Aupa ekipo!
Asteroko legez, entrenatzaileon izena toki onean uzteaz gain zuena lurretik utzi beharko ez?Broma da lasai. Hemen betikoa jarri beharko da. Honako honetan 4 korredore bakarrik genituen karreran. Bai, 4. Eta hasieran hasieran ia 10 giñela kontuan izanda nahiko tristea dela onartu beharko degu. Itur eta Arki bezelako bi krak hauen agerraldien zai gaudela eta Hodei kanpoan zegoelarik Ruja, Make, Unai eta Martinek defenditu zituzten atzo Azpiruren koloreak.4tik 3-k bukatu zuten, Makeren egun txar baten ostean.
Banaka azter dezagun Azpiruko gizasemen laisterketako gora beherak.
Martin (29º)
Guk karrerako lauzpa bost momentu ikusi genituen. Antzuolan erdikaldean eta Oñatin atzean, baina hori ez da nahikoa karrera oso baten kritika egiteko. Erasoko zenutela ez det iñongo dudarik, oso ondo baitakit nolakoak zeraten karreran. Gainera igoera fina egin zenuen eta oraindik etorriko direnak Martin...hala ere hobetzen saihatu beharko da ezta? Karrerak normalean fase batzuk izaten ditu. Hasieran atake piloa egoten dira eta oso gutxitan ateratzen dira aurrera, baina noizbait ateratzen dira, horregatik aurrean erne egon behar da saiakeraren bat egiteko. Karrera erdikaldean ihesaldia ateratzeko aukerak urriagoak dira, baina portuaren aurretik (atzo Oñati inguruan) aurrean egon beharra dago por si las moscas. Zorte on Asteartean pistan!!
Ruben (74º)
Ruja, zuregan konfiantza handia degu. Hanka horietan karrera on piloa egon daitezke. Entrenamendu gutxirekin nahiko ondo moldatu ziñen Antzuolan asike hasi behar degu pentsatzen bukatzearekin ez dela nahikoa. Gauza asko daude hobetzeko eta denbora degu oraindik. Garrantzitsuena: aurrean kolokatzen ikasi behar degu, echarle huevos. Ez da horren zaila eta modurik onena taldekide baten gurpilean jartzea da. Entrenamenduetarako zure kasuan serieak sartu behar ditugu, fondoa badagoela erakutsi baitezu. Korreo bat bidaliko dizut ahalik eta azkarren.
Unai (76º)
Martini esandako berdina, ihesaldien asuntoa kontrolatu behar degu. Bestela nik uste gutxinaka igoera hobeak egiten joango gerala, batez ere pista burutik kentzen degunean. Zuk ere fondoa poliki poliki kendu egin behar dezu nahiko egin baitegu dagoeneko eta igoeretan nahiz ordekan serie batzuk egin. Eibarren esan nuen moduan, nik uste taldekideak laguntzeko korredore egokiena zu zerala eta horregatik Ruben eta Makek zure gurpila har dezaten esan iezaiezu behin eta berriro, beti ere zuk zure aukerak aprobetxatuz.
Make
Zure zain gaude karreretan ibilbideak gora egiten duenean zure show-etako bat emateko. Entrenamendu behar handia dago, baina mentalizazio falta ere. Karrerak desahogatzeko daude, disfrutatzeko. Karreretara arratsalde pasa bagoaz etxean egotea hobe da, ez al da hobe atake pare bat bota ta gutxienez momentu gozo horiez disfrutatu? jaja. Zuk ahal dezu eta lortuko ditugu postu onak. Garaiz gaude, baina ya jarri behar degu pedalei serio ematen. ( zure korreoaren zai )
Guztioi: Gurpil on asko dago pelotoian ia ihesaldi guztiak hartzen dituztenak edota asko mugitzen direnak, batez ere Andoaingo. Felixen pupiloak askotan daude aurrean, gu horiekin egon behar gera eh!!!! ANIMO!!!


Blog honetan Donosti Berri - Azpiru Txirrindulari Taldeko jubenilen kontuak hizpide izango ditugu. Gure artean komunikatzeko eta beste edonork parte hartu nahi badu bere iritzia emateko balioko digu.