Mezua: Sua

2008-03-08

Permalink 16:51:22, Atalak: Testu motzak, Iritzia  

Sua

Pistola batean bukatzen zen beso beltzak atzo erabaki zuen hitzak soberan daudela. Txano zuriak esan du zeinek bizi behar duen, zeinek hil. Atzo autobideko peajeko langile baten bizitza kiskali zuten plazan, denen aurrean. Ustearen kontrara, sorgin ehizetan protagonista ez da heretikoa izaten, ezta plazan bere gorputzarekin txondorra egiten dutenean ere. Garrantzitsuena, noren azala ikatz bihurtuko den erabakitzea baino, sua piztuta mantentzea da. Inkisizioarentzat heretikoak suaren gasolina baino ez ziren. Errudunak, errugabeak ETAri ez zaio axola, garrantzitsuena sua gorri mantenduko duen erregaia eskura izatea da. Behin sua instituzio bihurtu denean, berak bakarrik agindu dezake. Egunero atera behar egur eta gorpu bila sua biziko bada. Instituzioak (barka "erakunde" esan nahi nuen) ez du beti heretikoen konfesiorik lortzen eta horregatik denak susmopean jartzera jotzen du, beldurra ogi bihurtzera. Gertatzen da, sutarako hautagaiak geroz eta gehiago diren neurrian, gutxiago direla haren inguruan dantzan ari direnak. Iritsiko da eguna, denok makila bati lotuta egongo garena. Eta hankapean beroa sumatzen hasten garenean, haragi errearen usaina hartzen, ez du asko inportako haga nork josi duen lurrera, nork lotu dizkigun eskuak, inkisizio euskaldunak, ala hegoaldetik etorritakoak.

Erantzunak:

Bidaltzailea: Edo Nor [Bisitaria]
barkatu gaia aldatzea, Gorka, kontutxo bat soilik: faborez, kenduko duzu blogera sartzen naizenero ateratzen den audioa? Eske hola ezin dut irakurri. Tira, beste irakurleek ere har dezatela hitza, nahi badute, eta ondoren, nola ez ba, zure esku dago erabakia. Azken finean, herri libre batean bizi gara, ezta?

segi fin!
Permalink-a mezu RSS 2008-03-08 @ 19:58
Bidaltzailea: tepuigorritan [Bisitaria]
Gustatu zait... eta biharamunean "soziatek" langilearen odolari esker euren boto-kutxak gainezka zituzten!! gora INSTITUZIOA!
Permalink-a mezu RSS 2008-03-10 @ 17:23

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Lizentzia

Creative Commons License

Egileaz

Zein da Gorka Bereziartua hori?

Irakurketa gomendatua

It was the best of times, it was the worst of times, it was the age of wisdom, it was the age of foolishness... Osoa irakurri

(Charles Dickens, Tale of two cities)

Sortzailearen profila

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution