1.. NORK HAR DEZAKE PARTE?
Meatzaldeko, hots; Abanto-Zierbena, Muskiz, Trapagaran, Ortuella eta Zierbenakobiztanleak edota bertoko euskaltegietan zein ikastetxeetan matrikulatuta dagoenak. Partaideek 15 urte beterik izan behar dute.
2. BALDINTZAK
Euskaraz idatzia
Argitaragabekoa
Laburra, gehienez ere, 1.000 hitzekoa. Mila baino gehiago duena puntuazioan zigortuko da.
Gaia librea izango da. Dena dela, Meatzaldearekin lotura daukatenentzako sari berezia egongo da.
3. ARLOAK eta SARIAK
Bi arlo ezberdin egongo dira, bata irekia eta bestea euskaltegietako ikasleei begira.
- ARLO IREKIA
Aurkeztutako lan guztiak sartuko dira eta horietatik bi aukeratuko dira eta hauen artean irabazlea.
1. saria:Oroigarria eta 300 euroko txartela.
2. saria:150 euroko txartela.
Meatzaldeko sari berezia:50 euroko txartela.
- EUSKARA IKASLEENTZAT
Honetan euskaltegietako ikasleek egindakoak, soilik, epaitu eta sarituko dira, horretarako 3 maila daude:
Hasierakoa 1., 2., 3., 4., 5. eta 6. urratsetako ikasleak.
Tartekoa 7., 8. eta 9. urratsetako ikasleak.
Azkena 10., 11. eta 12. urratsetako ikasleak.
Hiru maila hauek bina sari izango dute:
1. saria:Oroigarria eta 100 euroko txartela.
2. saria:50 euroko txartela.
Txartelak Urretxindorra Megadendan euskal diskoak, liburuak, jokoak edota abarrak erosteko dira.
Sariak ez dira metagarriak.
4. LANEN EMATEA
Lanak aurkezteko azken eguna apirilaren 12a izango da. Berauek lehiaketa babesten duten udaletxeetan edo Meatzaldeko edozein euskaltegitan entrega daitezke.
Martxoaren 18an.
Goiz aldean autobusa hartu eta Gipuzkoa aldera abiatuko gara. Lehenengo geldialdia Zumaian burutuko dugu. Bertan, Kaiargi taldeak harrera egin eta bertako interpretazio zentrua erakutsiko digularik. Gida lagun dugula, Zumaiako amildegiak eta kostaldea ikusiz ibilaldi labur baina interesgarri bat gozatzeko parada izango dugu. Jarraian, ordu erdiko paseoa emango dugu errekatik zehar itsasontziz. Paraje eder hau bisitatu ostean, Asteasu aldera abiatuko gara. Bertan aurkitzen da "Sarasola sagardotegia", natura erdian eta famatua den Ernio mendia atzean duelarik. Inguru ederra, ikusmenaren eta urdailaren gozamenerako! Ondo bazkaldu eta etxera? Ez horixe! Arratsaldea Azpeitian emango dugu poteoan, dagoeneko euskaldun giroan guztiz murgildurik eta eguna poz-pozik amaitzeko asmo sendoarekin.
Bilbora 11k aldera itzuliko gara, batzuk etxera eta juergistenak Deusturantz joko dute. Guzti hau, Algortako bertsolari, trikitilari eta pandero joleek girotuta, tartean Xabier Paia dugula! Martxorako planik ez duzula?
ETORRI ETA GOZATU!
Izena emateko: burdinaldea@hotmail.com
Burdinaldea eskualdea Trapagaran, Ortuella, Abanto, Muskiz, Zierbena, Sopuerta eta Galdames herriek osatzen duten eremu geografikoa da.