Mezua: Egiako planning-a

2008-04-18

Permalink 21:32:43, Atalak: dbazpiru  

Egiako planning-a

Aupa ekipo!

Biharko karrerari buruzko xehetasun guztiei buruz berri emateko idazten dizuegu. Biharko planning-a honako hau da:

10h-11h Oficina permanente. Hemen Ioritz eta Julich arratsalderako behar dituzuen dortsal, pegata eta trasto guztien bila joango dira.

11.30h Direktore bilera. Betiko xehetasunen berri emango dute eta karrera nolakoa izango den azaldu ziurrenik.

13.30h Maria Reina Ikastetxean elkartuko gera. Taldeak: Azpiru(Ruja, Martako, Hodei, Unai eta Make), Donostialdea (Jusi) eta Goierrialdea (Erik). Bi azken hauen mailotak bihar lortu beharko ditugu.

13.45-14.45 Control de firmas eta taldeen presentazioak.

15.00h Karrera hasten da:

Bi buelta ematen dira Donostitik, Garberara igo gabe. Hemen Meta Volanteen 2 sprint izango dira (guztira 3).

Andoainera ondoren. (ITV bi aldiz) eta buelta poligono batean da, asike ojo! Ihesalditarako momentu oso ona.

Astigarragara bueltan variante berritik zoazte eta gero Perurena. Fortalezan buelta eta berriz Perurenatik Donostira.

Behin Egiatik pasa eta gero Garberara joango zerate eta martutenetik metara.

Ikusi bezela ez dago kilometro bat baino gehiago izango duen aldaparik. Karrera azkarra izango da ziur, oso azkarra ihesaldi saiakerekin. 175 korredore zaudete!!! Tranpa asko ditu ibilbideak, ernai ibili. Pelotoi aurrean ibili beharreko karrera da, bestela asko sufrituko baita. Ez gera horiek baino gutxiago, baina ezin degu ihesaldi saiakeretan indar gehiegirik gastatu. Bihar besteen gurpilera atera!!( Andoaingo eta selekzioei atento ).

Forza Azpiru

Erantzunak:

Bidaltzailea: Unai [Bisitaria]
Jendeak ez dakit zer egingo duen baina ni karrera baina 15 minutu lehenago irteran egongo naiz. Batez ere lehenego bueltako hasiera oso txarra delako:
Virgen del Carmen osoa jaetsi behar degu eta gero Loiola gurutzatu. Bi errepideek karril bakarra daukate ta 175 txirrindulariko tropela, tropel oso handia da.

Zein da Maria Reina ikastetxea? Ametzagainan bukaerakoa?
Permalink-a mezu RSS 2008-04-18 @ 21:50
Bidaltzailea: dbazpiru [Kidea]
Onbre, agian karrera hasi baina 15 minutu lehenago oraindik trafikoa irekita egongo da, baina garrantzitsua izango da irteeran fin ibiltzea. Aprobetxatu zirkuitua ondo ezagutzen degula (bizikletaz ez bada kotxez denok pasa gera toki hauetatik).

Animo eta ez utzi ingurukoek uzkurtzen, bihar oso lasterketa interesgarria izango da denontzat eta animo denei!

Ioritz.
Permalink-a mezu RSS 2008-04-18 @ 22:06
Bidaltzailea: dbazpiru [Kidea]
Hori da. Unai, karrera osoan aurrean joan behar da. Meta volanteetan zeozer egin daiteke, nere hautagaia Martako (pistako kualidadeak erakusteko momentua). Baina besteok ere a tope!!!
Permalink-a mezu RSS 2008-04-18 @ 22:07

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Donosti Berri - Azpiru

Blog honetan Donosti Berri - Azpiru Txirrindulari Taldeko jubenilen kontuak hizpide izango ditugu. Gure artean komunikatzeko eta beste edonork parte hartu nahi badu bere iritzia emateko balioko digu.

Taldeko argazkia


Get Your Led

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution