Aupa ekipo!
Astelehenero bezela, hiru direktoreen ordezkaritzan karrerari buruzko iritzia utziko degu. Azpimarratu behar da, hiruok zuengan konfiantza osoa degula eta zuengandik gauza handiak espero ditugula, bakoitzaren gaitasunak kontuan izanda. Baina demostratu beharra dago hori eta horretarako entrenamenduak egin (jartzen deguna segitu) eta karreran...a comernos el mundo!
Egia da Julen eta nik karrerako puntu konkretu batzuk ikusi genituela bakarrik eta beraz ezin degula karrera guztian gertatutakoaz hitz egin, baina karrera guztiek balio dute ikasteko. Atzo gauza batzuk ondo egin zirelakoan nago eta beste batzuk ez horren ondo. Atzoko karrerak ikasteko balio behar digu, eta hurrengo karreretan gure errendimendua hobetu.
Ondo eginikoa
Hobetzekoa hurrengorako
Unai: Lehen esan bezela guk ez genuen dena ikusi, baina Unaik bere egin beharra oso ondo bete zuen. Bere aukera guztiak ihesaldi batean sartzetik pasatzen ziren. Eta Rubenekin irten zenean, Daboz-ekin eta azkenean bizkaitar horrekin egin zituen ihesaldi saiakerak izan ziren argibide garbienak. Azkenean ekipoko postu onena berak oraingoz ( 1 puntu ). Ondo!!!!
Martin: Hiruetatik hobekien nik ezagutzen zaitut eta zure karrera eta entrenamendu asko tragatu ditut. Atzokoan ezin izan zenuen ihesaldia harrapatu, baina badakizu olakoetan sartzen (Elgoibar 2º, Alegia 7º eta Bergara 6º). Atzo hoiekin egon beharra zegoen, era tu sitio sin duda. Norbaitek mugitu behar du ekipo hau pelotoi barruan eta jakinda nolakoa zeran hori zu izan behar zera (gainera 1 dortsala zeozergatik daukazu no?).
Hodei: Agresibidadearekin korritzea nahi det. Demostratu dezu aurreko bi karreretan ondo zaudela, eta gauza onak egin ditzakegula aurten, baina horreterako karreran ere guzti guztia eman behar da. Ez da nahikoa ihesaldi batetara ateratzearekin zuk dezun forma izanda, onenen gurpilean egon behar zera eta honelako ihesaldiak harrapatu. Animo!
Make: Behin ta berriz errepikatuko det zure bertsio onena ikusi behar dela, eta horretarako entrenamendua behar da lehendabizi. Aste santuan...dale algo mas ostia!!!! Karreran argazkiek ere erakutsi digute kasu puntualetan azaldu ziñela aurretik eta hori ez da ekipo honen lider batek egingo lukeena. Make, orain ez bazaude zure formarik onenean, eskapadak bilatu!!! Taldekideen ihesaldiak laguntzen ondo, aber besteek ikasten duten hortaz.
Ruja: Sartzear egon ziñeten Unai ta zu, hurrengoan...besteen atzetik atera eta kitto. Espiritu agresiboa momentu oro izan behar da eh!!! Ez da nahikoa zeozer saiatu eta ahaztu denaz ondoren. Bi latigazo eman behar badira jarraian, eman!!!! (beti kontuan izaten zure aukera errealak eta saiakeran petatu gabe!)
Erik: Zorte txarra. Pelotoian ondo kolokatua ikusi zintugun. Animo eta aber aunque sea rodillo pixkat in dezakezun bigarren astean edo....Hori bai, orain ez hasi jaten asko porque bestela asko sufrituko degu. Kiloak galdu behar dira.
AUPA AZPIRU!
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Blog honetan Donosti Berri - Azpiru Txirrindulari Taldeko jubenilen kontuak hizpide izango ditugu. Gure artean komunikatzeko eta beste edonork parte hartu nahi badu bere iritzia emateko balioko digu.