Johannes Gutenberg hil egin da, eta ez naiz ni izan. Irakurtzeko jostailu berria behar du mende binarioak. IPod bat, literaturarentzat. Horrela definitu du
Newsweek astekariko Steven Levy kazetariak Kindle.
Zertaz ari garen? Folio erdiko tamaina, 300 gramo (telefono mugikor batek baino pixka bat gehiago) eta
E Ink izeneko teknologiaz baliatzen den testu irakurgailuaz. Paperean idatzitakoak bezain erraz irakurtzeko diseinatuta dago eta 30 ordu irauten du bateriak. Preziosoa da gainera: 399 dolarretan (269 euro inguru) jarri du salgai munduko liburu denda digital handienak,
Amazon.com-ek. Bost ordu eta erdian agortu dira orain arte salgai jarri diren Kindle guztiak...
Testu osoa Argian