eman genuela iruditzen zait, eta ihesaldi bat edo bestetan ere partaide izan zineten. Makeri larunbateko nekea nabaritu zitzaion eta Erik Seguratik Zegamarako bide "famosoan" deskolgatu zen. Bide hori oso traizioneroa da eta pelotoi atzean egotea asko zigortzen du, erritmo bizian joaten baita.

Gainontzean, esan bezala, talde lan politta egin genuela iruditzen zait, gutakoren bat eskapadan edo jarraitzaileen artean zegoenean taldekideak pelotoia nolabait "kontrolatzen" ikusi nituen momenturen batean, oso ondo. Amaieran adierazgarria izan zen Hodei, bera bakarrik, eskapadaren atzetik Zegamaraino (eta Otzaurte hasieran ere bai) nola iritsi zen. Dudarik gabe sailkapenenko azken postuak ez dizu justiziarik egin Hodei! Adierazgarria iruditzen zait, gainera, Unaiek egindako igoera bikaina. Pelotoian igotzen hasi eta erritmo bizia eraman zuen Otzaurten gora. Xabiren postua ere interesgarria da hirugarren lasterketa izateko, eta Arkaitzek ere ondo amaitu zuen lasterketa. Kontutan izan lasterketa hau amaitzeko ezinbestekoa dela denbora guztian pelotoiean irautea, pixka bat deskolgatuz gero lasterketatik kanpora geratzen baita segituan.

Honaino nik ikusi nuena, zeozer gehitu nahi badezue aipatu, beti bezela. Ia arratsaldean argazki batzuk jartzen ditudan.

Aio,
Ioritz.
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Donosti Berri - Azpiru

Blog honetan Donosti Berri - Azpiru Txirrindulari Taldeko jubenilen kontuak hizpide izango ditugu. Gure artean komunikatzeko eta beste edonork parte hartu nahi badu bere iritzia emateko balioko digu.

Taldeko argazkia


Get Your Led

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution