Izozturiko produktuen sailean topatu zuten elkar. Izozkailu megalitikoaren alde bakoitzean, izozturik aurkitu ziren, elkarri so. Beraien artean, menestra, ilar, txirla eta abarren kantitate beldurgarriak. Beraien artean, beldurra.
Halakoak dira hipermerkatuak.
Lena ezagutu nuenean dena desberdina zen. Memoria gutxi genuen eta bizitzeko gogo asko. Kokaina eta dantza. Antolaketarik gabeko festak. Lenak titi ederrak zituen eta konbertsazio arina. Taberna zikinetako komunetan larrua jotzea nahiago zuen ohe bateko maindire leunen artean sexua edukitzea baino. Misterio bat. Bera bezalako neskek ez zutela horrelakorik egiten uste nuelako Lena ezagutu arte. Lenak kontrakoa erakutsi zidalako. Horrelako emakumeengan badagoela zerbait lizuna, zikina, gordina, amatasun eta ama birjintasunaren topiko tipikoetatik urruti kokatzen den irudia.
Hain erakargarria.
Hain arriskutsua.
Lore ipsum dolor sit amet, consectetuer adipiscing elit, sed diam nonummy nibh euismod tincidunt ut laoreet dolore magna aliquam erat voluptat. Lore ipsum dolor sit amet, consectetuer adipiscing elit, sed diam nonummy nibh euismod tincidunt ut laoreet dolore magna aliquam erat voluptat.
Eta bat-batean, aharrausika egin nuen.