Martxoaren 18an.
Goiz aldean autobusa hartu eta Gipuzkoa aldera abiatuko gara. Lehenengo geldialdia Zumaian burutuko dugu. Bertan, Kaiargi taldeak harrera egin eta bertako interpretazio zentrua erakutsiko digularik. Gida lagun dugula, Zumaiako amildegiak eta kostaldea ikusiz ibilaldi labur baina interesgarri bat gozatzeko parada izango dugu. Jarraian, ordu erdiko paseoa emango dugu errekatik zehar itsasontziz. Paraje eder hau bisitatu ostean, Asteasu aldera abiatuko gara. Bertan aurkitzen da "Sarasola sagardotegia", natura erdian eta famatua den Ernio mendia atzean duelarik. Inguru ederra, ikusmenaren eta urdailaren gozamenerako! Ondo bazkaldu eta etxera? Ez horixe! Arratsaldea Azpeitian emango dugu poteoan, dagoeneko euskaldun giroan guztiz murgildurik eta eguna poz-pozik amaitzeko asmo sendoarekin.
Bilbora 11k aldera itzuliko gara, batzuk etxera eta juergistenak Deusturantz joko dute. Guzti hau, Algortako bertsolari, trikitilari eta pandero joleek girotuta, tartean Xabier Paia dugula! Martxorako planik ez duzula?
ETORRI ETA GOZATU!
Izena emateko: burdinaldea@hotmail.com
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Burdinaldea eskualdea Trapagaran, Ortuella, Abanto, Muskiz, Zierbena, Sopuerta eta Galdames herriek osatzen duten eremu geografikoa da.