Mezua: Debako karrera

2008-04-06

Permalink 14:56:56, Atalak: dbazpiru  

Debako karrera

Orokorrean: Taldeak itxura paregabea eman du Debatik Itziarrera bitartean. Korrikalari guztiak (hori uste dut) saltsan. Lasterketan oso sartuta. Itziarretik aurrera kaotikoa; ia momentu oro 4-5 azpiru pelotoia ixten eta halako batean gureetako bi pelotoitik tiratzen!?!?!?!?!?
 
Ruja (15) Zoriontzekoa! Bi urte hauetan lehenengo aldiz ikusi dut dena ematen. Kalbarioko azken 500 metroetako grina erakusten badu beti, bikain! Jetsiera ederra egin du nahiz eta bat edo bestek alde egin dion. Sprintean taldetxoko hirugarren egiteak (ohikoa da berak horrelakoetan ez lehiatzea) asko pozten nau eta gainera bere saria izan du. Puntutxo bat!
 
Martin (27) Itziarreko bigarren igoeran pelotoiarekin kontaktua galdu du. Kotxeen atzean Erikekin hitzegiten zihoan; egin beharrekoa, ipurdia estutu eta aurrean sartzea pelotoia bi metrora baitzuen. Unaiek eman dion laguntzaz taldearekin bat egitea lortu du. Kalbarion larri eta Debako azken bost metroetan Hodei pasa eta taldeko sprinta errez askoan irabazi du. Aber podiuma lortzen degun Asteazkenean Martin, hay piernas para buenos puestos.
 
Hodei (29) Kalbariora arte erraz. Kalbarion larri ikusi dut; Martin baino 5 metro aurrerago. Klasea du baina fondo gabezia handia. Pena azken metroetan Martinen taldeak harrapatu duela.
 
Unai (36) Itziarreko bi igoerak latz! Bere tokia zein den ondo ikusi du; bigarren taldean igoeran, baina karreran sartuta. Hor egoteko gaitasuna badu eta bera sinistu behar du. Kalbarion hustuta. Agian igoeretan txipa aldatu beharko luke eta duen potentzia erabili. Ondo iruditzen zaigu taldeko espiritu hori egotea, laguntzeko prest egotea beti, baina buruarekin lagundu behar da. Gaizki atera izan balitz bi kalera baitzihoazten, beti pelotoitik hurbil egon behar da: begi bat korredorean ta bestea pelotoian. Baina ondo bestela! Pistan a tope Asteazkenean.
 
Make: Itziarreko lehen igoeran lehenengo eta bigarren taldeen artean gelditu da. Tipoak ondo sufritu du bi igoeren arteko errepetxoetan; deskolgatzen zen arren, berriro sartzea lortzen zuen. Itziarren bigarren igoeran kaput. Entrenamendu falta dela badakigu; baina, orain ikasketekin ondo ikusten dut, errekuperazioak gogotik prestatzen eta hortan nire babes osoa dauka. Eskolako kontuak konpontzean berriro dantzara!
 
Josu: Itziarreko lehenengo igoeran gelditu da eta gure kotxearen atzean "kaña" eman dion arren, plotx! Entrenamendu falta itzela!
 
Martinek eta Hodeiek karrera aurretik prestatzeko behar duten denbora, ikaragarria da! Kotxea karrerarako 45 minutu falta direnean itxiko dugu eta bertatik zerbait behar duenak azken 15 minutuetan har dezala. Pultsometroa, kaskoa, galtzerdi bat, bi galtzerdi, aurreko gurpila, edo ekipazio guztia; baina, ezin gera txorradekin ibili, pultsometroa hona, nire jertsea hara, termikoa bestera etab.
 
Hotza egiten duen arren, beroketak ezin dira kaleko galtza luzeekin egin. Gure garaian ondo prestatzen ginen eta pernerak eta horrelakoak eramaten genituen.
 
beste puntu bat zakura!

 

Erantzunak:

Bidaltzailea: Julen [Bisitaria]
Martin!

Santxoren telefonoa: 665747987

Masaje ona izan!
Permalink-a mezu RSS 2008-04-06 @ 15:24
Bidaltzailea: dbazpiru [Kidea]
Julen eta Ioritz. Tropeltxoan zuek baino globero handigoak daude sartuak (dicesde de Oier y Mikeltxo). Sartu ya, publikoa dela!
Permalink-a mezu RSS 2008-04-06 @ 15:57
Bidaltzailea: oier [Bisitaria]
doi fe d to lo k a ditxo julen, eta berriro aipatu martini itziarreko bigarren igoeran sartu bear izan genion presioa toaila ez botatzeko, eta oraindik sartzeko opzioak zituela, pork adibidez bi andoaingoak berakin zeudela ez ziren sartu, eta azkenen beraiek azkenak iritxi ziren, asik martin eta beste guztik pentsatu portuan karrera bukatzeala ta dena eman bukaerrarte!!!

bo ta bestela taldea ondo ikusi nuen, lo nombraron mas por radio buelta k al diproka, jeje

bo markina yo todabia no e llegau a nivel de globero, jejejejejeje

benga ondo segi
Permalink-a mezu RSS 2008-04-07 @ 18:11
Bidaltzailea: dbazpiru [Kidea]
Oier lo decia por Toru....no por ti Guru. Tu eres junto con Andoni y el gran Sergi los pros que todavia quedan en el peloton.
Permalink-a mezu RSS 2008-04-07 @ 18:34
Bidaltzailea: Ioritz [Bisitaria]
Kaixo, Ekipo!
Ondo ibili zerate orduan eh! Ondo ondo, horrelako laburpenekin ez dakit karreretara joateak zentzurik ote daukan ere... jejeje. Tropeltxoari dagokionez batetik pasa egin zitzaidan eta bestetik ez neukan kriston interesik... harrituta geratuko zinen, Markina, ze "a boleo" egiten ditudan porra hauek nik...

Bueno, aste hontan gogor entrenatu, eh! Larraitz bitan igo beharko dezue Abaltzisketatik, ta hori ez da hontzaren gauerdiko eztula!

Benga, animo ta iganderarte!

Ioritz.
Permalink-a mezu RSS 2008-04-08 @ 09:53
Bidaltzailea: Hodei [Bisitaria]
Hontzaren gauerdiko eztula? Noiztik egiten dute hontzek eztul?Ahuntzaren gauerdiko eztula beharko...Jajajaj nola nabaritzen den denboraldi hasieran gaudela, eta Xabier Usabiagaren esapideak ondo barneratu gabe ditugula oraindik. Ea giroarekin batera Usabiagaren azken errefrauak eguneratzen ditugun, jajaj.
Permalink-a mezu RSS 2008-04-08 @ 21:32

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Donosti Berri - Azpiru

Blog honetan Donosti Berri - Azpiru Txirrindulari Taldeko jubenilen kontuak hizpide izango ditugu. Gure artean komunikatzeko eta beste edonork parte hartu nahi badu bere iritzia emateko balioko digu.

Taldeko argazkia


Get Your Led

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution