Mezua: Elgoibarreko Karrera

2008-04-29

Permalink 00:11:03, Atalak: dbazpiru  

Elgoibarreko Karrera

Aupa ekipo!!

Sentitzen det baina ez dago argazkirik larunbateko laisterketakoak, beraz gure laburpenarekin konformatu besterik ez dezute. Hala ere, azpimarratu nahi det ekipo honekiko ilusioak geroz eta handiagoak direla eta zuekin oso gustora gaudela, nahiz eta oraindik asko hobetuko degun bai emaitzak eta baita ekipoko bateratze hau.

Make

Nork esango zuen berriz ere taldeko aurrenekoa izango ziñela. Espiritu aldaketa nabaria da eta eskapadan sartu ziñen, onenek osatzen zuten ihesaldian eta ihesaldia apurtu zenean Soraluzen aurrean egon ziñen beraz bide onean goaz, hau mantendu behar delarik. Motibazioa eta jarrerak beren garrantzia dute eta hauek gabe ez goaz iñora, ez ahaztu. Espero baita notak ere hobetzen joatea, hortarako nahi adinako denbora dezute beti!! Kotxean esan zen bezela: Make´s show coming up!

Martin

Egun txarra zentzu guztitan. Sentsazio txarrak, ihesaldia galdu, erori....baina hurrengo egunean berriz humore onarekin. Hori nahi degu!! Eta ni, Ander, ziur nago oraindik Martin onena ikusteko itxoin egin beharko degula. Animo Martako eta zorte on Tafallan oilar guzti horiekin (Xabier Usabiagak liokeen bezala: azken 50kilometroak oilarraren gandorra apaltzeko moduak dira!)

Ruja

Zurekin ez dakigu zer egin, entrenamendu on batzuk sartu eta jarrera agresiboago batekin ziur egon aurrean ibiltzen diren guzti horiek ez direla zu baino askoz hobeak. Igoeretan nahikoa txukun oraindik zure onena ikusteko irrikan gaude!! Animo ikasketekin eh!! Media ere nahi degula!!

Itur

Debut ona dudarik gabe. Eskapadan sartu eta karrera amaitu. Ez degu gezurra esango, gehiago eska liteke, baina ez dago batere gaizki urtea nola hasi den ikusi eta gero. Hau hobetzen joango da ziur, eta udaran serio hartuz gero...aurrean ikusten zaitugu. Hurrengoan zure lanean ez izan horren eskuzabala, erreleboak eman ditzatela besteek!

Arki

Erabat desagertua. Korritu zenuen ezta? jaja. Lehenego karrera amaitua eta karrerako txispa hartzean...zeozer egingo degu ziur! Baina horretarako jarrera nahi degu, ihesaldietan sartzeko gogoak eta pelotoiaz ahaztekoa. Ekipoan korritzea nahi det, honela lortuko baitegu denontzat hoberena. Arki, aurrean ibiliko zera ziur, baina aurrean ibiltzeko aurten eskapada harrapatu beharra dago!!!! Vuelta Gipuzkoarako andate que te quiero...en buena forma!

Unai

Ez dago hitzik. Badakizu zure igoeretako maila hobetzeko gogoak dauzkagula, baina bestela talde honetan beti dena emateko eta toki guztitan egoteko jarrera horrekin edozeinek nahiko zintuen ekipoan. Pena ihesaldi hau harrapatu ez izana, zeren bestela puntu 1 baino gehiago zenituzke ziur!!! Animo Unai!!!

Jusi

Bat amaitua azkenean. Eskerrak Arkik entrenatzera atera zintuen. Ez daukagu hitzik zuretzako. Ziur entrenatuko bazenu eta ekipoan barneratuagoa egon emaitza hobeak izango zenituela. Gu gure aldetik dena ematen dizuegu, zuk ez badezu hartu nahi zuretzat okerrago. Hala ere,animo!

Guztientzako detalleak

- Larunbateko ihesaldian 20 pertsona sartu ziren ia. Hortik bi ziren gureak, ondo dago, baina ez da nahikoa. 4 minimo hurrengorako. Ezin degu esan "ez det uste aurrera aterako zenik". Momentu horietan taldekidean ere pentsatu behar da, beren bizkarrak kubritzen ari baitzerate!!! Beti ihesaldian daude Andoaingokoak eta batez ere Imanol Ugalde.... Ah! ta ojo Lan Mobelekin, aurten oso ondo ari baitira ibilzen. Eskapadan hiru sartzen ditugun egunean, Pepe sustoz akatuko degu! jajaja

- Igandeko irteerara etorri ziñeten guztioi zorionak! Erakutsi dezute gogoak badituzuela eta ondo pasatu genuen dudarik gabe ( Leif Hoste como le daba eh! y para el que dio ese que se cayo, a ze ostiya!)

-Asteko entrenamenduak: Aste hau lasai hartuko degu. Gehienez 2 ordu egin entrenamenduan, OSTEGUNEAN nahi badezue pixkat gehiago baina ez pasatu 3 ordutatik. Egun bat hartu entrenamendu gogorra egiteko, erritmo altuan eta pare bat portu sartu eh!!!

- Hurrengo astebururako plana: Bi karrerak korrituko dira. Zubia dagoenez badago astia ikasteko eta sentitzen det baina hontan ere ez da parrandarik egongo. Arki eta Itur, bi aukera dituzue. Igandean ere korritu o nerekin Vuelta egin, fondo lantzen jarraitzeko (120km).

- Ez ahaztu eman nizuen janariaren orria. Algo de caso hacerle!

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Donosti Berri - Azpiru

Blog honetan Donosti Berri - Azpiru Txirrindulari Taldeko jubenilen kontuak hizpide izango ditugu. Gure artean komunikatzeko eta beste edonork parte hartu nahi badu bere iritzia emateko balioko digu.

Taldeko argazkia


Get Your Led

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution