KASUBOTUA 6/6: BIZAR ZURIN PUNTU FLAKUA
Horrelakorik bai ez nuela espero. Noiz aurkituko nuen Bizar Zurin Puntu Flakua? Eta zer zen zehazki? Ez nekien nora joan
momentu horretan, baina kontu guzti hau asko gustatzen hasi zitzaidan. Nire bizitza motelari akzio pixka bat eman zion.
Kitzikagarria zen. Eta azken eskutitz honekin heroi existentzial bat sentitzen nintzen. Dharmaren bagabunduak ainakoa.
Ezin nuen nire jarrera aldatu, hori zen gauza ziur bakarra. Ez nekien zer egin, baina zer ez egin oso garbi neukan. Eta kalera
irten nintzen, zer egin jakin gabe, zerbait gertatuko zen esperantzaz. Eta hala izan zen. Neska argal bat hurbildu zitzaidan,
eta honakoa xuxurlatu zidan belarrira:
- Zure hatsaz haratago ferekatzen nuen bakardadea, eta gogoan ditut, hatz puntekin, inoiz baino intentsoago, begiak bustitzen
zizkidaten kantuak.
- Aizu...-ez nekien zer arraio zen guzti hau- Bizar Zurin Puntu Flakuarengana eraman al nazakezu?
Baietz esan eta jarraitzeko keinua egin zidan. Lokal estrainio bateraino joan ginen. Atea ireki zidan eta kanpoan geratu zen.
Sartu eta drogamenpekotasunaren aurpegi ezberdinak ikusi nituen. Bingiak belarra rulatzen, zaldi-lasterkari bakartiak ezerezari
so, eta mahaitxo batean agure bat pipa erraldoi bat erretzen. Nire zain zegoen. Hurbildu eta kola-kao kirats ikaragarria
usaindu nuen.
- Crack-a?
- Ez motel, ez. Pipan erretzeko tabakeliya ek, merkatuko txarrena. Eateko zeoze nahi al dek? Koolrof?
- Basakasa nayo.
Basakas bat atera zidan eta pipa erretzeari ekin genion. Erretzen joan ahala Bizar Zurin Puntu Flakuaren presentzia gero eta
gehiago sentitzen hasi nintzen. Txustarra apuratzerakoan konturatu nintzen bera zela munduaren erdigunea, beste guztia
alferrikakoa izanik. Gainontzekoa hutsala zen, ustela.
AMAIA.
KASUBOTUA 5/6: BASTARDO BATI ESKUTITZA
Beraz, egun horretan ezer ez egitea erabaki nuen.
Hurrengo goizean tinbre-hotsak iratzarri ninduen. Hamarretik bederatzitan ez nintzen ohetik altxako baina gosaltzeko gogoa nuen eta jaikitzeko laguntza moduko bat izan zen.
Zein? -galdetu nuen umore txarra transmitituz.
Bastardo bati eskutitza. Hori jartzeik hemen. Hiri bialtzeko pagatu ziatek.
Bien, pasa ai.
Irekigailua sakatu eta korrika bizian abiatu nintzen portalerantz. Beatnik-a joana zen ordurako. Eta eskutitza buzoian utzi zidan. Horretarako, beste norbaiten tinbrea jo eta “kartero” esan besterik ez zuen. Gero eta ulertezinago jokatzen zuten.
Eskutitza hartu eta gosaltzera igo nintzen, irakurri gabe. Gurasoak lanean zeuden. Zerbait egin beharra neukan. Ikasketak amaitu eta sei hilabetera berdin jarraitzen nuen. Deskafeinatuari Mac Kenn txorrotada botatzea rituala zen ordurako. Eta berriz ohean etzaten nintzen normalean, disko bat entzutera. Baina egun hartan zerbait nuen egiteko. Gaiztoek eskutitza bidali zioten antiherioiari. Honela zioen:
BASTARDO BATI ESKUTITZA
Gu gaituk jeneraziyo eroriya. 80ko hamarkadan heroinakin palmatze ziyen bezela o gure ingurukuak porrota engantxatzeituan bezela, gu drogaik absurdo ta tragikuenian erori gaituk. Etzak pentsa honekin, gamelu boteretsun bat o antzeko zeoze haizenik. Konturatuko itzan bezela asko gaitukta hi dosiya ematea behartuta zioken bastardo bat besteik ez haiz. Asike benga, hasi ai lanian, bestela bakik zertzioken.
Baina bueno, azken finian eztik inporta, bere aurrian dantzan ai gaituk, danok jarraitzeyau bere pista. Hik e bilatukoek, lenuo o beranduo, Bizar Zurin Puntu Flakua, seguru eotia dakak.

argazkia: http://www.arteleku.net/4.1/blog/audiolab/wp-content/uploads/2006/11/gargantua.jpg
KASUBOTUA 4/6: EGUNAK AURRERA DOAZ BASAZALDIAK BEZALA MENDIEZ GAINDI
Iltze hura oso gogorra izan zen. Ez nuen asko pentsatu aurreko egunekoaz. Tipoak botilarekin eman zidanean jendeak ez zuen begiratu ere egin, kamorra klasiko bat zelakoan. Baina, kamorra klasikoetan jendeak beti begiratzen zuen, edo sartzen zen. Arraroa zen, denak beraietakoak ote ziren, beatnikak alegia? Baina ez nion buelta gehiago eman, ez zitzaidan asko axola. Resaka depresibo batean murgildua nengoen. Zertarako hortzak garbitu, azkazalak moztu, belarriak karraskatu eta hautsa kendu, heriotza zain baldin bagenuen tiratzailearen pazientzia higiezinaz. Ez zuen zentzurik, baina han jarraitzen nuen nik ere ontziak garbitzen ardoa edanez.
KASUBOTUA 3/6: HAIN SAKON EZ DIT MINIK EGITEN
Hurrengo egunean mozkorturik nengoen lagunekin. Célinegatik galdetu nien eta azkenaldian gutxi irteten zela esan zidaten, ezer berririk ez. Ez nien kontatu aurreko egunekoa, lagun asko geunden eta tartean beraietakoren bat egon zitekeen.
Kontua da goizeko ordu txikitan Chunnyn aurkitzen nintzela, ez dut oroitzen norekin. Bizardun haundi bat hurbildu zitzaidan eta zerbeza botila bat hautsi zidan buruan. Ez ninduen oso ondo harrapatuko, ez bainintzen lurrera erori ere. Tinko geratu nintzen, oso harro, min ikaragarria egin bazidan ere.
Fuertio eman berkoiak, txabalin. -en fin, asko edan nuen.
Berritze ez baek emangoyat fuertio -bota zidan patxadaz.
Zeñek agintzeik hemen?
Hemen guk agintzeyau, mongolo.
Eta lepotik heldu eta eskuinkada gogorra eman zidan matrailean. Seko erori nintzen eta ez dakit nork atera ninduen handik, baina gogoan dut Phannellan azken tragoa hartzeko indarrak atera nituela. Hurrengo eguerdian esnatzean burua lehertu beharrean neukan eta almoada odolez zikindua.

KASUBOTUA 2/6: HARRESIAK MARGOTZEN, MUGEI PUTZ EGITEN.
Goiko txirriña desagradablea jo zuten udazkeneko arratsalde hotzean. Kippela* bazterretan. Tinbre luzea izan zen, ez zitzaidan asko gustatu. Hala ere, ateko zirrikitutik begiratu gabe ireki nuen. Céline zen, betiko laguna, azkenaldian gutxi ikusten baginen ere. Oso aurpegi zurbila zuen eta begizulo ikaragarriak.
Ze itek hemen, gandul? -galdetu nion, kortesiak utzita.
Ta hik?
Hemen bizi omen nauk.
Hi... (20 bat segunduko ixilune amaigabea egin zuen, beldurtzen hasia nintzen) berritu zak.
Nahi badiat, betire.
Orduan ostiko batez barrura bultzatu ninduen eta bera ere nirekin sartu zen. Jostailuzkoa zirudien pistola bat atera zuen jertsearen poltsikotik.
Brometazkua emateik -bota nion, gogor plantak eginez.
Hik esan dek (emateikela). Benga bakik ze in ber deken.
Morrisonen edozein letra bilatzeari ekin nion, egokia iruditu zitzaidan momenturako. Eta orduantxe iritsi zen nire ama etxera. Célinek pipa ezkutatu zuen.
Ze ai zeazte? -galdetu zuen amak.
Sin mas, Céline ya bazijuan. -erantzun nion.
Bai nik jun in ber det -esan eta alde egin zuen, nire muinean begirada esanguratsu bat izoztu ondoren.
Asko beldurtu nintzen. Céline horrela ikustea ez zen xamurra izan. Baina ez nuen berritu. Kikilduko ez nintzela ikus zezaten. Gerra deklaratu nien.
* Ikus Philip K. Dick-en ¿Sueñan los androides con ovejas eléctricas?
Zabaldu
Bildu
Twitter