Mezua: Playback

2009-01-28

Permalink 10:15:57, Atalak: Euskalerria irratia  

Playback

Entzun

Anekdota ezagutuko duzu, entzule: Barack Obama presidente izendatzeko ekitaldian playbacka egin zuten Yo-Yo Ma biolontxelistak eta Itzhak Perlman biolinistak; ez ziren zuzenean jotzen ari, lehenagotik grabatutako pieza entzun zuten Washingtonen bildutako milaka herritarrek. Tenperatura baxuegia omen, ezin omen instrumentuak behar bezala afinatu, horregatik hartu omen zuten playbacka egiteko erabaki gogorra.

Aitzakiak aitzaki, gauzak egiteko modu baten erakusgarri ezin hobea utzi digute musikariok. Horrela dago mundua entzule. Lanak egiteko bi modu daude: normal tradizional eta ohikoa, hau da, gauzak egitea, behar den bezala, hasi eta buka; eta playback modua: beste norbaiti lana enkargatzea, gero, momentua iristean, meritua, txaloak eta loreak zerorrek jasotzeko.

Playbackera da, gauzak egin ordez, egiten dituzula esatea; kazetaria zarela esatea, albiste bakar bat idatzi izan gabe; blogaria zarela esatea, armiarmak zure blogean sare erraldoiak egiten ari diren bitartean; grafitigilea zarela esatea, nahiz eta egin zenuen azken pintadan “LAIA BAI” jarri zenuen.

Denok ezagutzen ditugu kasuak, ez da fenomeno berri berria ere. Playback kirola existitzen zen: Kournikova zure telebistara iritsi zen, tenislaria omen zelako. Eta, entzule, noiz ikusi zenuen azken aldiz kantxan?

Playback musika ere, kilometroak egindakoa zen Obamaren ekitaldia baino lehen. Ezagutzen al duzu Pete Doherty? Eta haren kantaren bat?

A, eta playback zutabegintza, noski. Ala zer uste zenuten, Gorka Bereziartuak denbora galtzen duela testu hauek idazten, han eta hemen antolatzen dituzten sarao guztiak eskura edukita?

Dena dela, kezkagarriena, nire ustez, playback politika da. Gauzak aldatuko dituzula esatea, eta kieto geratzea zain, norbaitek play botoia sakatuko duen esperantzan. Eta kezkagarria diot, politikan, benetako politikan, aurretik egindako grabazioek ez dutelako aldaketarako biderik zabaltzen.

Hurrengo hilabeteetan ikusiko dugu Obamarena benetako politika den ala playback hutsa. Nik ez daukat esperantza handirik. Izango da, zuzeneko musika gustatzen zaidalako; jazza bada, hobe. Washingtongo tipo hauei berriz, ez zaie inprobisazioa batere gustatzen.

Erantzunak:

Bidaltzailea: farlamentua [Kidea]
LAIArekiko duzun fetitxismoaren su-garra ez zaizu itzali oraindik. Ni beti izan naiz LAIA-Apika zalea.

Memelokeria hau esan eta gero, galdera bat egin nahi d(iz)ut: playback-a eta soinu enlatatua gauza berbera al dira? Ez dakit, politika yankian pentsatzen dudanean sitcom-etako barre artifizialak datozkit burura.
Permalink-a mezu RSS 2009-02-03 @ 17:26
Bidaltzailea: Gorka Bereziartua [Bisitaria] · http://www.blogari.net/boligorria
Bai, beti egin dit grazia LAIA BAI-LAIA EZ eztabaidak, gogoratzen baitit Monty Python-en "Brianen bizitza"-ko eszena hura ("disidente!"). Grazia egiten didaten beste dikotomia batzuk jarraian:

- Maixa ta Ixiar vs. Alaitz eta Maider (diskusio sutsuak herriko tabernako komunetan).
- Udalbiltza vs. Udalbiltza (izen bera, izate oso diferenteak).
- Txirri, Mirri eta Txiribiton vs. Takolo, Pirritx eta Porrotx.
- AEK vs. HABE
- Ikastolen elkartea vs. Eskola publikoa
- Zabaldu vs. Aupatu
- Farlamentua vs. Eusko Legebiltzarra (aurrenekoan hitz egiten uzten didate, bigarrenean ez, oraindik behiñipiñ).
- Young Play vs. Itxela (-tz ondo ahoskatzen dakitenek ere horrela deitzen diote).
- Kauta vs. Kerobia vs. Keike vs. Kudai vs. Kuraia vs. Kokein

Eta abar.

Eta hainbeste dikotomiarekin, uste dut galdu egiten ditugula politikan boterea lortzeko hain beharrezkoak diren pertsona horiek: anbiguoak. LAIA APIKAkoak, AHTrik Beharbadakoak, Bolognari Ikusiko Dugu Zer Esan-ekoak, Produktu Frantsesak erosi, igual (edo igual ez e, niregatik...)-ekoak etc.

Si-pero-no-pero-si botoa garrantzitsua izan da beti, eta inork ez du behar bezala kapitalizatzen asmatu.

Sitcom hori irakurrita berriz, aurrena korronte politiko arraro batean pentsatu dut (situazionismoa eta komunismoa batuko lituzkeen zerbait). Eta, arrazoi duzu, latako barreek hobeto ematen diote yankee doodle politikari, eta ez dakit hori playbacka den ala playfronta, ala fuckbacka, ala zer. Baina, ikusten duzunez, aspertu egiten naiz eta zure erantzun sakonek, gutxienez, pentsarazi egiten didate (ez da gutxi).
Permalink-a mezu RSS 2009-02-04 @ 19:45
Bidaltzailea: Joanes Apaolaza [Bisitaria] · http://joanesapaolaza.wordpress.com/
...bai zerrenda luzea legoke. Zalduaren azken lanean ere ideia politak daude. Baina gauza da Lizardi jaunak halakoak bota zituela Gasteiz aldean zegoen garaian.

Alain Soral lehenik eta behin soziologoa da, oso diskurtso interesgarria duena adibidez feminizazioari buruz (bere derrapage-ak albo batera utziaz), eta salatzen du (beste hainbaten antzera) UMPS sistemak (aplika dezagun pnvpse, edo upsn, edo ppsoe) frantzian sortu duena bosgarren errepublika osoan. Gainera duela egun batzuk FN utzi berri du, duela 20 urte PCF utzi zuen bezala. Deskribatuko banu kontzeptu politikoz esango nuke: boterearekin kritiko, politikoki zuzenaren etsai sutsu, komunista, nazionalista frantses (are serbiar eta errusiar), artean eta literaturan jantzia, eta batez ere frantses kesaltzaile UMPSLCRMoDemLO-ren detestatzaile. FNra jo badu agian da kriminalizatua zegoelako. Ez nuke piruetarik egin nahi baina oroitu nahiko nuke FNk apartheid politikoa jasaten duela, bozen %12rekin ez dago asanblada nazionalan eta gizartean esistitzen ez diren erradikalak (alderdi erradikaletakoak) edo PCF (%4) parlamentuan daudela.

Lastima Itzaken eta Yoyomaren mailako musikariak halakoetan aritzea.
Permalink-a mezu RSS 2009-02-10 @ 11:38
Bidaltzailea: Edith [Bisitaria] · http://www.facebook.com/profile.php?id=100003405690840
Really interesting and qinuue post. I like such things as making more homework, developing writing skills, and also related things. These kind of ideas help in being a pro on this topic. This page is very helpful to everyone because people like you committed time to learning. Consistency is the key. But it is not that easy, as has been made out to be. I'm not really saying that I'm an expert like you and several times I feel I should start giving it up. Looking at a person like me, this post is of good support and booster. Thanks for sharing.
Permalink-a mezu RSS 2012-04-02 @ 05:09
Bidaltzailea: uigmqeeqkeu [Bisitaria] · http://yxgeemryokky.com/
tTNLBE bayfllgosddy
Permalink-a mezu RSS 2012-04-02 @ 23:06
Bidaltzailea: hytrdoaocpy [Bisitaria] · http://pswfuzplpcxi.com/
EKwOFM zrqymcgfgrig
Permalink-a mezu RSS 2012-04-05 @ 21:00

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Kudeaketa

Lizentzia

Creative Commons License

Egileaz

Zein da Gorka Bereziartua hori?

Irakurketa gomendatua

It was the best of times, it was the worst of times, it was the age of wisdom, it was the age of foolishness... Osoa irakurri

(Charles Dickens, Tale of two cities)

Sortzailearen profila

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution