Suposatu liga bat jolasten dela. Zure taldeak partidua galtzean du eta ez da txapelduna geratzen baina konturatzen da beste taldean zigor bat bete behar zuen jokalari batek parte hartu duela.Dirudienez beste taldeak ez ditu arauak errespetatu.
Zuk zer egingo zenuke: partiduaren emaitzarekin geratuko zinatekeke ala federazioan salatuko zenuke ? Kontutan eduki salatuz gero eta beste taldea arauak ez betetzeagatk zure taldeak txapelduna izateko aukera edukiko lukela.
Udako oporrak heltzeko prest daude. Planak egiten hasi gara.Arrazoi ezberdinen ondorioz ia ia opor guztietan gauza berdinak egiten ditugu. Orain irudimena martxan ipiniz kontaiguzu zer gustatuko litzaizuken egitea.
Behin, duela urte batzuk, nire tutoriarekin Baratzera joatea tokatu zaitzaidan. Egia esanez, ez nuen hara joateko gogorik, baina esperientzia pasa eta gero polita izan zela esan behar dut.
Lekua oso atsegina da: giro lasaia, naturaren erdian. Ikasleek eta biok elkarri ezagutzeko aukera ezberdinak eduki genituen. Batzuek lehenengo aldiz baserritarren munduan parte hartu zuten.
Gogorrena gauak zaintzea izan zen. "Diskoteka" itxi ondorn ikasleek ez zuten lo egiteko gogorik: isiltasuna eta loa oso berandu lortu genituenez hurrengo egunetan erdi lotan ibili behar genuen.
Eta zuentzat, nolakoa izan da zuen esperientzia Baratzen? Zein izan da gehien gustatu zaizuena?
Beti bezala ikasturte honen zehar 2. ziklokoak igeritokira joaten ari dira. Han ez dute igeri egiten bakarrik, heziketa fisikoa ere egiten dute. Baina... orain arte ez digute ezer kontatu: ez dakigu gustatzen zaien ala ez, igeri egiteko beldurra pasatu zaie ala gehiago daukate,...
Hurrengo olinpiadan parte hartzeko prest egongo ote dira?
:crazy: Lorategietan, udaberriaren hasieran, landatu genituen ladare guztiak desagertu egin dira. Zer iruditzen zaizu? Zer gertatu zen ihauterien asteburuan? Noren errua da? Denok ahal duguna egin dugu landareak zaintzeko? Zer falta zaigu?
Ikasturte honetan "Rally Literario" delakoan parte hartu duzu? Batzuetzat irakurritako liburuak oso aspergarriak izan dira baina beste batzuentzat ez. Eta zuretzat? Zein da gehien gustatu zaizuna? Zein motatako liburuak irakurtzea gustatzen zaizu? Anima zaitez zure iritziak idaztera.
Liga amaitzeko denbora gutxi falta eta Athletik kili-kolo doa. Zer uste duzu? Mantenduko gara ala bigarren mailako hoberenak izango gara?
5. mailakoek "Cosas de hermanos" izenarekin lan bat egin dute. Lanak anai-arrebei buruz hitz egiteko aukera bat eman die. Ondoan ikasle batek pentsatzen duena adieraziko dizuegu. Gero zuen txanda izango da.
This skin is even more fun with the PT Banana Split font, available from Funky Fonts
Original template design by Piechdibi.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | |||||
| 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
| 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
| 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
| 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |