Mezua: K (notimeforlove)

2008-02-12

Permalink 21:49:25, Atalak: Erretratuak  

K (notimeforlove)

Norbaitek belztu behar izan du zure izena K, atxilotu baitzaituzte goiz batez ezer txarrik egin gabe. Ordu txikietan deitu zuten zure etxera eta ez zen esnezalea. Ez da horrelako zerbait gertatzen zaizun aurreneko aldia. Ohean egongo zinen K, begi bat zabalduta lo, atearen azpiko zirrikituan pausoak ikusteko. Irekiko zen atea K, egiten ari zenaren lotsaz aurpegia estalita zeraman gizon bat sartzeko. Beltzez jantzia, ez zenuen nor zen galdetzeko beharrik ikusiko K eta bera ere ez zen azalpenekin luzatu. Kaleko arropak jantzi ote zenitzakeen galdetuko zenion K eta berak, ikusten ez zenuen toki batean zegoen norbaiti luzatuko zion itauna. Barreak entzungo zenituen K, ez dakizu pertsona bakarrarenak, gehiagorenak, berdin dio. Beharbada norbaitek negar egingo zuen etxean. Beharbada liburuak sartuko zituzten kaxetan, azterketak, Dylanen disko hura, A hard rain's a gonna fall. Eskuburdinak jarriko zizkizuten ondoren K, eta lapur bat bezala polizia autoan sartu. Barkatuko didazu K baina nik antzezlan txar honetako azkenaurreko eszena hori baino ezin izan dut ikusi. Asmatu egin dut gainontzekoa. Zuk erakutsi zenigun batzuetan, egia estaltzen dutenean irudimena erabiltzea beste biderik ez dela geratzen.

Ez dute uzten maitatzen gauean, NO TIME FOR LOVE

Erantzunak:

Bidaltzailea: Ion Olano Carlos [Bisitaria]
Ezagutzen dena soilik maita daiteke. Eta maite dena soilik gorrotatu. Literatura ezagutzen eta maitatzen irakatsi diguzu, K. Maite dugunetik gorroto duguna identifikatzen ere irakatsi diguzu, agian nahi gabe, K. Maite duzulako gorroto zaituzte, K. Ez zaituzte ezagutzen.

Besarkada handi bana preso guztiei.
Permalink-a mezu RSS 2008-02-18 @ 11:13
Bidaltzailea: Kevin Heredia [Bisitaria]
"Askatasuna!" oihukatzeak ez gaitu askeago egiten. "Atxilotuak askatu!" oihukatzeak ez ditu lagunak askatzen. Baina. Baina.

Denok gara K

http://kevinheredia.mundua.com/2008/02/19/prendimiento-de-antonito-en-el-camborio-camino-a-sevilla/
Permalink-a mezu RSS 2008-02-19 @ 01:09

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Lizentzia

Creative Commons License

Egileaz

Zein da Gorka Bereziartua hori?

Irakurketa gomendatua

It was the best of times, it was the worst of times, it was the age of wisdom, it was the age of foolishness... Osoa irakurri

(Charles Dickens, Tale of two cities)

Sortzailearen profila

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution