Mezua: Sergi Lopezen apologia

2007-09-24

Permalink 19:04:48, Atalak: Euskalerria irratia  

Sergi Lopezen apologia

Geografia da arazoa.

Lehenago ere susmatu zuen, Zinemaldiko prentsa bulegora akreditazio eske hurbildu eta bidegurutzea ikusi zuenean: Espainiako hedabideak eskuinean, atzerrikoak ezkerrean. Bietako zeinetara hurbildu behar zuen ezin asmatu. “Atzerrikoa ez nauk, baina neure bizarrengatik, ni ez nauk Espainiakoa!”

Atzokoa da berria eta zahartu samarra ailegatuko zaizue agian, ailegatu baldin bazaizue noski. “Espainiarra edo Frantziarra sentitzen zara?” galdetu zioten Sergi Lopez aktoreari La maison filma aurkezteko prentsaurrekoan. Erantzuna, antologikoa iruditu zitzaion. “Ni aktore naizen aldetik ez naiz inongoa sentitzen, eta pertsona gisa kataluniarra naiz” esan zuen Lopezek. Antologikoa. Baina gauzak zer diren, ez zuen inon irakurri biharamunean. "Richard Gere-ren ile zuriak garrantzitsuagoak direla ez dago esan beharrik, gizarajoa!".

Geografia hizkuntzetan ere: aretoetan euskaraz hizketan entzun du, ikusleen ahotan. Ekitaldietako aurkezleenetan nekez.

Gobernuz Kanpoko Erakunde batek finantzatuta edo, filmen bat edo beste euskaraz azpititulatu dute. Ze goxoak gaurko ogi apurrak. Hizkuntza azpigaratuak hitz egiten ditugunok asko estimatzen dizuegu.

Geografia ikastea izango da. Berlin Alemanian dago eta Zinemaldia Espainian. Donostian egin arren, euskaldunetik hori du: izena. Euskara? Arrautza pinu gainean. Lehenago ingelesez, and thank you Mister Marshall.

Horregatik gaurko burutazioa, Sergi Lopez bezalakoei eskaini nahi nieke: aktore bikainak izateaz gain mapetatik harago pentsatzen dakitelako. Eta kazetari batek galdera euskaraz egin zionean ere, “barkatu ez dakit euskaraz” ohikoaren ondoren “gustatuko litzaidake” esan zuelako. Visca hi eta hitarrak! 

Erantzunak:

Bidaltzailea: Julen [Bisitaria] · http://murgilduta.net
Ona testua Gorka! Aspaldiko partez zerbait badugu hemendik, ez da gutxi :)

Gauza bera beste hitz batzuekin.
Permalink-a mezu RSS 2007-09-24 @ 20:42
Bidaltzailea: Kevin Heredia [Bisitaria] · http://kevinheredia.mundua.com
e... aupa.
Permalink-a mezu RSS 2007-09-30 @ 17:17
Bidaltzailea: maider beldarrain [Bisitaria]
Gorka testu polita. Askoz gustatu zait. Sergi Lopezen erantzuna ere gustatu zait, mugetatik haratago irakurtzen ere ikasi behar dugulako. A!! Eta zinemaldiak euskaldun izaeratik zer duen ez nuen jakingo zer erantzun. Izan ere, badirudi Donostian bezala Cadizen egin litekeela, eta izenaz aparte ezer gutxi aldatuko zen. Betiko kontuak.

Ondo izan eta laister arte!
Permalink-a mezu RSS 2007-10-01 @ 23:58
Bidaltzailea: balaklaba [Bisitaria] · http://gbklub.blogspot.com
Tabernan patata tortilla bokata bat jaten ari nintzela topatu dut olioz zikindutako argia bat. Artikulu interesgarria skinheadei buruzkoa. Makinilla hartu eta ileei kaña emateko gogoa sartu zait. Lastima futbola gogoko ez dudan.

PD: bloga artikulu horiekin eguneratzerik bazenu...
Permalink-a mezu RSS 2007-10-19 @ 18:40
Bidaltzailea: Emea [Bisitaria] · http://emea.nireblog.com
ufa! nekatu naiz zurera sartu eta Lopezen mazapan aurpegia ikusteaz. Post berria noizko? Gose gara. Mesedez, eta batez ere, please.
Permalink-a mezu RSS 2007-10-23 @ 10:19

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Lizentzia

Creative Commons License

Egileaz

Zein da Gorka Bereziartua hori?

Irakurketa gomendatua

It was the best of times, it was the worst of times, it was the age of wisdom, it was the age of foolishness... Osoa irakurri

(Charles Dickens, Tale of two cities)

Sortzailearen profila

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution