Mezua: Sarkozy eta luddismoa

2007-11-26

Permalink 19:56:16, Atalak: Euskalerria irratia  

Sarkozy eta luddismoa

Entzun

Asteburukoa da notizia baina hemen oilarrari baino zezenaren buztanari begira egoten garenez ez dut inon irakurri orain arte.

Nicolas Sarkozyk “pirateria” esaten dioten fenomeno horren inguruko txosten bat eskatu zion Denis Olivennes FNAC enpresako buruari. Neskame baten zilarrezko erretiluan iritsi zen testua asteburu honetan, 40 orri. Dena urratsen oihartzuna Eliseoko egongelako arratsaldean.

Badirudi Sarkok afera honetan ere letaginak zorroztuko dituela. Gillotina piratari. Musika legez kanpo deskargatzen duenak Interneteko konexioa galduko du beharbada. 2008. urteko hasieran jakingo dugu zehatzago nola ariko diren Robespierre berriok kulturaren elkartruke librearen kontra.

Entzuleak izango du luddismoaren berri. Industria iraultzan langile ingeles batzuk fabriketako makinak txikitzen ibili ziren, langabezia eragiten zutela argudiatuta.

Beti iruditu izan zaizkit luddistak itsasoa guraizeekin moztu nahian zebiltzan zoro kuadrilla bat. Begiak itxi zituzten historiak ekarri duen eraldakea nagusienetako baten aurrean. Eta galdu egin zuten.

Frantziako gobernuak eta lobby kultural handiek bultzatutako neo-luddismo honek ere ez du irabaziko. Denborak aurrera egiten duen neurri berean galduko dute indarra euren argudioek. Ia urte bukaeran gaude eta ikusi beharko da. Sarkozy eta lagunak urte berriaren aurkako manífestazioren bat antolatzen ari direla uste dut. Biba errepublika eta  biba inboluzioa!

Erantzunak:

Bidaltzailea: Julen [Bisitaria] · http://murgilduta.net
Kontxo Gorka, hori duk telepatia! Juxtu duela pare bat ordu etorri zaidak burura luddismoa eta hara non etortzen haizen hi gai berdinarekin!
Permalink-a mezu RSS 2007-11-26 @ 20:51
Bidaltzailea: boligorria [Kidea]
Spywarea daukat instalatuta zure burmuinean!
Permalink-a mezu RSS 2007-11-29 @ 16:05

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Lizentzia

Creative Commons License

Egileaz

Zein da Gorka Bereziartua hori?

Irakurketa gomendatua

It was the best of times, it was the worst of times, it was the age of wisdom, it was the age of foolishness... Osoa irakurri

(Charles Dickens, Tale of two cities)

Sortzailearen profila

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution