Edukira joan | Menura joan | Bilaketara joan

brigadafarra blog

Blog berri bat blogari berri batentzat

Mezua: KASUBOTUA 6/6: BIZAR ZURIN PUNTU FLAKUA

KASUBOTUA 6/6: BIZAR ZURIN PUNTU FLAKUA





                                            http://bp3.blogger.com/_QkDuwpGij8c/R7Be_EOV1LI/AAAAAAAAAAM/WnIZARiUiY8/s1600/bizar1.JPG



Horrelakorik bai ez nuela espero. Noiz aurkituko nuen Bizar Zurin Puntu Flakua? Eta zer zen zehazki? Ez nekien nora joan
momentu horretan, baina kontu guzti hau asko gustatzen hasi zitzaidan. Nire bizitza motelari akzio pixka bat eman zion.
Kitzikagarria zen. Eta azken eskutitz honekin heroi existentzial bat sentitzen nintzen. Dharmaren bagabunduak ainakoa.

Ezin nuen nire jarrera aldatu, hori zen gauza ziur bakarra. Ez nekien zer egin, baina zer ez egin oso garbi neukan. Eta kalera
irten nintzen, zer egin jakin gabe, zerbait gertatuko zen esperantzaz. Eta hala izan zen. Neska argal bat hurbildu zitzaidan,
eta honakoa xuxurlatu zidan belarrira:

- Zure hatsaz haratago ferekatzen nuen bakardadea, eta gogoan ditut, hatz puntekin, inoiz baino intentsoago, begiak bustitzen
zizkidaten kantuak.

- Aizu...-ez nekien zer arraio zen guzti hau- Bizar Zurin Puntu Flakuarengana eraman al nazakezu?

Baietz esan eta jarraitzeko keinua egin zidan. Lokal estrainio bateraino joan ginen. Atea ireki zidan eta kanpoan geratu zen.


                               

     http://bp0.blogger.com/_QkDuwpGij8c/R7Be_UOV1MI/AAAAAAAAAAU/uSdMblrTgLA/s1600/bizar2.JPG         
                             
Sartu eta drogamenpekotasunaren aurpegi ezberdinak ikusi nituen. Bingiak belarra rulatzen, zaldi-lasterkari bakartiak ezerezari
so, eta mahaitxo batean agure bat pipa erraldoi bat erretzen. Nire zain zegoen. Hurbildu eta kola-kao kirats ikaragarria
usaindu nuen.

- Crack-a?

- Ez motel, ez. Pipan erretzeko tabakeliya ek, merkatuko txarrena. Eateko zeoze nahi al dek? Koolrof?

- Basakasa nayo.

Basakas bat atera zidan eta pipa erretzeari ekin genion. Erretzen joan ahala Bizar Zurin Puntu Flakuaren presentzia gero eta
gehiago sentitzen hasi nintzen. Txustarra apuratzerakoan konturatu nintzen bera zela munduaren erdigunea, beste guztia
alferrikakoa izanik. Gainontzekoa hutsala zen, ustela.

AMAIA.

http://bp3.blogger.com/_QkDuwpGij8c/R7BfAEOV1NI/AAAAAAAAAAc/1xsvgDyQWlE/s1600/bizar3.JPG

Erantzunak:

Bidaltzailea: brigadafarra [Kidea]
eztituk ikusten argazkiyak, mekaben dios!!
Permalink-a mezu RSS 2008-02-11 @ 23:12
Bidaltzailea: brigadafarra [Kidea]
irudiyan helbidian klikatu ta argazkiyak jeistia dazkazue halare
Permalink-a mezu RSS 2008-02-11 @ 23:17
Bidaltzailea: death proof [Bisitaria]
alperkeriyai batalla irabaztia exito haundiya ek, motel! Produkziyua gehitu berra ziok, kapitalistan modun, ez dek uste? Asko gustau zayak zaldi-lasterkariyan metafora, bai hoixe. Segi hola beatnik!
Permalink-a mezu RSS 2008-02-12 @ 12:03

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

This site works better with web standards! Original skin design courtesy of Tristan NITOT.