Artxiboak: Martxoa 2008

2008-03-31

Permalink 00:46:40, Atalak: dbazpiru  

Antzuolako analisia

Aupa ekipo!

Asteroko legez, entrenatzaileon izena toki onean uzteaz gain zuena lurretik utzi beharko ez?Broma da lasai. Hemen betikoa jarri beharko da. Honako honetan 4 korredore bakarrik genituen karreran. Bai, 4. Eta hasieran hasieran ia 10 giñela kontuan izanda nahiko tristea dela onartu beharko degu. Itur eta Arki bezelako bi krak hauen agerraldien zai gaudela eta Hodei kanpoan zegoelarik Ruja, Make, Unai eta Martinek defenditu zituzten atzo Azpiruren koloreak.4tik 3-k bukatu zuten, Makeren egun txar baten ostean.

Banaka azter dezagun Azpiruko gizasemen laisterketako gora beherak.

Martin (29º)

Guk karrerako lauzpa bost momentu ikusi genituen. Antzuolan erdikaldean eta Oñatin atzean, baina hori ez da nahikoa karrera oso baten kritika egiteko. Erasoko zenutela ez det iñongo dudarik, oso ondo baitakit nolakoak zeraten karreran. Gainera igoera fina egin zenuen eta oraindik etorriko direnak Martin...hala ere hobetzen saihatu beharko da ezta? Karrerak normalean fase batzuk izaten ditu. Hasieran atake piloa egoten dira eta oso gutxitan ateratzen dira aurrera, baina noizbait ateratzen dira, horregatik aurrean erne egon behar da saiakeraren bat egiteko. Karrera erdikaldean ihesaldia ateratzeko aukerak urriagoak dira, baina portuaren aurretik (atzo Oñati inguruan) aurrean egon beharra dago por si las moscas. Zorte on Asteartean pistan!!

Ruben (74º)

Ruja, zuregan konfiantza handia degu. Hanka horietan karrera on piloa egon daitezke. Entrenamendu gutxirekin nahiko ondo moldatu ziñen Antzuolan asike hasi behar degu pentsatzen bukatzearekin ez dela nahikoa. Gauza asko daude hobetzeko eta denbora degu oraindik. Garrantzitsuena: aurrean kolokatzen ikasi behar degu, echarle huevos. Ez da horren zaila eta modurik onena taldekide baten gurpilean jartzea da. Entrenamenduetarako zure kasuan serieak sartu behar ditugu, fondoa badagoela erakutsi baitezu. Korreo bat bidaliko dizut ahalik eta azkarren.

Unai (76º)

Martini esandako berdina, ihesaldien asuntoa kontrolatu behar degu. Bestela nik uste gutxinaka igoera hobeak egiten joango gerala, batez ere pista burutik kentzen degunean. Zuk ere fondoa poliki poliki kendu egin behar dezu nahiko egin baitegu dagoeneko eta igoeretan nahiz ordekan serie batzuk egin. Eibarren esan nuen moduan, nik uste taldekideak laguntzeko korredore egokiena zu zerala eta horregatik Ruben eta Makek zure gurpila har dezaten esan iezaiezu behin eta berriro, beti ere zuk zure aukerak aprobetxatuz.

Make

Zure zain gaude karreretan ibilbideak gora egiten duenean zure show-etako bat emateko. Entrenamendu behar handia dago, baina mentalizazio falta ere. Karrerak desahogatzeko daude, disfrutatzeko. Karreretara arratsalde pasa bagoaz etxean egotea hobe da, ez al da hobe atake pare bat bota ta gutxienez momentu gozo horiez disfrutatu? jaja. Zuk ahal dezu eta lortuko ditugu postu onak. Garaiz gaude, baina ya jarri behar degu pedalei serio ematen. ( zure korreoaren zai )

Guztioi: Gurpil on asko dago pelotoian ia ihesaldi guztiak hartzen dituztenak edota asko mugitzen direnak, batez ere Andoaingo. Felixen pupiloak askotan daude aurrean, gu horiekin egon behar gera eh!!!! ANIMO!!!

----------

2008-03-28

Permalink 17:25:14, Atalak: dbazpiru  

Que gozada...

Honela entrenatzen dute batzuek eguzki izpien zaintzapean, beste batzuk euripean egunero. Ea hango entrenamenduek probetxua izaten duten eta karreran postu onik ematen diguten gero...

Nekatu gabe!

----------

2008-03-27

Permalink 22:53:22, Atalak: dbazpiru  

Antzuolako lasterketa

Iepa, Ekipo!

Larunbatean Antzuolan lasterketa izango degu, arratsaldeko lauretan. Beraz, han hiruretan geratuko gera (15:00), eta hara joateko kotxean 14:00-etan irtengo gera Astoriatik. Abixatu zeintzuk etorri behar duzuen kotxean.

Portzierto, bihar 10-etan hankak soltatzeko topoan geratu gera.


De paso eguraldiaren iragarpena jartzen dizuet:

----------

2008-03-25

Permalink 17:36:26, Atalak: dbazpiru  

Azken berria

Aupa ekipo,

Bihar Zallako belodromoan ospatu beharreko Pistako Euskadiko Txapelketak suspenditu egin dira. Datozen egunetan izango degun eguraldia ikusita, erabakitzeke geratuko da noiz ospatuko diren eta espero tokia aldaketaren bat ere aztertzea.

Ostegunean fondoko entrenamendua eta ostiralean karrera aurretiko hanka soltatzea izango ditugu. Antzuolan ekipoaren progresioa ikusi behar degu eh! Animo ekipo!

P.D. Felixek pistako entrenamenduren bat jarriz gero jakinaren gainean jarriko zaituztet.

Ioritz, ez det ezer behar azkenean.

----------

2008-03-23

Permalink 16:09:30, Atalak: dbazpiru  

Azken orduko aldaketa

Aupa ekipo,

Aste Santuko plangintzan aldaketa bat egon dela jakinarazi nai dizuet. Julenen proposamenari helduz eta ikusirik asteburuko eguraldiaren ondorioz probetxua seguruenik hutsaren hurrengoa izan dela:

Bihar, Astelehena, eta Asteartean fondo egiteko erabiliko degu berriz ere. 10etan topoan. Janaria eraman kilometro mordoa egiteko prest baitago Julen.

P.D.: Pistakoentzako ez da batere aldatzen entrenamendu plangintza.

 

----------

2008-03-21

Permalink 20:52:04, Atalak: dbazpiru  

Euskadiko Pistako Txapelketa

Aupa Ekipo!

Asteburuan datorkigun eguraldi txarraren ostean, Asteartean Zallako Belodromoan Euskadiko Pistako Txapelketak gauzatuko dira. Espero eguraldia lagun izatea, denok baitakigu han haizeak garrantzi handia duela eta eguraldi txarrarekin...suspenditu egingo denaren arriskua izango duela.

Hiru taldekide izango ditugu pistan beti bezela gerra ematen: Martin, Unai eta Josu. Lehenengo biak kanpoan ari dira astearteko konpromezua prestatzen eta Josu, ba galduta beti bezela. Irabazteko faborito nagusia: Illart bizkaitarra.

Oraindik ezin zehaztu dezaket zein ordutan aterako geran ekipoko kotxean (bai Ioritz, kotxea beharko det Asteartean) baina komentario bezela utziko det hemen ordua eta tokia.

Besteok gogor entrenatu, Aste Santu ostean talde errebelazioa izan behar baitugu!

----------

2008-03-17

Permalink 22:33:19, Atalak: dbazpiru  

Aste Santuko plangintza!

Entrenos Semana Santa

Hau da Aste Santurako jarri dizuegun plangintza. Ez da oso oso gogorra txuriz dauden egunetan 15 minutu galduko baitituzue batez ere. Gure ustetan Vuelta Gipuzkoara begira plangintza ona litzateke goitik behera beteko bazenute. Aste Santu ostean ya serieak sartzen joango gera.

Serieak jartzen duen tokian bakoitzari explikatuko dizuet zer egin beharko dezuen, zuen esfortzu probak baititut. Baina hori hurrengo asterako.Oraindik ez dakigu bakoitza zein entrenamendutara azalduko den. 10etan beti topoan.

PISTAKOEK BEREN MODURA ANTOLATU DEZATELA ENTRENAMENDUEN PLANGINTZA. BESTEENA HAU IZANGO DA ASIKE BADAKIZUTE NOIZ ATERAKO DIREN BESTEAK.

Aste Santuan egurra!!!!!!!

----------
Permalink 22:20:51, Atalak: dbazpiru  

Azpeitiko Karrera

Aupa ekipo!

Astelehenero bezela, hiru direktoreen ordezkaritzan karrerari buruzko iritzia utziko degu. Azpimarratu behar da, hiruok zuengan konfiantza osoa degula eta zuengandik gauza handiak espero ditugula, bakoitzaren gaitasunak kontuan izanda. Baina demostratu beharra dago hori eta horretarako entrenamenduak egin (jartzen deguna segitu) eta karreran...a comernos el mundo!

Egia da Julen eta nik karrerako puntu konkretu batzuk ikusi genituela bakarrik eta beraz ezin degula karrera guztian gertatutakoaz hitz egin, baina karrera guztiek balio dute ikasteko. Atzo gauza batzuk ondo egin zirelakoan nago eta beste batzuk ez horren ondo. Atzoko karrerak ikasteko balio behar digu, eta hurrengo karreretan gure errendimendua hobetu.

Ondo eginikoa

  • Gogoak egon ziren erasoetarako eta zuek argi utzi zeniguten saiatu ziñetela karrera mugitzen bai ihesaldia egin aurretik, baita gero ere. Ekipo honek espiritu hori izan behar da, borrokatu egin behar degu edozein posturengatik, borrokatu beharra dago ihesaldietan sartzeko... Hori ez galdu!
  • Ihes egiten duenean taldekide batek, besteak kontrolatu pelotoia. Makek hori egin omen zuen esan didatenez. Hortik ikas dezagun, bestela ikusi pelotoia zergatik bota zuten....aurrean zeuden ekipo batzuk ordezkatuta.

Hobetzekoa hurrengorako

  • Ekipoaren presentzia pelotoiaren aurrekaldean momentu oro egon behar da. Baina ez da nahikoa bi bakarrik egotea, baizik talde osoak egon behar du pelotoiaren erditik aurrera. Seguru nago hori horrela izan bazen ihesaldia gutxienez bat izango genuela. Ez diogu pertsona zehatz batek duenik horren errua, zeren atzo denek horrela hartu zenuten, baizik talde bezela aritzeak ere hori suposatzen duela.
  • Ihesaldi saiakeretan ez da %100-a eman behar eh! Esfortzua kontrolatu eta beti zeozer gorde!!!
  • Atzoko karreran Lan Mobel, Belka eta besteren bat gure antzeko egoeran ibilita...hitz egin zuen artean eta beste ekipokoekin y a tirar como jabatos. Dena llanoa izanda oso errexa zen talde hori harrapatzea minimo bat kolabortuko bagenu denok!

Unai: Lehen esan bezela guk ez genuen dena ikusi, baina Unaik bere egin beharra oso ondo bete zuen. Bere aukera guztiak ihesaldi batean sartzetik pasatzen ziren. Eta Rubenekin irten zenean, Daboz-ekin eta azkenean bizkaitar horrekin egin zituen ihesaldi saiakerak izan ziren argibide garbienak. Azkenean ekipoko postu onena berak oraingoz ( 1 puntu ). Ondo!!!!

Martin: Hiruetatik hobekien nik ezagutzen zaitut eta zure karrera eta entrenamendu asko tragatu ditut. Atzokoan ezin izan zenuen ihesaldia harrapatu, baina badakizu olakoetan sartzen (Elgoibar 2º, Alegia 7º eta Bergara 6º). Atzo hoiekin egon beharra zegoen, era tu sitio sin duda. Norbaitek mugitu behar du ekipo hau pelotoi barruan eta jakinda nolakoa zeran hori zu izan behar zera (gainera 1 dortsala zeozergatik daukazu no?).

Hodei: Agresibidadearekin korritzea nahi det. Demostratu dezu aurreko bi karreretan ondo zaudela, eta gauza onak egin ditzakegula aurten, baina horreterako karreran ere guzti guztia eman behar da. Ez da nahikoa ihesaldi batetara ateratzearekin zuk dezun forma izanda, onenen gurpilean egon behar zera eta honelako ihesaldiak harrapatu. Animo!

Make: Behin ta berriz errepikatuko det zure bertsio onena ikusi behar dela, eta horretarako  entrenamendua behar da lehendabizi. Aste santuan...dale algo mas ostia!!!! Karreran argazkiek ere erakutsi digute kasu puntualetan azaldu ziñela aurretik eta hori ez da ekipo honen lider batek egingo lukeena. Make, orain ez bazaude zure formarik onenean, eskapadak bilatu!!! Taldekideen ihesaldiak laguntzen ondo, aber besteek ikasten duten hortaz.

Ruja: Sartzear egon ziñeten Unai ta zu, hurrengoan...besteen atzetik atera eta kitto. Espiritu agresiboa momentu oro izan behar da eh!!! Ez da nahikoa zeozer saiatu eta ahaztu denaz ondoren. Bi latigazo eman behar badira jarraian, eman!!!! (beti kontuan izaten zure aukera errealak eta saiakeran petatu gabe!)

Erik: Zorte txarra. Pelotoian ondo kolokatua ikusi zintugun. Animo eta aber aunque sea rodillo pixkat in dezakezun bigarren astean edo....Hori bai, orain ez hasi jaten asko porque bestela asko sufrituko degu. Kiloak galdu behar dira.

Eman Unai!!!!!

Eso es retorcerse en la bici...

AUPA AZPIRU!

----------

2008-03-16

Permalink 20:55:53, Atalak: dbazpiru  

Ke pasa ekipooooo!

Gaurko lasterketan ateratako argazki pare bat jarriko dizkizuet:

Hasieran asmoak buruan...
Hasieran asmoak buruan...

Eta amaieran Unai Azkaraterekin pultsuan...
Eta amaieran Unai Azkaraterekin pultsuan...

Martinen argazkia ere hemen jarriko det:
Martin
----------

2008-03-14

Permalink 21:27:30, Atalak: dbazpiru  

Larunbata 15 entrenamendua

Aupa ekipo,

Julich Landak eta nik hitz egin ostean erabaki degu talde osoa elkarrekin egoteko aukera paregabea dela Larunbatean denok batera irtetearen hankak soltatzera eta beraz, ez gera Azpeitira joango. Hodeik proposatutakoa oso ondo zegoen eta zentzuduna da, baina ez daude bi kotxe eta ezin degu denok batera jun (bestalde, Igandean karrera baino lehen joan gintezke eta kotxetik ikusi).

Bihar 10etan denok topoan. 40kilometro egingo digu mas o menos, erritmo lasaiean eta giro alai batean eh!jaja.

 Martin feo!!!!!!

----------

2008-03-13

Permalink 10:12:02, Atalak: dbazpiru  

Azpeitiko lasterketa

Iepa,

datorren igandean Azpeitin izango degu lasterketa, arratsaldeko 16:00-etan. Beraz, han 15:00-etan geratuko gera. Taldeko kotxean goazenak 14:15-etan geratuko gera Astorian. Beti bezela, etorri behar dezuenek abixatu hemen bertan edo telefonoz.

Azkaratera joateko kontua ere hemen hitz egin dezakegu, ia zenbat jendek joan nahiko lukeen eta noiz gera gaitezkeen.

De paso eguraldiaren iragarpena jartzen dizuet:

----------

2008-03-12

Permalink 10:43:24, Atalak: dbazpiru, Argazkiak  

Hemen jartzen dizkizuet joan den larunbatean ateratako argazkiak (Martin eta Josurenak ateratakoan jarriko ditugu):

Xabi
Xabi

Unai
Unai

Ruben
Ruben

Hodei
Hodei

Erik
Erik

Jon
Jon

Arkaitz
Arkaitz
----------

2008-03-10

Permalink 23:11:33, Atalak: dbazpiru  

Eibarko post-a

Aupa ekipo!

Astelehenero legez, hemen natorkizue nere karreraren balorazio positibo nahiz hobetzeko aspektuekin, beti ere euskera jatorrean (noizko Bai Euskarari ziurtagiria Azpirurentzat? jajaja).

Ekipoarentzat aipamenak:

  • Karrera amaitzean denak kotxean: Ondo. Hau da momentua hobetu daitezkeen gauzak aipatzeko, nahiz eta zuek normalean kasu putarik ez egin. Zuentzat okerro, hori seguru.
  • Ekipoka hobetu degu, klasifikazioak hori baitio, baina nere ustez onenen artean egon gaitezke honelako karreretan. Bat aurrean egotearekin eta beste bi pelotoi nagusian nahikoa izan ohi da.
  • Janaria eraman! Baina glucosa ta barrita onak. Ez Eroskiko "barritak"
  • Kotxera puntual iritsi behar da!!! Karrera analizatu beharra dago ia beti.

Indibidualki:

  • Ruben: Lehenengo momentutik erakusten ari zera, entrenamendu gehiagorekin hor aurrean errex ibili zaitezkela. Hay que echarle mas cojones y mala leche, porque bestela entrenatzaileok konfidantza osoa degu aurtengo sorpresa izan zaitezkela seguro!!! Aste santuan...BICI!!!!!
  • Hodei: Denboraldi hasiera bikaina. Saltsan sartzea falta zaigu, baina entrenamendu gehiagorekin Ruja bezela revelacion seguro! Kontuan izan, aurten bigarren urtekoen artean ez zerala ezaguna, momento para pillar escapadas y rematar eh!! Aste Santuan a meter chute de kilometros. Animo!
  • Make:Notatzen da kilometro falta ezta?Badakizu zure bertsio onena behar degula, aurten iaz baino lehen eh!!! Asike Aste Santuan entrenar y estudiar...bizikletarako kualitateak dazkazu, aprobetxatu. Taldeak behar zaitu!!!!
  • Unai:Denok dakigu egun batean hanka onak ez izatea zer dan, no pasa nada. Jubenilak ez dira maila erraza eta karrerak amaitzeko borrokatu beharko da, baina badakigu ahalko dezula. Izarrez betetako ekipo honetan, denok beharko dute zure laguntza ta badakigu hori eta gehiago egiteko gai zerala!
  • Erik:Zuri berdina, aurten gogorragoa da. Hasteko janaria zaindu behar da, nada de bollos y dulces eta entrenamendu serioak egin. Karreren erritmoa hartzen joango zera, baina ez da bakarrik karrerara etorri eta punto, ekipoa laguntzea da ideia. Animo!
  • Martin: Seleccionau...kontatu zer moduz Frantzia aldean....sentsazio onak? Karrera egoki xamarra Azpeitikoa zuretzat...

Josu: En Azpeiti hablare seriamente contigo. Eso de no avisar que vienes es ya cosa de niños, mal te va a ir en esta vida si andas asi, porque no siempre estaran tus padres encima!!!!

Itur y Arki: Os esperamos con impetu en la carretera, que otros dos cracks nos vendran muy bien!!!!!!!!!!!

Azpeitin gehio ta hobeto...

 

----------

2008-03-06

Permalink 09:39:06, Atalak: dbazpiru  

Larunbateko Eibarreko lasterketa

Kaixo, Ekipo!
Datorren larunbatean lasterketa Eibarren izango degu arratsaldeko 15:30-etan (goiz xamar...). Beraz, han 14:30-etan geratuko gera.

Taldeko kotxean zeintzuk etorri behar dezuten jakiteko abixatu mezu honetan komentario bezela. Astoriatik 13:30-etan irtengo gera.

----------

2008-03-05

Permalink 12:26:19, Atalak: dbazpiru  

Arropa kontuak

Kaixo,
suposatzen det denek irakurriko zenutela Eduardok bidalitako mezua. Badakizue, gerritik gorako arropa zaharrak itzuli egin behar dira, eta gorde nahi izanez gero 50 euro ordaindu...

Portzierto, Hodei, zein tailatako arropa behar dezu? Aurreko batean Eduardok galdetu zidan ez zekien-eta zein taila nahiko zenuen.

Bueno ba, larunbata arte orduan.
----------

2008-03-02

Permalink 22:58:23, Atalak: dbazpiru  

Errenderiko karrera

Ya estrenatu degu denboraldia eta ez degu horren gaizki egin, nahiz eta gauza asko hobetzeko geratzen diren.

 http://www.txirrindulari.net/

Martin (bere 1 dortsala gerrialdean zuela) izan da taldeko onena. Ahal duen guztia egin duela ez det zalantzan jartzen, baina esan dedan bezela, Errenderin aurrean sartu beharra zegoen sprint-a disputatzeko. Beste batean izango da. Hurrengo astean selekzioak deituta Burdeosera ihes egingo digu. Suerte!

Hodei, badakigu nola zebilen. Bagenekien fuerte hasiko zela eta hori erakutsi du lehenengo karreran. Errespontsabilitate gabe korritu duen arren, erasotzeko ahalegina ere egin du. Oraindik kaña gehio sartu daiteke eta hoberenekin ibili seguru, eskalatzaile iaioen antzera.

Txalotzekoa ezbairik gabe Rujaren jarrera. Entzuna nuen Ruja beti pelotoi atzean joaten zela eta Oiartzuneko pasadan beti aurrean igarotzen zuen Fortaleza, nahiz eta azkenean petatu egin den eta 29 segundu galdu pelotoiarekiko. Todavia nos queda temporada eta que se anden con ojo, va a ser otra sorpresa de la temporada seguro!!!

Make taldean izkutuan joan da eta ikusi da ez dagoela iazko denboraldi amaieran bezela. Kilometro falta du, baina ziur nago aurten denboraldi erdian explotatuko dula, por lo menos vamos a hacer que sea asi...Make, zure bertsio onena behar du ekipoak, un lider para el cual trabajar, porque tu vales para eso y mas, serio.Animo!!!

Unai, te he visto bien. Eres sufridor neto ta Fortalezako pasada bakoitzean ikusi degu denok. Pelotoitik ez dezu oso oso urruti bukatu asike lasai, iremos mejorando. Denboraldia luzea da eta zure baldintzetara moldatuko diren karrerak badaude, sabes que el staff tecnico confia en ti jaja.

Erik eta Jusi: Ir cogiendo muchos mas kilometros porque sino...se os hara muy muy dura la temporada.

 

NOTAS PARA TODOS (porque nosotros tambien tenemos que mejorar):

-Ekipoka ezin degu azkenak egin.

-Janaria eramatea beharrezkoa da: glucosa de farmacia, platano, barritas de bujarra de Eroski...teneis muchas opciones. Nik gomendatzen dizuet lehenengoa porque es como un chute momentaneo que te da fuerzas.

-Karrera amaieran denak bilduko gera para hablar. Se acabe o no vamos a juntarnos. Bilera txiki hauetan nahi det ez bakarrik guk gauzak esatea, baizik zuen artean gauzak esatea ere. Kategoria honek ikasteko ere balio du eta ekipokoek hortan lagundu gaitzakete. Jusi, la proxima no te vas eh!

 

----------
Permalink 12:51:34, Atalak: dbazpiru  

Oreretako lasterketa

Iepa, Ekipo!

Bueno, pixkat berandu xamar nabil baina norbait oraindik enteratu ez bada ere, gaur lasterketa Oreretan 16:30-etan izango degu. Lehenengo lasterketa denez, eta badaezpada ere, ordu ta laurden lehenago geratu gera Oreretan, 15:15-etan. Kotxean, oraingoz, Hodei, Arkaitz eta ni (Ioritz) goaz. Besteren batek etorri behar badu, bueno, pixkat berandu da baina ahal badezue utzi mezua, batez ere inori zain alperrik ez egoteko eta zenbat goazen jakiteko.

Ba horixe, arrankatzen degula ta aber zer moduzko lasterketa ateratzen zaigun!
----------

2008-03-01

Permalink 08:39:21, Atalak: dbazpiru  

Team Presentation

Presentacion Azpiru Junior Team:

Jon Aretxalde "Make", Arkaitz Irastorza "Arki", Martin Apalategi "Martako", Xabier Iturbide "Itur", Josu Berrocal "Jusi", Unai Intziarte "Intzi", Ruben Barron "Ruja", Hodei Eneriz eta Erik Levers.

Directores: Ander Markina, Julen Landa eta Ioritz Ibarguren "Gari"

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Donosti Berri - Azpiru

Blog honetan Donosti Berri - Azpiru Txirrindulari Taldeko jubenilen kontuak hizpide izango ditugu. Gure artean komunikatzeko eta beste edonork parte hartu nahi badu bere iritzia emateko balioko digu.

Taldeko argazkia


Get Your Led

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution