Gauzak ondo, atzo ospatu genuen
Sareko Argiaren 10. urteurreneko ekitaldiaz idazten egon beharko nuke.
Vicent Partal izan zen gure artean eta oso hitzaldi interesgarria eskaini zuen. Ondorengo luntxean berarekin hitz egiteko aukera izan nuen; tira, hobe esanda
Arkaitz Zubiagak,
Gorka Juliok eta berak esandakoak aditu nituen eta apunteak hartu (
azaldu izan ditut teknologiaren harian orekarik ez galtzeko izaten ditudan arazoak).
Dena itzultzen da ordea zuri-beltzera. No-do: Ekitaldiaren hasieran bagenuen atzoko atxiloketen
berri. Free18/98.
Gaur goizean berriz, su-etena ofizialki apurtu zuenetik lehen pertsona
hil du ETAk.
Ekintza-errepresioa-ekintza, berriro. Eta horrela ezin da. Bunker batean gorde nahi nuke eta dena pasatzean atera. Garesti samar daudela esan didate, eta ezin. Umore gehiagorekin nagoenean idatziko dut kronikatxo bat. Bitartean, gozatu Lander Arbelaitz lankideak urteurrenaren karietara egin duen
dokumentalarekin.