Aupa ekipo!! (eta gure kanpoko irakurzale maiteok, aski ongi baitakigunez irakurle sutsuak ditugu eta)
Denboraldi berria hasi zuten bai Donosti Berriko kadete zein jubenilek atzo, Igandeak 16, goizean ospatu zen Moyua Challengean. Donosti Berrik antolatutako karrera izanik, helburuak argiak dira. Lau korredore izan genituen bueltaka Velodromoan, baina a ze goiz gozoa eman ziguten! Honen argibide ondoren jarriko ditugun klasifikazio eta bakoitzari dagozkion iruzkinak:
Puesto | DORSAL | Apellidos y nombre | Equipo | Puntos obtenidos |
1 | 42 | Urmeneta Gil, Gabriel | TUDEGAS | 15 |
2 | 23 | Intziarte, Unai | AZPIRU INMOBILIARIA | 12 |
3 | 26 | Lamri Quintana, Karim | AZPIRU INMOBILIARIA | 10 |
4 | 24 | Altuna Egitegi, Jon | AZPIRU INMOBILIARIA | 7 |
5 | 3 | Gil Migueliz, Odei | DIPROCA | 6 |
6 | 6 | Bilbao Aispurua, Iker | BRUESA | 5 |
7 | 37 | Arizmendi, Imanol | LAN MOBEL | 4 |
8 | 2 | Talavera Etxeberría, Aitzol | DIPROCA | 3 |
9 | 11 | Lujambio Olasagasti, Julen | BRUESA | 2 |
10 | 14 | Sánchez Lizarreta, Denis | GALDIANO CONST. | 1 |
11 | 32 | Lacarra, Asier | ANDOAINGO | 0 |
12 | 110 | Ferran, Olatz | FULLGAS NUTRITION | 0 |
13 | 25 | Irizar, Sebastián | AZPIRU INMOBILIARIA | 0 |
14 | 28 | Altuna, Ander | CAJA RURAL | 0 |
15 | 12 | Beracierto Espada, Ibai | GALDIANO CONST. | 0 |
Scratch proban argi genuen amaiera arte izango zela hoberena itxoitea. Karrera nahiko mugitua izan zen eta ihesaldi saihakerak egon baziren ere bakar bat besterik ez zen ondo atera. Hasieran Gil-ek saihakera egin zuen, baina nahiz eta hasieran tartea hartu zuela zirudien azkar ikusi zen saihakera antzua izango zela. Bukaeran Gabriel Urmenetak (JUN-2) egin zuen erasoa izan zen onena eta gure harridurarako berak irabazi zuen. Ondoren gure taldekideek 2,3 eta 4 postuak lortu zituzten sprint-ean. Izugarri hasi genuen eguna!
Puesto | DORSAL | Apellidos y nombre | Equipo | Puntos obtenidos |
1 | 23 | Intziarte, Unai | AZPIRU INMOBILIARIA | 15 |
2 | 42 | Urmeneta Gil, Gabriel | TUDEGAS | 12 |
3 | 14 | Sánchez Lizarreta, Denis | GALDIANO CONST. | 10 |
4 | 114 | Ayala Mussard, Camila | REYNO DE NAVARRA-CALAPIE | 7 |
5 | 25 | Irizar, Sebastián | AZPIRU INMOBILIARIA | 6 |
6 | 3 | Gil Migueliz, Odei | DIPROCA | 5 |
7 | 6 | Bilbao Aispurua, Iker | BRUESA | 4 |
7 | 2 | Talavera Etxeberría, Aitzol | DIPROCA | 4 |
9 | 11 | Lujambio Olasagasti, Julen | BRUESA | 2 |
10 | 24 | Altuna Egitegi, Jon | AZPIRU INMOBILIARIA | 1 |
11 | 28 | Altuna, Ander | CAJA RURAL | 0 |
12 | 37 | Arizmendi, Imanol | LAN MOBEL | 0 |
13 | 26 | Lamri Quintana, Karim | AZPIRU INMOBILIARIA | 0 |
14 | 12 | Beracierto Espada, Ibai | GALDIANO CONST. | 0 |
15 | 43 | Marchena Pérez, Alejandro | ARANAKO | 0 |
16 | 109 | Mendizabal Aizpurua, Eider | BIZKAIA - DURANGO | 0 |
17 | 32 | Lacarra, Asier | ANDOAINGO | 0 |
18 | 113 | Martínez, Cinthia | REYNO DE NAVARRA-CALAPIE | 0 |
19 | 110 | Ferran, Olatz | FULLGAS NUTRITION | 0 |
Eliminazio proban zapore gazi-gozoa izan genuen. Erorketa nahiko gogorra egon zen eta horrek batzuk lehenengo posturako borrokatik kanpo utzi zituen, eskerrak onik zeuden. Sebas izan genuen lehenengo protagonista, bere sprint-erako gabezia kontuan izanda ahalik eta denbora gehien tiraka jarri genuen, azkenean nekearen poderioz 5n amaitu zuelarik. Bitartean, Jon eta Karim kanporatuak izan ziren denbora askoan atzeko postuetan borrokan ibili ostean. Unaik erraz irabazi zioen Urmenetari eta berdinketa uzten zuen klasifikazio orokorrean!
Puesto | DORSAL | Apellidos y nombre | Equipo | Tiempo o puntos | Puntos obtenidos |
1 | 24 | Altuna Egitegi, Jon | AZPIRU INMOBILIARIA | 15 | 15 |
2 | 114 | Ayala Mussard, Camila | REYNO DE NAVARRA-CALAPIE | 10 | 12 |
3 | 11 | Lujambio Olasagasti, Julen | BRUESA | 5 | 10 |
4 | 32 | Lacarra, Asier | ANDOAINGO | 5 | 7 |
5 | 23 | Intziarte, Unai | AZPIRU INMOBILIARIA | 3 | 6 |
6 | 2 | Talavera Etxeberría, Aitzol | DIPROCA | 3 | 5 |
7 | 110 | Ferran, Olatz | FULLGAS NUTRITION | 2 | 4 |
8 | 6 | Bilbao Aispurua, Iker | BRUESA | 1 | 3 |
9 | 3 | Gil Migueliz, Odei | DIPROCA | 0 | 2 |
10 | 26 | Lamri Quintana, Karim | AZPIRU INMOBILIARIA | 0 | 1 |
11 | 37 | Arizmendi, Imanol | LAN MOBEL | 0 | 0 |
12 | 28 | Altuna, Ander | CAJA RURAL | 0 | 0 |
13 | 14 | Sánchez Lizarreta, Denis | GALDIANO CONST. | 0 | 0 |
14 | 113 | Martínez, Cinthia | REYNO DE NAVARRA-CALAPIE | 0 | 0 |
15 | 25 | Irizar, Sebastián | AZPIRU INMOBILIARIA | 0 | 0 |
16 | 42 | Urmeneta Gil, Gabriel | TUDEGAS | 0 | 0 |
17 | 12 | Beracierto Espada, Ibai | GALDIANO CONST. | -20 | 0 |
18 | 43 | Marchena Pérez, Alejandro | ARANAKO | -60 | 0 |
Azken proba jokuan eta buruan gauza bat bakarrik, Unaik eguna lidertza sendotzan amaitzea. 28 vuelta zeuden aurretik. 28 vuelta luze gerta litezke bi proba a tope ibili ostean, horregatik Unai amaierarako genuen erreserbatua edota sprint-etan puntuak arraskatzeko. Ihesaldia egin beharra zegoen eta bertan gureetako bat sartu. Hasieran Sebas saihatu zen ihesaldian sartzen, baina ez zen lortu. Pelotoia nahiko lasai zihoan eta aurretik korredore gutxi batzuk, garrantzirik gabekoak. Oraindik 3-4 buelta besterik ez genituen korritu. Bapatean Joni erne ibiltzeko esan eta ihesaldi saihakeran sartu ziren korredore batzuk. A ze lana egin zuen Karim-ek pelotoia gelditzen!! Jonek bitartean aise irabazi zituen bi sprint eta 3.sprint-ean bigarren egin zuen. Azkeneko sprint-a eta pelotoia ihesaldiaren gainean zegoen Bruesa eta Urmeneta tiraka egon baitziren Jon eta bere taldea harrapatu nahian. Bazen garaia Karim eta Unaik aurrera egin zezaten, orain arte pelotoian ez baitzen punturik banatu. Ihesaldi ona eta Urmeneta kaput! Joni al loro ibiltzeko esan genion atzetik bait zetozen Unai eta Karim. Unaik irabazi behar zuen azkena. Karim-ek azkenean ezin izan zuen baina Unaik irabazi eta Jonek bigarren egin zuen (orain arte ez naiz konturatu baina Unaik 5 puntu lortu zituen, beraz Unaik 3 amaitu beharko zuen proba hau). A ze karrera!! Unai lider sendo degu, baina hau hasi besterik ez da egin. 9 egun gogor geratzen dira eta denon laguntza beharko da podium-a gurea izan dadin oso osorik!
Ez dezagun alde batetara utzi, gure entrenatzaile Guruk egin zuen lana. Eliminazioan 5. egin zuen eta egunean guztira 6 puntu eraman zituen. Mucho!
Forza Azpiru!!
Aupa ekipo!
Matxakatzen jarraituko degu asteburu honetan. Denak etortzea nahi det, azterketak dituzuenak barne. Entrenamendua beti bezela fondokoa izango da. 10etan topoan.
Azterketak dituzuenak 2 ordu egin eta etxera ikastera. Baina etorri! Denbora nahikoa dago dena ikasteko ondo antolatzen bazerate. Entrenatzaileok egiten genuen, beraz ez dago eskusarik.
Besteok 3 ordutik gora arituko gera. Eguraldi ona eginez gero sesioa luzatu egingo degu eta txarra baldin bada eguraldia ikusiko da. Hori bai, entrenamendu aurretik korri egitera 30minutuz eta gosaldu gabe!
PULSOMETROA DENEK EKARRI!!!!
Forza Azpiru!
Aupa ekipo!
Blogaria hil xamarrik dagoela dio baten batek hortik zehar eta beraz albiste batzuk utziko dizkizuet hemen irakurgai:
Lehenik eta behin Federazioak urtero egiten dituen Teknifikazio jardueratara apuntatzera gomendatzen zaituztet. Ni aurten joateko asmotan nago. Azaroaren 22an eta 29an izango dira, beraz apuntatu nahi duen orok nere korreora edota hemen izena utzi dezala eta ni arduratuko naiz. Jende jakituna dator eta gauza berriak ikasteko balioko digu!
Bigarrenik, propaganda pixkat egin nahiko nioke gure jarraitzaile sutsuena den Eneko Sancho "Pellizzoti"-ri. Pajara ikusgarriak erakutsi dizkigun fisioterapeuta da, grupetan etortzen zen ez duela askorarte eta taldean ere korritu duena. Esperientzia du bere lanean Bidelanen eta gure Azpiru taldean masajeak emateaz gain, Irunen ibili delako lanean. . Laister Larratxon egongo da masajeak ematen, horregatik bere korreoa hemen uzten dizuet, bere telefono mugikor eta guzti:
santxo.fisio@gmail.com // 665 74 79 87
Gomendagarria da noizean behin masaje batzuk jasotzea eta ea bixitaren bat egiten diozuten. Supongo deskontua izango degula eh Santxo!!!
Aupa ekipo!
Blogarin denboraldi berria estrenatzen degu. Hemendik aurrera komunikazio guztia gure blog-aren bitartez eta e-mail bidez egingo degu, beraz egon adi bi tokietan!!!

FORZA AZPIRU!!
P.D. Pendiente degu iazko taldeko afaria. Iradokizunak hemen idatzi mesedez.
Aupa ekipo!
Biharko Villabako karrera 11.30etan hasten da, beraz han ordubete lehenago egongo gera. Astorian 9.00etan geratuko gera.
Ibilibidea motza da, 71km. Gainera itinerarioak dioenez, mendi bakarra dago bide osoan zehar Alto de Erro. Vuelta a Pamplonan igo zenuten puerto bera bada ere, beste aldeetik igotzen da!! Espero det zeozer gogoratzea bideaz.
Azkeneko karrera da, ez degu ezer galtzeko, ekipo gerra ematera atera behar degu!!!
Aupa ekipo!
Denboraldia Igandean amaitzen degu batzuok Nafarroa aldean, beste batzuek Martutenen bukatu ostean. Denboraldi nahiko arrakastatsu hau ondo amaitzeko, eta kontuan izanda batzuek hurrengo urtean mailaz aldatzen dezutela afari bat antolatu beharko da. Egun aproposena ostirala izango da ziurrenik, zer moduz Urriaren 10ean?
Tokiari buruz, nere proposamenak bi dira:
1) Intxaurrondo. Pixkat kutre, baina Donostian bertan eta nahiko ekonomikoa krisi garai hauetan.
2) Petritegi edo antzerako lekuren batean. Hor ya autobusa, taxia eta horrelakoak hasi beharko gera planteatzen.
Zuek esan, eta demokratikoki erabakiko da lekua.
P.D. Santxo gonbidatua zaude, baina afarira etortzera. Lo demas, a pagar! jaja
Aupa ekipo!
Gipuzkoako denboraldia amaitu ostean, bada garaia balorazio orokor bat egiteko. Orokorrean pozik egon behar degu emaitzekin, urte osoan zehar nahiko erregular mantendu da ekipoa. Beti egon baita lehengo 20etan norbait. Emaitza hobeak lortzeko aukera egon dela dudarik ez dago, baina nork esango zigun bigarren 2 postu, hirugarren 2 postu eta laugarren beste bi postu lortuko genituela?
Gure aldetik Zorionak denoi. Hala ere aipatu hurrengo asteburuan Villaban karrera dagoela, denboraldia itxiko duena. Kotxea egongo da eta animatu nahi zaituztet etortzera, batez ere 2.urtekoak!
Aupa ekipo!
Bi aste barru Criteriuma dela eta inscipzioak egin behar ditut ya. Ekipoa honako hau izango da:
Ruben, Make, Arki, Unai, Martako el Faringe eta Hopkins.
Espero det geratzen zaizkizuen bi asteburu hauetan azkeneko kartutxoak erretzea, ekipoak duen potentziala erakutsi behar du. Ihesaldiko karrerak dira eta ea bi baino gehiago sartzeko gauza geran! animo denoi!!!
Ander
Aupa ekipo,
Oñatiko karreraren komentaketekin natorkizue gaurkoan, nahiz eta jada Astelehena izan batzuk oraindik zapore txarra baitegu Larunbatetik. Egia da, gauza positiboak ere egon zirela eta horiekin geratuko gera baina Criteriumera bidean hobetzen jarraitu behar degu denboraldi amaiera ondo amaitu behar degulako.
Unai (15): Denboraldi amaiera oso ona. Berriz ere ekipoko lehena karreran eta beste puntu bat poltsikoratuta. Karrera hasieran beti bezain lehiakor egon ziñen eta guk eskatzen degun jarrera erakusten dezun lehena zu zera beti. Pauso bat eman dezagun orain hobetzen jarraitzeko, erasoetan beti bilatu beste norbait, errazagoa da bik ihes egitea eta batez ere indar gutxiago gastatuko zenituzke. Karreran izan zenuen failo bat, karreran behin atzera etorri eta momentu horretan 15eko ihesaldi bat atera izana. Beasaingo karreran ihesaldia egitea oso ziurra da eta gainera karrera guztia ordeka izanik ihesaldia hartu arte gogor egin behar da. Zorionak eta 9.postu hori ea hobetzen degun merezi dezu eta!
Arki (18): Dudarik gabe ekipoko hoberena Oñatin. Kortea egin zenean aurrean sartu ziñen egin behar zen moduan eta aldapa gora ez ziñen horren gaizki moldatu. Pena izan zen bigarren ihesaldi hori ez zenuela harrapatu. Ekipoaren gomendioa, talde handi batek beste bat harrapatzen dunean, hurrena datorren ihesaldi saihakera ona ateratzen da gehienetan. Unairi esan bezela hasierako asmoa biak batera erasotzea zen, eta hori ez zen bete. Dudarik gabe oso maila ona denboraldi amaieran, aste honetan gogor entrenatu zeren Criteriumean top 15 egin beharra dago!
Ruja (24): Ekipoko erregularrena iñodik iñora. Lehenengo 30etan pasa dezu ia denboraldi osoa. Hala ere, eman dezuna baino askoz gehiago egin dezakezula pentsatu genuen urte hasieran, horregatik aste honetan nominatua zaude (jaja). Gasteizen ez galdu entrenamendurik zeren Criteriumera egoera on batean iritsi beharra dago, garrantzitsua zu ere lehenengo 20etan sartzea, beste edozein emaitza ez baita ona bezela kontsideratuko. Oñatin, ez zenuen gauza gehiegirik egin. Karrera osoa atzean eta justo pelotoia bitan zatitu zenean aurrera egin zenuen. Esprintean azkena, ikusten da bai beldur hori beti hor izango dezula. Ekipoko zuzendarien oharra, atzean joaten taldea ezer gutxi laguntzen dezu eta azkenean zure taldekideak ere pixkat nazkatuak geratzen dira. Borrokarako gosea izan behar da! Animo Ruja!!
Martako "Faringe" (26): Denbora pasa ahala gora zoaz eta nahiz eta Criteriumerako egoera onenean ez egon, ziur nago ekipoari asko emango diozula. Aurreko karreran Make eta zuk ia ihesaldi ona hartu zenuten, horregatik nere gomendioa Beasainen berdina egitea da. Karrera aproposa da ihesaldirako horregatik biak elkartu zaitezte baina lehengoan baino pixkat gehiago itxoin. Oñatiko karrerako pega, kortea egon zenean atzean egotea berriz. Valverderen fallo bera egiten Martin? Ezin gera ezta segundo bat deskuidatu honelako karreretan! Pistarako entrenamendu onena Beasain ihesaldia hartzeko saihakeran dezun guztia ematea, baina buruarekin beti: Imanol Ugalde. (jajaja). Animo Martako!
Sebas (33): Denboraldia oso luze egin zaizu, Luisen palizek epe motzeko egutegietarako oso efektu ona izan dute baina ikusi dezu Iraila arte ez dezula ondo eutsi. Ziur nago hurrengo urtean aukera bikaina izango dezula aurtengo postu horiek errepikatzeko, baina ekipoaren gomendia da orain bi aste kolpe zorrik gabe egotea eta gero ere oso poliki hartzea aurredenboraldia. Hobetzeko bi gauza oso garrantzitsu zuretzat: 1) Karreran talde batetik bestera joateko egin zenuean ihesaldi hori ez da iñoiz egin behar. Adibide onena Valverde dezu Vueltan gertatu zitzaiona. Tiratu behar bada atzean, a tirar! 2) Karrera bat amaitzean BETI ekipoko kotxera etorri behar dezu, zuzendariek zeozer esan behar badute ere. Guk esan arte iñor ezin da etxera joan.
Jusi (47): Zurekin oso serio hitz egingo degu. Ez diozu ekipoari ezer aportatzen eta gainera karrerak amaitu bezain laister bazoaz, guri ezer esan gabe. Gainera entrenamendu oso gutxirekin zoaz karreretara eta gure agindua aurre denboraldia egiten hastea zen. Zure aitak zuk bizikletan jarraitzea nahi du etengabe, zuk ez dakit eta guk zuk gurekin jarraitzea dudatan jarria degu jada. Ikusiko degu hurrengo denboraldiak zer dakarkigun.

Aupa ekipo!
Bihar, Larunbata, karrera izango degu Oñatin. 76kilometro dauzka karrerak eta lehenengo mendi esanguratsua (ez puntuagarria) 36 kilometroan hasiko da. Guztira bi mendate dituelarik karrerak: Udana eta Deskarga alde errezetik. Ihelsadi bat aurrera ateratzeko karrera paregabea, beraz ez ahaztu Andoaingo eta Lan Mobel dagoen tokian 2 Azpiru egon behar dira!!!
8.30etan geratuko gera Astorian kotxean etorri nahi duen ororentzat. Hemen idaztea beharrezkoa da presentzia baieztatzeko.
Forza Azpiru!
Aupa ekipo!
Liernin ekipoa ondo ibili ostean, ea horrela jarraitzen degun denboraldia amaitu bitarte. Bihar goizean 11etan topoan entrenamendu lasai bat egingo degu aste erdian baikaude, gero ostegunean entrenamendu on bat egin nahi izanez gero hankak pixkat soltatzeko.
P.D.: www.flickr.com web orrialdean daude Lujanbiok Ibarran atera zituen argazki batzuk. ( Usuario:dbazpiru , Password: blogari )

Aupa ekipo!
Ohar bat bigarren urteko jubenilentzat. Bihar, hilak 8, bilera egongo da Donosti Berrin. Badirudienez, Iker edo Ketxus etorriko da zuekin hitz egitera hurrengo urteko denboraldiari begira. Bilera 7.30etan izango da.
Besterik gabe,
Ander
Aupa ekipo!
Ohartuko ziñatenez ez genuen ezer jarri Larratxoko karrerari buruz. Desastre bat izan zen, dudarik gabe, batez ere organizazio aldetik. Eskertzekoa da jende horrek egiten duen esfortzua, baina dudarik gabe askoz hobe litzateke karrera goizeko ordutegira pasako balute batez ere igande batean. Bueno dagoeneko iragana denez, begira dezagun aurrera!
Hurrengo asteburuan, Liernin karrera. 8.30etan egon beharra dago han, beraz 7.45tan kotxean etorriko den oro Astorian. Espero det astean zehar ondo entrenatu izana, azkeneko karrerak dira eta ezin da irudi txarra eman. Baliteke hau Markinaren azken karrera izatea, beraz garaipen bat ez legoke gaizki o ze?

Forza Azpiru!
Aupa ekipo,
Bihar Larratxon ikusiko gera 15.00etan. Ekipoko kotxerik ziurrenik ez da egongo, futbol partidua dela eta baliteke liatuak ibiltzea. Ikusiko da, badazpada bizikleta kondizio onetan eraman. Garbia, por supuesto, gurpilak puztuak, katea ondo,...
Bueno a descansar ta bihar a no caerse ikusiko degu ea nola dagoen zirkuitoa.
Forza Azpiru
Aupa ekipo!
Oraingo honetan karrera osteko ohiko ebaluaketa egingo degu. Karrera honetan errez asko egin genezake lehenego hiru postuetan, baina beste batean izan beharko du.
Orokorrean, ekipoak karreran egindako lana askoz hobe izan zitekeen. Soraluzen karrera oso ona egin zenuten, ia beti ihesaldi onetara irtenaz. Ibarran berriz, batzuetan ondo eta beste batzuetan pelotoi atzean zeundeten karrera nola zihoan begira. Ihesaldi saihakera baten ostean, ez geratu iñoiz pelotoiaren atzean. Segituan aurrera berriz, batez ere udarako lasterketa hauetan non ez dagoen iñolako kontrolik eta ihesaldiak aurrera ateratzen diren!!
Unai (10): Karrera ona. Hasieran egin zen ihesaldi batean, beranduagoko beste batean ere saihatu ziñen. Azkenean bigarren talde horretan sartu ziñen, sasoi honean zaudela erakutsiz. 9.postua hobetu liteke ez balitz izan karrera deshidratatu ziñela. Segi horrela, ea ondo amaitzen degun denboraldia.
Iñigo (12): Karrera ona zurea ere. Esfortzuan eskuzabala zera, batzuetan eskuzabalegia eta jubeniletan hori asko ordain daiteke, batez ere portu asko daudelako eta indarrak ondo dosifikatu behar direlako. Tiratzen zeunden kasu horretan, pentsatu behar dezu korredore bat bakarrik ez doala iñora horren errez. Beste taldeek ere nahiko dutela hor sartu eta beraz erreleboak bai, baina motzak izan behar dutela. Gustatu zaigu nola korritu dituzun bi karrera hauek, zuzendu ditzakegun failoak daude, baina bestela oso ondo. Hurrengo urtean, gehio ta hobeto seguro.
Arki (15): Iñoiz ez zaitut ikusi horren errez aldapa gora. Egun hori zurea zen, ihesaldia harrapatu behar zen nola edo ahala. Larunbatean 110% eman behar zen ihesaldi onean sartzeko Arki eta gero aunque sea 5en egin. Ezin zen atzean egon iñolaz ere ez!!! Puntu bat gehio ranking-erako eta denboraldi amaiera hau oraindik borobiltzeke utzi dezu asike hurrengo karreretan garaipen bila!!
Make (16): Zugandik espero zena ez dezu oraindik erakutsi. Soraluzeko karreran bazirudien Makek urte amaieran kriston karrera egingo zuela, baina entrenamenduak ez badituzu serio hartzen ez da horrelakorik egongo. Ondo entrenatuz gero, ziur nago gutxik jarraituko zizukeela baina horretarako esfortzu bat egin behar da. Podium-a jokoan dago Criterium-erako eta nik uste serio jarriz gero, posible dela. Karreran jarrera erakusten dezu, baina entrenamenduak....
Ruja (21): Zuk esan bezela, la liaste. Ezin da talde on horretan egon eta Larraitz jaisten gelditu. Hori baino jaitsiera errezagorik gutxi daude. Ruja, hor egonik top5 ez zen zaila izango zuretzat seguro! Ezinezkoa da zure buruan sartzea aurrean joan behar dezula, baina taldea lagundu beharra dago. Ihesaldietara gehiago sartu edota zuk zure eraso propioak egin atze atzetik. Desde luego, erregularitatea ez zaizu falta, baina zeozer gehiago egin beharra dago. Mutrikuko 3.postua jada ahaztuta daukagu. Animo Ruja!!!
Sebas (28): Bueno denboraldian oso ondo ibili ta gero, pixkat gogortxua egin zaizula dirudi jubeniletako proba hauek. Ikusi dezu amaitzea posible dela entrenamenduekin eta nik uste Luisen palizak ez balira, aurrean egoteko gai zerala. Ulertu behar dezu karrerak irabazteko grin horrekin korritzea nahi degula, eta horretarako ihesaldi saihakerak egin behar dira. Ezinezkoa ez bada ere, gaur egun zaila da onenekin igotzea. Hala ere karrera onak egin dituzu, animo hurrengo urtean hobeto ibiliko gerala gogoak jarriz gero!
Martin "Faringi"(34) : Zuk frogatu dezu altueran entrenatzeagatik korredore bat ez dela hobe bilakatzen. Zenuen dena eman zenuen Altzon lehendabizkoz gelditu ziñenean eta horrekin geratuko gera karrera honetan. Hurrengo urtera begira, aurtengoa oso motz geratu zaizu eta uste degu Unairen nibelean ibiltzeko gai zerala erakutsi behar dezula.Ea urte amaierako karrerak zer moduz ateratzen diren.
Itur: Talde honetan ihesaldiak harrapatzen saihatzen den gehienetarikoa zera. Jarrera karreran oso ona da. Horrekin geratu beharko, zeren Mutrikuko 2.postua konfirmatzeko beste karrera on bat nahiko genuke. Azken esfortzu bat Itur! Zuk ahal dezu eta!!!

Aupa ekipo!
Suposatzen det ikusiko zenutela Ibarrako karrerako sailkapen ostean datorren nota luze hori. Iñoiz egin ez dutena bete dute Ibarran, baina guk ezin degunez ezer egin, bete egin beharko da legea. Honako hau da jarri duten nota:
Amonestatuak izan dira Azpiru taldean: Martin, Ruben, Make, Itur eta Unai. Vuelta Pamplonatik Jusi-k jarraitzen du amonestatua....
REITERACIÓN
En los casos de extravío, o estado incorrecto de dicha placa identificativa, los corredores deberán reemplazarla por una nueva que les será facilitada por el Delegado Federativo de la GTxE, a quien podrán solicitarla directamente o a través de su Director Deportivo.
Bizikletako dortsala behar duen orok abixa dezala hemen eta hitz egingo degu Federazioarekin.
Aupa ekipo!!
Asteazken honetan afari bat egiteko asmoa degu. Gure Ioritz (Gari ezizenaz ezagutua gure taldean) ostiralean jada badoa Finlandiako lur hotzetara. Despedida moduko zeozer egin behar zaiolakoan gaude eta zuek ere han egon behar dezue. Konfirmazioa behar det bihar eguerdirako beraz etorri behar duen orok idatz dezala.

Bruyneel-ek Contador-i esandakoa irrati bidez Tourreko etapa handi eta zoragarri honetan (2007ko 15.etapa): "Jakin dezazun, atzo neskatila batek bezela korritu zenuela esan zion Rasmussenek Lepheimerri". Contador-ek eraso festa egin zuen egun horretan.
Ekipoaren jarrera hau izan behar du, denboraldi amaiera da eta ekipo honek ez du oraindik dena eman. Taldekide baten erasoari beste batenak jarraitu behar dio. Orain da momentua bizikletan burubelarri jartzeko. Irabazi behar degu!!!!!
Forza Azpiru
Aupa ekipo!!
Larunbatean ekipoa Agurain-Salvatierrara doa. Villatuertan karrera dagoela abixatu badigute ere, uste det hobe degula Larunbatean joatea Subida Opakua karrerara, honela gauean ateratzeko aukera izango degu denok, ligatzeko azken kartutxoak erre beharko baitira![]()
RECORRIDO: SECTOR EN LINEA: Salvatierra C/ Fueros, Zuazo de San Millan, Heredia, Alto de Heredia, Narvaja, Alto de Luzuriaga, Cruce Ordoñana, Cruce Mezkia, Salvatierra, Zuazo de San Millan, Heredia, Narvaja, Alto de Luzuriaga, Cruce Ordoñana, Cruce Mezkia, Salvatierra, rotonda Litutxipi, Cruce Alegria, Cruce Okariz, Cruce Arizala, Opakua y Puerto de Opakua.
TOTAL 50 kms.
SECTOR CONTRA RELOJ Opakua-Puerto de Opakua (5,1 kms.)
Karrera 16.30tan hasten da, beraz han 15.30tan egon behar degu. 14.00tan (konfirmatzeko) geratu beharko giñateke Astorian.
Karrera motza izango da baina espero degu bi sektoreak korritu ahal izatea batek baino gehiagok. Konbokatoria egina dago: Arki, Itur, Make eta Ruja. Abixua pasa zaizue eta erantzunik ez dedanez jakin ulertzen da baiezkoa eman dezutela.
Direktoreei zuzendua, korreoa idatzi nizuen eta bueno ez denez erantzun ba ni joango naiz bakarrik. Beraz, Volvoarentzako adostu egin beharko degu ordua.
Aupa ekipo!
Gaur ez goaz bakarka iñor ebaluatu edo "kritikatzera", ez luke zentzurik, gaur denei zorionak eman behar zaizkizue egin dezuen karrerarengatik. Bai jubenil eta baita kadeteek oso ondo korritu dezute eta nahiz eta Rujak ez amaitu berak ere karrera utzi baino lehen bere presentzia izan du karreran. Ekipo honek kriston potentziala du eta oraindik erakusteko dago egin dezakeena.
Makeren 4.postua ez da berea bakarrik, bera iceberg tontorra besterik ez da izana, talde osoaren lana errematatu duena. Egon diren eskapada guztietan (batean ezik) Azpiru bat edo bi geneuzkan guk eskatu bezela hasieran eta edozein ihesaldi irten zitekeen. Hori da ekipo bat eta espero degu horrela jarraitzea, gaur Make eta Itur izan badira ere igual hurrengoa Arki, Unai edo Ruja izango baitira. Uda disfrutatzera goaz!!!
Hurrengo karrera Asteartean Sonbillan izango da (karrera llana con fugas). Unai eta Arki fijoak dira joateko, espero det Make zu ere han egotea. Ruja eta Itur, zuek ere bazoazte hobe. Goizean da (ordua jarri dezala hemen norbaitek). Aste Nagusia dela ulertzen det, baina Astelehen gauean ez ateratzea suposatzen du, ez besterik eta oso ondo etorriko zaigu korritzen jarraitzea kontuan izanik hurrengo asteburuan ez dagoela karrerarik. Sonbillara zoaztenek esan zazute hemen, jakiteko Unairen aitari ekipoko kotxea eman ala ez.
Forza Azpiru!
Aupa ekipo!
Vuelta a Pamplonak hasiera ematen dio denboraldiaren azken txanpari. Oso ondo pasa degu vueltan eta zorte txarra ez balitz seguruenik generalean Ruja bakarrik ez genukela izango. Makeren bizikleta matxura (bizikleta ez ondo zaintzeagatik), Jokinen erorikoa 3.etapan, Iturren mareoak lehenengo etapan eta Arkiri beroak sorturiko blokeoa ez dira normalean gertatuko diren gauzak.
Vuelta anitz gogorra izan da. Lehenengo etapan hiru mendate motz baina gogorrak 40graduren azpian. Bigarrena izan zen errezena eta despiste batengatik denbora galdu genuen. Baina Vuelta, benetako Vuelta, azken bi egunetan korritzen zen. A ze etapak!! Gainera nivel askoko Vuelta izan zen eta atera ziren 160 txirrindulari ingurutik 75ek bakarrik amaitu zuten. Chozas Team-en kontrola absolutoa izan zen.
Hurrengo karrera Soraluzen, espero degu Azpiru indartu bat ikustea. Ihesaldiak bilatuko dituena eta emaitza ona eskuratuko duena. Ekipo honek ondo entrenatzen badu kriston potentziala du, beti esan degu eta esaten jarraituko degu. Azken txanpa hau disfrutatzeko txanpa da!
Soraluzeko karrera ez da gogorra, bi pasada Soraluzetik eta bukeran 4-6 inguruko igoera San Andresera. Ihesaldia hasiera hasieratik egin daiteke beraz ernai!!
Aupa ekipo!
Batzuk jada urduri zeundeten Vueltarako. Honela geratuko gera ASTEAZKENEAN: 8.45tan Astorian. Bi kotxetan joango gera, beraz ez da beharrezkoa gurasoek zu eramatea.
Azpimarratu behar da gonbidapen hau azken momentuan lortu degula. Ez dakit Vueltako antolatzaileek zer esperoko duten gugandik, baina ea irudi ona uzten degun batez ere hurrengo urteari begira berriz ere gonbidatuak izan gaitezen. Irabaztea ez da erreza izango, baina ea Azpiru izena jendearen belarrietara iristen den. Borrokarako espiritua eraman behar da!
Gomendioak:
Bi erropa pare eraman bizikletan ibiltzeko eta kaleko erropa ere eraman. Bizikletan ibiltzeko ezer ez ahaztu: guanteak, kuloteak, kaskoa, betaurrekoak, galtzerdiak, zapatilak... Mesedez maleta handiegirik ez eraman!!!!!!
Dirua eraman behar dezue. Lehenengo eguneko bazkaria gure dirutik ordaindu beharko degu eta ekipoak ez du diru gehiegirik. Uste degu, gainontzeko egunetako bazkaria pentsioan sartzen dela. Hori espero degu. Gutxi gora-behera 60€ badazpada.
Karrerak arratsaldez direnez, ideala izango da goizez 12tan buelta txiki bat ematea bizikletan. Guk baliteke bizikletak eramatea handik ibiltzeko, karretera onak baitira eta klima perfektua.
Mobila eraman zuen gurasoak lasai izan daitezen karrera eta gero. Batez ere Jokinek jaja.
P.D. Duda guztiak deitu guri edota hemen idatzi. Bi egun hauetan atento egongo gera denbora osoan zuek idazten dezuenari.