Mezua: Legorretako karrera. Egiarako ekipoa

2008-04-13

Permalink 23:20:36, Atalak: dbazpiru  

Legorretako karrera. Egiarako ekipoa

Aupa ekipo!

Ez det karreraren zati handirik ikusi baina kanpotik ikusi dena eta Ioritzek justu antzean irratitik eta kotxetik ikusi duenaren arabera hemen doa nere asteburuko kolumna. Karrera amaieran eguraldi zitala eta hotzaren poderioz ezin izan degu ondo elkartu eta buena hemen kritikak eta gauza onak.

Orokorrean

Gaur eskapada in da eta bueno askok hor iraundu dute. Ez degu lortu iñor sartzea, baina hala ere oso pozik gaude. Erakusten ari zerate jarrera aldatzen hasia dagoela eta oraindik 6 karrera besterik ez dira pasa. Behin forma izandakoan eta jarrera hori mantenduz gero, gure ustez postu onak iristera ailatu gaitezke. Behineta berriz esaten dizuegu, bai zuei eta baita oraindik korritzen hasi ez diren bi hauei ere, orain zuek sinestea falta da. Malos no somos y si entrenamos bien podemos incluso andar delante.

Martin (18)

Ondo!! Igoerak zure moduan in dituzu eta zurekin ibiltzen ziren asko atzean utzi. Gauza bakar bat esango dizut: ihesaldi saihakerak egiterakoan, gurpil onena Imanol Ugalderena. Ea aurten ere ihesaldiren bat harrapatzen degun. Lehenego hamarretan egiteko moduan zaude.

Ruja (24)

Askotan esaten den bezela: de más a menos. Hasieran zure betiko mailan, baina azkenean luzea egin zaizula ikusi da. Aldapa behera eta euriarekin ba badakigu ez zela zuretzako egoera onena eta alde hortatik ezin zaizu ezer eskatu. Objetiboa ikasketak aurrera atera eta ahal badegu Gipuzkoako Itzulian a tope, bestela udararako prestatu beharko. Ruja, Egian 100dik gora egongo zerate, atzean erorketa arrisku handiagoa dago...

Hodei (38)

Aurreko astekoa berretsi da. Fondo falta dago, baina bueno ikusita zure asteak nolakoak diren ulergarria erabat. Karrera baino lehen Larraitzen karrera lehertuko zuela esan eta bera lehertu da azkenean. Hala ere ihesaldi saihakera egin dezu eta beno hori zerbait da, hala ere nik uste asko degula hobetzeko Hodei eta ea kurtsoa ondo gainditua amaitzean bizikletari a tope ematen diogun eta emaitzak hobetu.

Make (42)

Sorpresa kontsidera daiteke. Aurreneko pasada ez da batere txarra izan eta nik uste pixkanaka Makeren bertsio onena ikusiko degula. Bukaeran ba bueno fondo falta ikusi da, ez degu ukatuko. Ertzainaren laguntza izan da un poco cerdo, baina eske jaitsierako sasi ordekan geratea...93 kilometro gaur, eta egun hauetan kilometroak pilatuta ikusiko dezu nola poliki poliki Urtizberi ere irabazteko egongo zeran. Pepe kotxeko aulkitik altsatuko degu eta guzti!!!!

Unai

Bi gauza esan behar zaizkizu zuri. Lasai, ezta bat txarra. Lehenengoa, gerra emateko gogo horiek dira guk eskatzen dizkizuegunak. Pena zure saihakera ez izana onena baina bueno, beste batean izango da. Gogoratu: ez joan a tope ihes egitean! Bigarrena, hiru entrenatzaileok uste degu zure burua gutxiesten dezula. Tienes fuerza para subir mucho mejor, eta bestela ikusi egiten ari zeran karrerak. Sinestu zazu eta entrenatu igoerak. Animo!!!!!!!!!

Jusi

Zuri zer esango dizugu. Rodilloan ez da entrenatzen, gehienez jota forma mantendu daiteke egun batez. Karrerak amaitu nahi badituzu...kilometro piloa sartu beharko dituzu...eta gogoak jarri.

 

Hemen dago Egian Azpiru-Ugarte mailota defendatuko duten txirrindularien zerrenda:

1- Ruben Barron

2-Martin Apalategi

3-Hodei Eneritz

4-Unai Intziarte

5- Jon Aretxalde

Ibilbidea nahiko errexa da. Denek amaitu dezakezue, baina oso azkar joango da eta ihesaldi handi bat egiteko aukera haundiak daude. Esplikatuko degu aurrerago nola izango dan dana. Gaurko griña nahi det eta ahal izanez gero handiagoa. Entrenar fuerte 2 hilabete geratze direlako Vuelta Gipuzkoarako. Forza ekipo!

Erantzunak:

Bidaltzailea: Unai [Bisitaria]
Bihar 16.00 topoan, cn intencion de acer fondo. Norbaitek etorrik nahi badu...

Nere ustez klasikako rekorridoa ez da hain errexa. Ez dago karrera guztiz puskatuko duen portu gogorrik baina ez dago aldapa gabeko tramorik. Gainera ibiliko geran karreterak kotxez beteta egon ohi dira eta jendea nahiko azkar botako dutela uste dut. Karrera oso zaila izango da.
Permalink-a mezu RSS 2008-04-14 @ 17:21
Bidaltzailea: Hodei [Bisitaria]
Apa ekipo, Atzo fondo falta baino aldapetan ibili nintzen gaizki, bai larraitzeko lehenengo igoeran non eskapatuta etortzetik bigarren taldean geratu nintzen justu justu, eta baita bigarrenean izan ere bola igo zitzaidan eta estiratzera gelditu behar izan nintzen abaltzisketa baino lehenago. Egian a darlo todo, etxean korritzeak motibazioa ekarri behar du! P.D. Karrera noiz da goizean edo arratsaldean¿¿
Permalink-a mezu RSS 2008-04-14 @ 21:26
Bidaltzailea: dbazpiru [Kidea]
Iepa, ekipo! Igandeko lasterketan ondo ikusi zintuztedan nik ere. Argi dago goraka goazela eta, nik uste, gogoak ere ari zaizkizue pizten.

Egiako lasterketa 15:00-etan hasiko da, baina firma kontrola 13:45-etan izango da, beraz, hitz egingo degu noiz geratuko geran.

Portzierto, suposatzen det Eduardok bidaliko zizuela e-maila, baina badaezpada ere gogorarazten dizuet bihar 20:00-etan Klasikaren aurkezpena izango dela Donosti-Gain elkartean (Zumi trofeoa antolatzen duen elkarte berean, esprina egon ohi den aldapa erdialdean). Ondo egoten da, nahi duenak joan dezake eta amaieran luntx-a egoten da...

Bueno ba, hitz egingo degu zer ordutan geratzen geran Egian eta gogoz entrenatu!

Ioritz.
Permalink-a mezu RSS 2008-04-14 @ 22:32
Bidaltzailea: dbazpiru [Kidea]
Hodei....bolak igo=fondo falta edota deshidratazioa.
Permalink-a mezu RSS 2008-04-14 @ 22:56

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Donosti Berri - Azpiru

Blog honetan Donosti Berri - Azpiru Txirrindulari Taldeko jubenilen kontuak hizpide izango ditugu. Gure artean komunikatzeko eta beste edonork parte hartu nahi badu bere iritzia emateko balioko digu.

Taldeko argazkia


Get Your Led

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution