Mezua: Egiako Klasikoa

2008-04-21

Permalink 18:49:31, Atalak: dbazpiru  

Egiako Klasikoa

Aupa ekipo!!

Asteburu honetan ekipoak aurten lortu duen emaitzarik txarrena lortu zuen. Onartu beharra daukagu gehiago espero genezakeela, bai zuek eta baita guk ere, baina ikusita karrerak izan zuen gogortasuna emaitza onartu eta aurrera begiratu beharra dago, hurrengo helburua asteburu honetako Elgoibarko karreran ezarririk. Gipuzkoako Txapelketa. Hala ere taldearen analisi zabala egin dezagun aurrena:

Martin (82)

100% eman zenuela ez dago zalantzarik. Karrerari buruz gutxi dago esateko, atzealdetik gutxi ikusi baitgenuen. Ahal zenuena egin zenuelakoan gaude eta bueno oraindik asko degu esateko denboraldian zihur. Orain Euskadiko Pistako Txapelketan a dar todo!!!Segi horrela Martin.

Unai

Lehenengo Perurenako pasaera pasa izan bazenu karrera amaitzen zenuen zihur. Horrek alde batetik esan nahi du ez gabiltzala gaizki eta bestetik hobetzeko badagola oraindik. 100% eman zenuela ez degu dudatan jartzen, beraz jarrera mantendu!!! Entrenamendu karga ona daukazu eta gure ustetan orain kontzientziazio beharra dago, igoeretan gauza gehio egiteko. Animo ostia!!

Hodei

Ahazteko pare bat karrera atera zaizkizu. Emaitzak ez dira txarrenak, baina beldur gera progresioa beheranzkoa izango den ala ez. Ez zu okerrera zoazelako, baizik besteak baitatoz gora. Gomendioa: Igandetan ere bizikletan kilometroak pilatu beharra daude. Arrazoia bakarra da: fondoa egin behar da, 3 ordutik gorako bizpairu entrenamendu eta seguraski zeozer bidera genezake Vueltara begira. Animo Hodei!!!!

Ruja

Zer egingo degu zurekin? Denboraldia ez da txarra izaten ari, alderantziz, sailkapena besterik ez badegu hartzen postuak ez dira txarrak kontuan hartzen badegu zure egutegi mardula. Hilabete gogorra dator zuentzat, beraz oraindik a tope media ateratzera eta ahal izanez gero bizikleta ikutu. Hori bai, azterketak burutik kendutakoan...asko exigituko dizugu emaitza aldetik eta jarrera. 100% ematen ikastea nahiko zaila da, baina bizikletan ikasiz gero bizitzan errezago emango dezu 100% hori. Animo Ruja!!!!

Make

Konfiantza asko zegoen zure aurtengo denboraldian baina oraindik ez degu lortzen iazko denboraldi amaierako errendimendua berreskuratzen. Entrenamendu gutxi egitearen arazoa ote...ikasketak garrantzia dute, badakigu, eta horrek preferentzia du, baina horrenbeste farra....neska laguna bilatu ya!!!!!! Udaran bizikletako errebalida egin beharko dezu bestela penko!!!! jajaja. Venga Make animo!!!

Erik eta Jusi

Zuentzako lehendabizi: entrenamendu asko behar dezute. Jubeniletan ez da ezer oparitzen eta entrenamendu faltak asko nabaritzen dira. Kontuan izan badagoela jendea ikasketetan ez daudela batxilerrean eta horregatik ikasketa exigentzia gutxiago dutela. Horrek besteoi denbora antolaketa handiagoa eskatzen digu, baina esperientziaz diogu entrenatzaile guztiok denbora badagoela bi gauzetarako. Udara dago, zeozer egiteko. Beraz, pazientzia.

Debut: Arki eta Itur

Larunbatean debuta. Bi hauei esan behar zaie staff teknikotik esperantza handiak ditugula zuengan jarriak. Esperientzia badezute eta kilometroak pilatuz joan ahala seguro emaitzak lortuko ditugula. Badakizue zein jarrera nahi degun zuengan karreran asi es que a por todas!!! 


General:

  • Euria ari badu ere, entrenamenduak egin beharra daude. Euri gehiegi bada ulergarria da behin o bitan rodillo egitea baina horrek maila mantentzeko balio du, ez da entrenamendu on bat!!
  • Egian Igande honetan ospatuko den cicloturistarako nominatuak: Make, Itur, Hodei, Erik, Jusi eta dudatan Arki. Oparia: Julen eta Markinarekin 99km-ko bueltaxka polita.
  • Zuen ikasketengatik eta bizikletako errendimenduagatik, juergak alde batetara uzteko momentua iritsi da.
  • Gogorazten da, emaitza on bat lortuz gero taldeko afari bat egiteko prest gaudela. Oraingoz 2 puntu lortu dira besterik ez eta taldeko asko hobetu behar degu. Potentziala badago, jarrera batzuengan falta bada ere, espero degu dena iristea. Forza Azpiru!

Esto si es sufrir!!!!!!!!

Erantzunak:

Bidaltzailea: Santxo [Bisitaria]
Apa Ekipo!

Klasikatik errekuperatuak?Seguru, Nik ez dut uste horren karrera kaxkarrik ein zenutenik ere, klasika oso exigentea da ta asko ibiltzen den jendia etorten da. Gainera se va a 1000. Baina bueno, niik ikusi nuena bhintzat sufritu zenuten ta eliminaketak amorrua eman zizuela seguru nago, beraz larunbat honetan a sacarse la espinita!

Nik gauzatxo bat proposatu nahi dizuet, asteazken honetan posible dezute klubetik pasa bizikletak neurrira, txukun txukun jartzeko. Iklusita Hodeik arazotxo bat duela bere neurriak ondo ez daudelako, más vale prevenir...

Markina asteazkenean 19:30ak aldera? Eduardori abisatuko zenioke?

Por tzierto, Igandeko proba zikloturista ni bezalako patata batentzako aspiragarria da?o me morire fijo?

Kaxuenla, usteltzen hasi nago, hasta Landa anda mas que yo!!!
Permalink-a mezu RSS 2008-04-21 @ 20:35
Bidaltzailea: dbazpiru [Kidea]
bien, saiatuko naiz azaltzen puntual. Eduardori email bat bidaliko diot. Baina aurrena:

HEMEN KONFIRMATU NORTZUK AL DEZUEN JOAN

Globeradarena, gogor xamartzat har daiteke Egiakoa, baina egingarria lasai lasai.

Markina
Permalink-a mezu RSS 2008-04-21 @ 21:23
Bidaltzailea: martako [Bisitaria]
ni ezin naiz joan asteazkenean. hala ere, neurriak ondo ditudala uste det felixek jarri bai zizkidan. benga estamos. aio!
Permalink-a mezu RSS 2008-04-21 @ 22:56
Bidaltzailea: Hodei [Bisitaria]
Ni bai.
Permalink-a mezu RSS 2008-04-22 @ 17:56
Bidaltzailea: Ioritz [Bisitaria]
Arkaitzek ere Elgoibarren hasi behar al du azkenean? Nik ulertu nion Lazkaon hasi behar zuela.

Klasikaren dossierrari dagokionez, pentsatzen det bakoitzaren forma fisikoari buruz nahiko ideia garbia daukazuela bakoitzak, eta hortik progresioa lortzeko badakizue zer egin behar dezuen, Markinak argi utzi duen bezala. Hala ere, Klasika ez nuke adierazgarritzat hartuko, kanpotar piloa dator lasterketa honetara, eta onak gainera. Argi dago lasterketa honetan eramaten den erritmoa ez dela ohikoa eta lasterketaren forma ere ez. Ez desanimatu lasterketa honen emaitzarengatik behintzat, nire ustez ez da horren emaitza txarra izan, Martinen klasifikazioa emaitza oso ontzat hartzen det nik behintzat, kontutan izan lehengo urtean klasika ez zuela gure taldeko inork ere amaitu.

Ba bueno, entrenatu gogor (euria egin arren......) eta, ikasten ari zeratenak, eman gogor liburuei!

Ioritz.
Permalink-a mezu RSS 2008-04-22 @ 21:08
Bidaltzailea: arkaitz [Bisitaria]
Bai Ioritz, korrituko det Elgoibarren, behintzat erritmoa hartzeko...

Elgoibarko lasterketa goizean edo arratsaldean da??

Markina: Egiara jungo naiz baita ere!

Ale Aguresss!

P.D: Ze igotzen da larunbatean? Kalvario ta Soralise bakarrik?
Permalink-a mezu RSS 2008-04-22 @ 21:43
Bidaltzailea: Ioritz [Bisitaria]
Ondo ondo, orduan Elgoibarren doble debut izango degu!

Egutegiaren arabera lasterketa larunbat arratsaldean izango da, baina ez daukat rekorridorik ordua-eta jakiteko. Suposatzen det aurreko urteko ibilibide bera izango dela, Bergara-Elgoibar inguruko karretera hoietatik (Soraluze, Osintxu, etab.) ibili azkenean Debara joan eta handik Kalbario igotzeko.

Ez dakit ibilbidea noiz izango degun, baina espero det laister izatea, bestela ordua ere ez degu-ta jakingo.

Aiooooo.

Ioritz.
Permalink-a mezu RSS 2008-04-22 @ 21:54
Bidaltzailea: dbazpiru [Kidea]
Sancho badirudi ez dagola iñor etortzeko moduan Hodei izan ezik. Nahi izanez gero pasako naiz, baina hobe da jarriko bageun fecha zehatz bat eta bertara denak joan daitezela. Karrera Larunbat arratsaldean izanik, karrera ostean???
Permalink-a mezu RSS 2008-04-22 @ 22:37
Bidaltzailea: Santxo [Bisitaria]
Epa!

Nahi dezuten bezala. Larunbatean ez dakit ahal izango dudan, esango dizuet. Halere kluba zabalik baldin badago Hodei pasa dadila, berak bizikleta ondo jarri behar du nahi ta nahiez.

Hodei zu zer diozu ondo deritzuzu? Agertu ahal badezu perfect, ta besteentzako geratuko gera.

Markina ezin badezu pasa lasai, Eduardo egotearekin nahiko, kluba zabaltzeko más k nada.

Benga artistas!!

Aio!
Permalink-a mezu RSS 2008-04-23 @ 00:29
Bidaltzailea: Hodei [Bisitaria]
Bai primeran, eongo gattik.
Permalink-a mezu RSS 2008-04-23 @ 15:41

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Donosti Berri - Azpiru

Blog honetan Donosti Berri - Azpiru Txirrindulari Taldeko jubenilen kontuak hizpide izango ditugu. Gure artean komunikatzeko eta beste edonork parte hartu nahi badu bere iritzia emateko balioko digu.

Taldeko argazkia


Get Your Led

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution