2010-02-03

Permalink 11:32:08, Atalak: dbazpiru  

AZ Etxe-Donosti Berriko Estatutoak

Batzuek ezagutuko dituzue, beste batzuentzat hau berria da. Hala ere bere garrantzia du, irakurri eta bete itzazue gauzak hobe joan daitezen denboraldian zehar.

Zer espero degu korredoreengandik?
 
- Lana ondo egitea, emaitzak ez badira ere garrantzitsuak. Hauek lortzen saiatzea espero degu.
- Iniziatiba izatea. Guk aginduak eta estrategia bat zehazten badegu ere, zuek zerate karreran erabakiak hartuko dituzuenak.
- Elkarlana: gurekin eta batez ere taldekideen artean. Zuen artean hitz eginez karreran zehar al den momentu oro.
- Dedikazioa, inplikazioa eta konpromezua. Ikasketak errespetatuz.
- Arduratsuak izatea. Ez zerate umeak eta ardura batzuk hartu behar dituzue. Karreran kontzentratuak egotea, janaria ekartzea, bizikleta garbi izatea, etab.
- Profesionaltasun maila bat. Deskantsua eta elikadura zaintzea. Bizikleta garbi eta ondo eramatea.
- Leialtasuna,zintzotasuna eta kasu egitea. Karrera aurretik bakoitzak bere rola du: gu entrenatzaileak eta zuek korredoreak.
- Etengabe hobetzeko grina.
 
Guk zer emango degu?
 
- Bide zuzenera bideratu taldea: helburuak argi zehaztu eta hauetara bideratu taldea
- Autonomia: Zer egin esan diezuegula, bakoitzak bere erabakiak hartzeko autonomia eman, taldearen interesak errespetatuz.
- Lidertza: Gu izan behar gera guzti honen buruak, gure esperientzia baliatu behar degu eta autoritatea izan. Inposatu gabe, elkarlanean eta zuen buruan dagoena jakinaz.
- Laguntza eta estimulua.
- Komunikazio ona egon dadin ziurtatu momentu oro. Informazioa banatzea.
- Konfiantza osoa gure korredoreengan, zuengan.
- Adibideak izan behar dugu, lehialak eta zintzoak. Vamos, zuek farrak ezin dituzte gehiegi bota ta gu saiatu behar gera ere parrandarik ez egiten laisterketa aurretik. Parrandak botatzeko eta bizikletarako momentuak ondo bereiztu.
- Beren egiteak ondo baloratu.(Blogarin claro jajaja)
- Oreka emozionala. Ezin degu batzutan de malas jun ta bestetan de buenas.

 

----------

2010-01-24

Permalink 22:45:29, Atalak: dbazpiru  

Ekipoko bilera

Aupa mutilak!

Entrenamendu gozoa gaurkoa ezta? Erritmo ona eraman dezute, seinale ona beraz. Asteazkenean taldeko bilera egingo degu, kasu honetan Belodromo barruko ekipoaren txokoan, hau da Luisen tallerraren ondoan. Misterra joan aurretik denboraldiaz mintzatzeko ederto egongo da, karreretan funtzionatzeko moduaz eta bakoitzataz espero duguna argi uzteko.

Beraz, Belodromo barruan 8tan izango gera denok, ezin duenak abixa dezala eta ikusiko degu nola moldatu egunak.

Asteazkena 8etan Belodromo barruan

Forza AZ!
----------

2010-01-22

Permalink 22:44:48, Atalak: dbazpiru  

Asteburuko plana

Aupa mutilak!

Asteburu honetan karrera bihar, Larunbata, arratsaldean izanen da 4etatik aurrera eta beraz pistan arituko zeratenak 3etan espero zaituztet Velodromoan. Challengeko azken karrera izaki, espero det beti bezela zuen onena ematea. No habrá paz!

Guztiontzaz, aipatu Igandean 10etan denak karreterara aterako gerala entrenatzera. Honekin esan nahi dizuedana da, asteburu honetan ez dagoela salida nocturnoa larunbat gauean. Denboraldi hasiera bertan da, eta pedalei zuek eman behar diezue. Zuek ikusi zazute karrerak amaitzen egon nahi dezuten edo lehenengo kilometrotik putak ikusten.

Video honekin espero ideia argiago ikustea:

http://www.youtube.com/watch?v=MRrJA2IjVz8&feature=related
----------

2010-01-15

Permalink 09:30:35, Atalak: dbazpiru  

Larunbata:entreno ekipoan

Aupa ekipo!

Bihar denok topoan ikustea espero zaituztet (Ander ezik, Euskadiko txapelketa bait du iraupen eskian). Entreno luzea egiten saiatuko gera, nahiz eta ni bezela batzuok ez gauden oso sasoiko. Beraz, 10etan topoan ederto? Kostara joango gera beraz Jonathan Lasarten itxoin gaitzazu, ongi?

Iñigo, ez naiz ondo akordatzen zurekin 10.15 edo 11.15 esan genuen, beraz bigarren aukera baita bota komentarioa eta 11.15etan geratuko gera topoan.

Alto de Orio Angliru baino gogorragoa egingo zait, abiso! jajaja

Ondo segi ta bihar arte. Zuen artean ere komentatu guzti hau, ahalik eta jende gehienek jakitea behar degulako. Aitor abixatuko balu norbaitek, perfekto.

Forza AZ
----------

2010-01-10

Permalink 20:32:19, Atalak: dbazpiru  

Denboraldi hasiera

Aupa mutilak,

Zer moduz doa urte hasiera? Gaur belodromoan hitz egindakoa hemen idatziko dizuet ez dezazuten ahaztu batzuek eta beste batzuek jakin dezaten. Hala ere, denoi eskatzen dizuet bizirik zaudeten seinale bat uzteko hemen komentario bat idatzi edo neri korreo bat idaztea. Jonathan, Aitor eta Ander zuek non zabiltzaten ez daukat ideiarik oraindik. Ez naiz zuen atzetik ibiliko badakidalako lan ta lan ari zeratela denboraldia prestatzen, baina jakin nahiko nuke astean zer egiten zabiltzaten.

Hemen aipaturiko gauzak:

1) Talde batean gaude eta beraz zuen artean geratzea eskatzen dizuet elkarrekin entrenatzeko. Entrenadoreok ezin degu iaz Luis kadeteetan ibiltzen zen moduan zuekin entrenatzera atera, horregatik oso oso garrantzitsua izango da bigarren urtekoek taldea pisu handiagoa hartzea. Ni Urtarrilan zehar Larunbateko entrenoetara azalduko naiz, pixkat ikusteko nola zoazten entrenatzen eta gauzak komentatzeko baina astean zehar esfortzu hori egiteko eskatuko nizueke bai Iñigo eta Sebasi, aurten zuek lideratu beharko dezutelako ekipoa (ondo gainera, horretaz ez det dudarik). Blogari erabiliko degu zuekin komunikatzeko, baina zuek hemen idatzi ere jendeak jakin dezan nor aterako den entrenatzera.

2) Talde arteko komunikazioa, beharrezkoa! Karreran askotan ikusten ditut egoerak non bakoitza pixkat bere modura doan eta hori ezin da onartu talde baten barruan. Kadeteetatik etorri zeratenok badaramazkizue egunak elkarrekin eta beraz zuen artean garraxi egiteko konfiantza beharrezkoa da. Rijs-ek bere korredoreak situazio extremoetan jartzen ditu bakoitzaren mala letxea atera eta elkarren arteko komunikazioa hobetzeko, baina nik ez det hortaraino iritsi nahi. Mala letxe hori atera zazute, eta karreran garraxi egin behar bada egin. Iñor ez da zuek baino gehiago, ez ahaztu.

3) AZren karrerako filosofia erasotzea da, probatzea ea aurrera egiten degun. Jubenilak ikasteko eta disfrutatzeko kategoria da, baina horretarako entrenatzea ezinbestekoa da. Nik espero det Iker ahalik eta azkarren jartzea gurekin kontaktuan, bi astetan ola dena itxia egongo balitz zuekin biltzea gustatuko litzaidake karreterarako denboraldiaz hitz egiteko. Abixatuko zaituztet.

Zuen berrien zai geratuko naiz.

Forza AZ!

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Donosti Berri - AZ Etxe

Blog honetan Donosti Berri - AZ Etxe Txirrindulari Taldeko jubenilen kontuak hizpide izango ditugu. Gure artean komunikatzeko eta beste edonork parte hartu nahi badu bere iritzia emateko balioko digu.

_____________________________

Fundación Etiopia-Utopia Fundazioa -tikal

Promote Your Page Too

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution