Hi, grupi edo ez, berdin berdin eskertzen dituk hire hitzak. Idaztearen kontu hau (hik jakingo duk nik baino hobeto) botila itsasora botatzearen antzekoa duk askotan(eta barka irudiaren orijinaltasun eza, baina oraindik bazkaldu gabe nago).
Askotan, idatzi eta idatzi egiten duk, inolako erantzunik jaso gabe. Nik ere emoticonik ez daukat hire hitzak eskertzeko. Ea bidean zehar topo egiten dugun.
Aretha Franklin dantzatzen dut think think think, Lola Flores eta Los Manolos lolailola maite ditut, Jordanek ufff... lerdea isuri arazten zidan, gustora jan dezaket janari txinatarra (rollitoak eta), pozez birikaratzen dut haxixa (marokokoa hobe), Kolonbiako zuria, kantatzen ditut Los Panchos eta Los Tigres del Norte, Casio da nire erlojua, Toyota dut gorria, nire etxea da Ikea, nire galtzarik nireenak made in Camboya dira,
ni rasizta bat naiz. Barkatu imnigrante guztiei baino ezin dut saiestu. Gure lan postuak kentzen dizkigute eta guridiru gutxiago ematen! zer uste dute hauek?