Artxiboak: Apirila 2008

2008-04-29

Permalink 00:11:03, Atalak: dbazpiru  

Elgoibarreko Karrera

Aupa ekipo!!

Sentitzen det baina ez dago argazkirik larunbateko laisterketakoak, beraz gure laburpenarekin konformatu besterik ez dezute. Hala ere, azpimarratu nahi det ekipo honekiko ilusioak geroz eta handiagoak direla eta zuekin oso gustora gaudela, nahiz eta oraindik asko hobetuko degun bai emaitzak eta baita ekipoko bateratze hau.

Make

Nork esango zuen berriz ere taldeko aurrenekoa izango ziñela. Espiritu aldaketa nabaria da eta eskapadan sartu ziñen, onenek osatzen zuten ihesaldian eta ihesaldia apurtu zenean Soraluzen aurrean egon ziñen beraz bide onean goaz, hau mantendu behar delarik. Motibazioa eta jarrerak beren garrantzia dute eta hauek gabe ez goaz iñora, ez ahaztu. Espero baita notak ere hobetzen joatea, hortarako nahi adinako denbora dezute beti!! Kotxean esan zen bezela: Make´s show coming up!

Martin

Egun txarra zentzu guztitan. Sentsazio txarrak, ihesaldia galdu, erori....baina hurrengo egunean berriz humore onarekin. Hori nahi degu!! Eta ni, Ander, ziur nago oraindik Martin onena ikusteko itxoin egin beharko degula. Animo Martako eta zorte on Tafallan oilar guzti horiekin (Xabier Usabiagak liokeen bezala: azken 50kilometroak oilarraren gandorra apaltzeko moduak dira!)

Ruja

Zurekin ez dakigu zer egin, entrenamendu on batzuk sartu eta jarrera agresiboago batekin ziur egon aurrean ibiltzen diren guzti horiek ez direla zu baino askoz hobeak. Igoeretan nahikoa txukun oraindik zure onena ikusteko irrikan gaude!! Animo ikasketekin eh!! Media ere nahi degula!!

Itur

Debut ona dudarik gabe. Eskapadan sartu eta karrera amaitu. Ez degu gezurra esango, gehiago eska liteke, baina ez dago batere gaizki urtea nola hasi den ikusi eta gero. Hau hobetzen joango da ziur, eta udaran serio hartuz gero...aurrean ikusten zaitugu. Hurrengoan zure lanean ez izan horren eskuzabala, erreleboak eman ditzatela besteek!

Arki

Erabat desagertua. Korritu zenuen ezta? jaja. Lehenego karrera amaitua eta karrerako txispa hartzean...zeozer egingo degu ziur! Baina horretarako jarrera nahi degu, ihesaldietan sartzeko gogoak eta pelotoiaz ahaztekoa. Ekipoan korritzea nahi det, honela lortuko baitegu denontzat hoberena. Arki, aurrean ibiliko zera ziur, baina aurrean ibiltzeko aurten eskapada harrapatu beharra dago!!!! Vuelta Gipuzkoarako andate que te quiero...en buena forma!

Unai

Ez dago hitzik. Badakizu zure igoeretako maila hobetzeko gogoak dauzkagula, baina bestela talde honetan beti dena emateko eta toki guztitan egoteko jarrera horrekin edozeinek nahiko zintuen ekipoan. Pena ihesaldi hau harrapatu ez izana, zeren bestela puntu 1 baino gehiago zenituzke ziur!!! Animo Unai!!!

Jusi

Bat amaitua azkenean. Eskerrak Arkik entrenatzera atera zintuen. Ez daukagu hitzik zuretzako. Ziur entrenatuko bazenu eta ekipoan barneratuagoa egon emaitza hobeak izango zenituela. Gu gure aldetik dena ematen dizuegu, zuk ez badezu hartu nahi zuretzat okerrago. Hala ere,animo!

Guztientzako detalleak

- Larunbateko ihesaldian 20 pertsona sartu ziren ia. Hortik bi ziren gureak, ondo dago, baina ez da nahikoa. 4 minimo hurrengorako. Ezin degu esan "ez det uste aurrera aterako zenik". Momentu horietan taldekidean ere pentsatu behar da, beren bizkarrak kubritzen ari baitzerate!!! Beti ihesaldian daude Andoaingokoak eta batez ere Imanol Ugalde.... Ah! ta ojo Lan Mobelekin, aurten oso ondo ari baitira ibilzen. Eskapadan hiru sartzen ditugun egunean, Pepe sustoz akatuko degu! jajaja

- Igandeko irteerara etorri ziñeten guztioi zorionak! Erakutsi dezute gogoak badituzuela eta ondo pasatu genuen dudarik gabe ( Leif Hoste como le daba eh! y para el que dio ese que se cayo, a ze ostiya!)

-Asteko entrenamenduak: Aste hau lasai hartuko degu. Gehienez 2 ordu egin entrenamenduan, OSTEGUNEAN nahi badezue pixkat gehiago baina ez pasatu 3 ordutatik. Egun bat hartu entrenamendu gogorra egiteko, erritmo altuan eta pare bat portu sartu eh!!!

- Hurrengo astebururako plana: Bi karrerak korrituko dira. Zubia dagoenez badago astia ikasteko eta sentitzen det baina hontan ere ez da parrandarik egongo. Arki eta Itur, bi aukera dituzue. Igandean ere korritu o nerekin Vuelta egin, fondo lantzen jarraitzeko (120km).

- Ez ahaztu eman nizuen janariaren orria. Algo de caso hacerle!

----------

2008-04-27

Permalink 14:16:23, Atalak: dbazpiru  

ZORIONAK MARTIN

Gure Martin ttipiak gaur 17 urte bete berri ditu. Atzoko ostia eta gero ez da ziurrenik urteak ospatzeko modu onena, baina uste det betaurreko horiek merezi dutela urteak betetzeko. A seguir a tope, ta ea atzokoa egun txar batean geratzea eta hemendik aurrera a tope!!!

----------

2008-04-26

Permalink 22:39:07, Atalak: dbazpiru  

EGIAko GLOBERADA

Aupa ekipo,

Hemen dezue konfirmatzeko tokia biharko zuen parteartzea. Gogoratu Cristina Enea parkeko atean 7.45tan. Goiz egongo gera etxean beraz eguerdian deskansatuko dezute.

Hemen globeradako arautegia:

  • Prona hau, aurtengo federakor lizentzia duten 16 urtetik gorako guztientzat dago irekia.
  • Irteera Polikiroldegian izango da, goizeko 8etan, toki berberean amaituz.
  • Izen ematea 10€
  • Ibilbidean zehar kontrol hauek burutuko dira: Irteera, Polikiroldegian (zigilua), Basakabi gaina (zigilkua, solido eta likido hornimendua), Arano bidegurutze gaina (likido hornimendua), Helmuga (zigilua)
  • Eta beste txapada ugari bat....

Vueltarako entrenamendu ona da, azterketen aurretik eta seguro ondo pasako degula!!!

 

Ale ba idatzi hemen.

----------

2008-04-24

Permalink 11:55:49, Atalak: dbazpiru  

Elgoibarreko lasterketa

Azkenean, dirudienez, Elgoibarreko lasterketa larunbatean 16:00-etan izango da. Beraz, bertan 15:00-etan geratuko gara eta Astorian 14:00-etan (taldeko kotxean zatoztenek abixatu). Pentsatzen genuen bezela igotzen den portu bakarra Kalbariokoa da.

Aspaldiko partez eguraldiaren iragarpena jarrtzen dizuet, ia eguraldi ona daukagun larunbatean!

----------

2008-04-21

Permalink 18:49:31, Atalak: dbazpiru  

Egiako Klasikoa

Aupa ekipo!!

Asteburu honetan ekipoak aurten lortu duen emaitzarik txarrena lortu zuen. Onartu beharra daukagu gehiago espero genezakeela, bai zuek eta baita guk ere, baina ikusita karrerak izan zuen gogortasuna emaitza onartu eta aurrera begiratu beharra dago, hurrengo helburua asteburu honetako Elgoibarko karreran ezarririk. Gipuzkoako Txapelketa. Hala ere taldearen analisi zabala egin dezagun aurrena:

Martin (82)

100% eman zenuela ez dago zalantzarik. Karrerari buruz gutxi dago esateko, atzealdetik gutxi ikusi baitgenuen. Ahal zenuena egin zenuelakoan gaude eta bueno oraindik asko degu esateko denboraldian zihur. Orain Euskadiko Pistako Txapelketan a dar todo!!!Segi horrela Martin.

Unai

Lehenengo Perurenako pasaera pasa izan bazenu karrera amaitzen zenuen zihur. Horrek alde batetik esan nahi du ez gabiltzala gaizki eta bestetik hobetzeko badagola oraindik. 100% eman zenuela ez degu dudatan jartzen, beraz jarrera mantendu!!! Entrenamendu karga ona daukazu eta gure ustetan orain kontzientziazio beharra dago, igoeretan gauza gehio egiteko. Animo ostia!!

Hodei

Ahazteko pare bat karrera atera zaizkizu. Emaitzak ez dira txarrenak, baina beldur gera progresioa beheranzkoa izango den ala ez. Ez zu okerrera zoazelako, baizik besteak baitatoz gora. Gomendioa: Igandetan ere bizikletan kilometroak pilatu beharra daude. Arrazoia bakarra da: fondoa egin behar da, 3 ordutik gorako bizpairu entrenamendu eta seguraski zeozer bidera genezake Vueltara begira. Animo Hodei!!!!

Ruja

Zer egingo degu zurekin? Denboraldia ez da txarra izaten ari, alderantziz, sailkapena besterik ez badegu hartzen postuak ez dira txarrak kontuan hartzen badegu zure egutegi mardula. Hilabete gogorra dator zuentzat, beraz oraindik a tope media ateratzera eta ahal izanez gero bizikleta ikutu. Hori bai, azterketak burutik kendutakoan...asko exigituko dizugu emaitza aldetik eta jarrera. 100% ematen ikastea nahiko zaila da, baina bizikletan ikasiz gero bizitzan errezago emango dezu 100% hori. Animo Ruja!!!!

Make

Konfiantza asko zegoen zure aurtengo denboraldian baina oraindik ez degu lortzen iazko denboraldi amaierako errendimendua berreskuratzen. Entrenamendu gutxi egitearen arazoa ote...ikasketak garrantzia dute, badakigu, eta horrek preferentzia du, baina horrenbeste farra....neska laguna bilatu ya!!!!!! Udaran bizikletako errebalida egin beharko dezu bestela penko!!!! jajaja. Venga Make animo!!!

Erik eta Jusi

Zuentzako lehendabizi: entrenamendu asko behar dezute. Jubeniletan ez da ezer oparitzen eta entrenamendu faltak asko nabaritzen dira. Kontuan izan badagoela jendea ikasketetan ez daudela batxilerrean eta horregatik ikasketa exigentzia gutxiago dutela. Horrek besteoi denbora antolaketa handiagoa eskatzen digu, baina esperientziaz diogu entrenatzaile guztiok denbora badagoela bi gauzetarako. Udara dago, zeozer egiteko. Beraz, pazientzia.

Debut: Arki eta Itur

Larunbatean debuta. Bi hauei esan behar zaie staff teknikotik esperantza handiak ditugula zuengan jarriak. Esperientzia badezute eta kilometroak pilatuz joan ahala seguro emaitzak lortuko ditugula. Badakizue zein jarrera nahi degun zuengan karreran asi es que a por todas!!! 


General:

  • Euria ari badu ere, entrenamenduak egin beharra daude. Euri gehiegi bada ulergarria da behin o bitan rodillo egitea baina horrek maila mantentzeko balio du, ez da entrenamendu on bat!!
  • Egian Igande honetan ospatuko den cicloturistarako nominatuak: Make, Itur, Hodei, Erik, Jusi eta dudatan Arki. Oparia: Julen eta Markinarekin 99km-ko bueltaxka polita.
  • Zuen ikasketengatik eta bizikletako errendimenduagatik, juergak alde batetara uzteko momentua iritsi da.
  • Gogorazten da, emaitza on bat lortuz gero taldeko afari bat egiteko prest gaudela. Oraingoz 2 puntu lortu dira besterik ez eta taldeko asko hobetu behar degu. Potentziala badago, jarrera batzuengan falta bada ere, espero degu dena iristea. Forza Azpiru!

Esto si es sufrir!!!!!!!!

----------

2008-04-19

Permalink 22:16:04, Atalak: dbazpiru  

Igandeko irteera.

Aupa ekipo,

Gaurko frakaso antzerakoa ikusita animatzen zaituztet bihar entrenamendu eder bat egitera taldean. Irteera 10etan topoan izango da eta ideia gehienez 3 ordu egitea. Karreraren laburpena biharko utziko degu, oraindik karrerako agea baitaukazue zihurrenik.

Gauean atera behar dezutenoi ba...ondo pasa...baina esaera zaharrak dioen bezela: noches alegres mañanas tristes....(Hodei ea bilatzen dezun hori zuzentzeko modu bat).

 

----------

2008-04-18

Permalink 21:32:43, Atalak: dbazpiru  

Egiako planning-a

Aupa ekipo!

Biharko karrerari buruzko xehetasun guztiei buruz berri emateko idazten dizuegu. Biharko planning-a honako hau da:

10h-11h Oficina permanente. Hemen Ioritz eta Julich arratsalderako behar dituzuen dortsal, pegata eta trasto guztien bila joango dira.

11.30h Direktore bilera. Betiko xehetasunen berri emango dute eta karrera nolakoa izango den azaldu ziurrenik.

13.30h Maria Reina Ikastetxean elkartuko gera. Taldeak: Azpiru(Ruja, Martako, Hodei, Unai eta Make), Donostialdea (Jusi) eta Goierrialdea (Erik). Bi azken hauen mailotak bihar lortu beharko ditugu.

13.45-14.45 Control de firmas eta taldeen presentazioak.

15.00h Karrera hasten da:

Bi buelta ematen dira Donostitik, Garberara igo gabe. Hemen Meta Volanteen 2 sprint izango dira (guztira 3).

Andoainera ondoren. (ITV bi aldiz) eta buelta poligono batean da, asike ojo! Ihesalditarako momentu oso ona.

Astigarragara bueltan variante berritik zoazte eta gero Perurena. Fortalezan buelta eta berriz Perurenatik Donostira.

Behin Egiatik pasa eta gero Garberara joango zerate eta martutenetik metara.

Ikusi bezela ez dago kilometro bat baino gehiago izango duen aldaparik. Karrera azkarra izango da ziur, oso azkarra ihesaldi saiakerekin. 175 korredore zaudete!!! Tranpa asko ditu ibilbideak, ernai ibili. Pelotoi aurrean ibili beharreko karrera da, bestela asko sufrituko baita. Ez gera horiek baino gutxiago, baina ezin degu ihesaldi saiakeretan indar gehiegirik gastatu. Bihar besteen gurpilera atera!!( Andoaingo eta selekzioei atento ).

Forza Azpiru

----------

2008-04-16

Permalink 22:50:55, Atalak: dbazpiru  

ZORIONAK ARKI!

Gracias a la colaboracion de un equipeur podemos felicitar a este mangarran que cuando empiece a correr esperemos que de que hablar positivamente. Barka nere castellanoarengatik baina gaurkoz barkatuko digute Bai Euskarakoek.

----------

2008-04-13

Permalink 23:20:36, Atalak: dbazpiru  

Legorretako karrera. Egiarako ekipoa

Aupa ekipo!

Ez det karreraren zati handirik ikusi baina kanpotik ikusi dena eta Ioritzek justu antzean irratitik eta kotxetik ikusi duenaren arabera hemen doa nere asteburuko kolumna. Karrera amaieran eguraldi zitala eta hotzaren poderioz ezin izan degu ondo elkartu eta buena hemen kritikak eta gauza onak.

Orokorrean

Gaur eskapada in da eta bueno askok hor iraundu dute. Ez degu lortu iñor sartzea, baina hala ere oso pozik gaude. Erakusten ari zerate jarrera aldatzen hasia dagoela eta oraindik 6 karrera besterik ez dira pasa. Behin forma izandakoan eta jarrera hori mantenduz gero, gure ustez postu onak iristera ailatu gaitezke. Behineta berriz esaten dizuegu, bai zuei eta baita oraindik korritzen hasi ez diren bi hauei ere, orain zuek sinestea falta da. Malos no somos y si entrenamos bien podemos incluso andar delante.

Martin (18)

Ondo!! Igoerak zure moduan in dituzu eta zurekin ibiltzen ziren asko atzean utzi. Gauza bakar bat esango dizut: ihesaldi saihakerak egiterakoan, gurpil onena Imanol Ugalderena. Ea aurten ere ihesaldiren bat harrapatzen degun. Lehenego hamarretan egiteko moduan zaude.

Ruja (24)

Askotan esaten den bezela: de más a menos. Hasieran zure betiko mailan, baina azkenean luzea egin zaizula ikusi da. Aldapa behera eta euriarekin ba badakigu ez zela zuretzako egoera onena eta alde hortatik ezin zaizu ezer eskatu. Objetiboa ikasketak aurrera atera eta ahal badegu Gipuzkoako Itzulian a tope, bestela udararako prestatu beharko. Ruja, Egian 100dik gora egongo zerate, atzean erorketa arrisku handiagoa dago...

Hodei (38)

Aurreko astekoa berretsi da. Fondo falta dago, baina bueno ikusita zure asteak nolakoak diren ulergarria erabat. Karrera baino lehen Larraitzen karrera lehertuko zuela esan eta bera lehertu da azkenean. Hala ere ihesaldi saihakera egin dezu eta beno hori zerbait da, hala ere nik uste asko degula hobetzeko Hodei eta ea kurtsoa ondo gainditua amaitzean bizikletari a tope ematen diogun eta emaitzak hobetu.

Make (42)

Sorpresa kontsidera daiteke. Aurreneko pasada ez da batere txarra izan eta nik uste pixkanaka Makeren bertsio onena ikusiko degula. Bukaeran ba bueno fondo falta ikusi da, ez degu ukatuko. Ertzainaren laguntza izan da un poco cerdo, baina eske jaitsierako sasi ordekan geratea...93 kilometro gaur, eta egun hauetan kilometroak pilatuta ikusiko dezu nola poliki poliki Urtizberi ere irabazteko egongo zeran. Pepe kotxeko aulkitik altsatuko degu eta guzti!!!!

Unai

Bi gauza esan behar zaizkizu zuri. Lasai, ezta bat txarra. Lehenengoa, gerra emateko gogo horiek dira guk eskatzen dizkizuegunak. Pena zure saihakera ez izana onena baina bueno, beste batean izango da. Gogoratu: ez joan a tope ihes egitean! Bigarrena, hiru entrenatzaileok uste degu zure burua gutxiesten dezula. Tienes fuerza para subir mucho mejor, eta bestela ikusi egiten ari zeran karrerak. Sinestu zazu eta entrenatu igoerak. Animo!!!!!!!!!

Jusi

Zuri zer esango dizugu. Rodilloan ez da entrenatzen, gehienez jota forma mantendu daiteke egun batez. Karrerak amaitu nahi badituzu...kilometro piloa sartu beharko dituzu...eta gogoak jarri.

 

Hemen dago Egian Azpiru-Ugarte mailota defendatuko duten txirrindularien zerrenda:

1- Ruben Barron

2-Martin Apalategi

3-Hodei Eneritz

4-Unai Intziarte

5- Jon Aretxalde

Ibilbidea nahiko errexa da. Denek amaitu dezakezue, baina oso azkar joango da eta ihesaldi handi bat egiteko aukera haundiak daude. Esplikatuko degu aurrerago nola izango dan dana. Gaurko griña nahi det eta ahal izanez gero handiagoa. Entrenar fuerte 2 hilabete geratze direlako Vuelta Gipuzkoarako. Forza ekipo!

----------
Permalink 11:29:46, Atalak: dbazpiru  

Gaurko lasterketa

Iepa, berndu xamar ari naiz baina bueno. Gaur lasterketa 16:00-etan izango degu Legorretan. Beraz, 14:30-etan Astorian geratuko gera.

Sentitzen det denboraz hain juxtu ibiltzea, aber denek irakurtzen dezuten. Taldeko kotxean zatoztenak, hau irakurtzen badezue utzi mezu bat zenbat goazen jakiteko.

GERO ARTE!
----------

2008-04-08

Permalink 21:44:59, Atalak: dbazpiru  

Salida Vuelta Pais Vasco

Aupa ekipo,

Berri erakargarri bat zuen eskura jartzeko idazten dizuet. Vuelta Pais Vasco dela eta Ostiralean Aiarako espedizioa aterako da.

Anoetako topoan 2etan izango da bizikletarekin.Lasai lasai, Alkizara joan eta amaitzeko Aiarako bidea egiteko asmoa dago.Antolatzaileak: Guru eta Arki.

 

Kim handia

----------

2008-04-06

Permalink 14:56:56, Atalak: dbazpiru  

Debako karrera

Orokorrean: Taldeak itxura paregabea eman du Debatik Itziarrera bitartean. Korrikalari guztiak (hori uste dut) saltsan. Lasterketan oso sartuta. Itziarretik aurrera kaotikoa; ia momentu oro 4-5 azpiru pelotoia ixten eta halako batean gureetako bi pelotoitik tiratzen!?!?!?!?!?
 
Ruja (15) Zoriontzekoa! Bi urte hauetan lehenengo aldiz ikusi dut dena ematen. Kalbarioko azken 500 metroetako grina erakusten badu beti, bikain! Jetsiera ederra egin du nahiz eta bat edo bestek alde egin dion. Sprintean taldetxoko hirugarren egiteak (ohikoa da berak horrelakoetan ez lehiatzea) asko pozten nau eta gainera bere saria izan du. Puntutxo bat!
 
Martin (27) Itziarreko bigarren igoeran pelotoiarekin kontaktua galdu du. Kotxeen atzean Erikekin hitzegiten zihoan; egin beharrekoa, ipurdia estutu eta aurrean sartzea pelotoia bi metrora baitzuen. Unaiek eman dion laguntzaz taldearekin bat egitea lortu du. Kalbarion larri eta Debako azken bost metroetan Hodei pasa eta taldeko sprinta errez askoan irabazi du. Aber podiuma lortzen degun Asteazkenean Martin, hay piernas para buenos puestos.
 
Hodei (29) Kalbariora arte erraz. Kalbarion larri ikusi dut; Martin baino 5 metro aurrerago. Klasea du baina fondo gabezia handia. Pena azken metroetan Martinen taldeak harrapatu duela.
 
Unai (36) Itziarreko bi igoerak latz! Bere tokia zein den ondo ikusi du; bigarren taldean igoeran, baina karreran sartuta. Hor egoteko gaitasuna badu eta bera sinistu behar du. Kalbarion hustuta. Agian igoeretan txipa aldatu beharko luke eta duen potentzia erabili. Ondo iruditzen zaigu taldeko espiritu hori egotea, laguntzeko prest egotea beti, baina buruarekin lagundu behar da. Gaizki atera izan balitz bi kalera baitzihoazten, beti pelotoitik hurbil egon behar da: begi bat korredorean ta bestea pelotoian. Baina ondo bestela! Pistan a tope Asteazkenean.
 
Make: Itziarreko lehen igoeran lehenengo eta bigarren taldeen artean gelditu da. Tipoak ondo sufritu du bi igoeren arteko errepetxoetan; deskolgatzen zen arren, berriro sartzea lortzen zuen. Itziarren bigarren igoeran kaput. Entrenamendu falta dela badakigu; baina, orain ikasketekin ondo ikusten dut, errekuperazioak gogotik prestatzen eta hortan nire babes osoa dauka. Eskolako kontuak konpontzean berriro dantzara!
 
Josu: Itziarreko lehenengo igoeran gelditu da eta gure kotxearen atzean "kaña" eman dion arren, plotx! Entrenamendu falta itzela!
 
Martinek eta Hodeiek karrera aurretik prestatzeko behar duten denbora, ikaragarria da! Kotxea karrerarako 45 minutu falta direnean itxiko dugu eta bertatik zerbait behar duenak azken 15 minutuetan har dezala. Pultsometroa, kaskoa, galtzerdi bat, bi galtzerdi, aurreko gurpila, edo ekipazio guztia; baina, ezin gera txorradekin ibili, pultsometroa hona, nire jertsea hara, termikoa bestera etab.
 
Hotza egiten duen arren, beroketak ezin dira kaleko galtza luzeekin egin. Gure garaian ondo prestatzen ginen eta pernerak eta horrelakoak eramaten genituen.
 
beste puntu bat zakura!

 

----------

2008-04-01

Permalink 14:14:46, Atalak: dbazpiru  

Porra Euskal

Aupa ekipo,

Apirilak 7an Euskal Herriko Itzulia hastearekin batera Tropeal porra egingo da. Tropeltxo horietako bat egin det jada: Azpiru Junior Team izenekoa. Publikoa da, beraz nahi duen edonork taldea sortu eta bertan txirrindularitzako jakitunekin lehiatuko du. Animatu zaitezte!!!!!

----------

Donosti Berri - Azpiru

Blog honetan Donosti Berri - Azpiru Txirrindulari Taldeko jubenilen kontuak hizpide izango ditugu. Gure artean komunikatzeko eta beste edonork parte hartu nahi badu bere iritzia emateko balioko digu.

Taldeko argazkia


Get Your Led

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution