euskofilia http://www.blogari.net/blogs/../euskofilia Euskal filologia, hizkuntzalaritza, literatura eta kulturaeu-EShourly12000-01-01T12:00+00:00
  • Urte berri on http://www.blogari.net/blogs/../euskofilia/2010/12/31/urte_berri_on_12 2010-12-31T12:52:43ZEkaitz Santaziliaeuskofilia “Auxe dok bizitza modu:Neska zarrok danza egin da mutillok dirua pagadu.Ibini bidi, Alkate Jauna, ibini bidi legea:Mutilak libre, neskatxak eurak paga dezela danzea.”P. I. Barrutia: Acto Para la Nochebuena. s. XVIII. mendeaFeliz

    “Auxe dok bizitza modu:
    Neska zarrok danza egin da mutillok dirua pagadu.
    Ibini bidi, Alkate Jauna, ibini bidi legea:
    Mutilak libre, neskatxak eurak paga dezela danzea.”


    P. I. Barrutia: Acto Para la Nochebuena. s. XVIII. mendea
    Feliz]]>
    Adio Joxemi http://www.blogari.net/blogs/../euskofilia/2010/03/02/adio_joxemi_1 2010-03-02T14:07:49ZEkaitz SantaziliaeuskofiliaJoxemiel Bidador joan zaigu. Ostiralean eri zelako berria jakin nuenetik ezinago urduri eta deseroso egon naiz, telefonoari begira, edozein berriren esperoan. Esperantzak eskasak ziren, baina auskalo... halere, joan da.Momenturik okerrenean, beti bezala, bere beharra inoiz baino gehiago somatzen nuen unean. Gauza asko nituen berari esateko, berarekin diskutitzeko. Bere gogoa eta bihotza betetzen zuten kultura eta hizkuntzak nireak ere betetzen ditu: pentsa zenbat eztabaidagai...Baina aurreragorako utziko ditugu.Ikusarte adiskide 
    Momenturik okerrenean, beti bezala, bere beharra inoiz baino gehiago somatzen nuen unean. Gauza asko nituen berari esateko, berarekin diskutitzeko. Bere gogoa eta bihotza betetzen zuten kultura eta hizkuntzak nireak ere betetzen ditu: pentsa zenbat eztabaidagai...

    Baina aurreragorako utziko ditugu.

    Ikusarte adiskide

     Joxemi dantzan]]>
    Aizkibeli buruzko lana Artxikerren http://www.blogari.net/blogs/../euskofilia/2009/09/07/aizkibeli_buruzko_lana_artxikerren 2009-09-07T08:55:10ZEkaitz SantaziliaEuskarari buruzRicardo Gómez irakaslearen Euskal Lexikografia ikasgairako egindako lana Artxikerrera igo dut. Hala dio Artxikerreko laburpenak:Lan hau EHU-ko Ricardo Gómez irakaslearen Euskal Lexikografia ikasgairako egin da. Bertan, José Francisco Aizkibelen Euzkeratik Erderara Biurtzeko Itztegiaren (Diccionario basco-español) eskuizkribua eta urte zenbait igarota Eusebio Lópezek 1883-84 urtean egindako argitalpena konparatu ditugu. Eskuizkribuaren deskribapena egin dugu. Bestalde, Lópezek Koldo Mitxelena Kulturunean gordetzen den eskuizkribua baliatu zuela frogatzeaz gain, hainbat gauza moldatu, erantsi eta zuzendu (okertu ere bai) zituela erakutsi dugu. Azkenik, hiztegiaren edizio kopuruari eta euren arteko desberdintasunei buruzko datu zenbait agertu ditugu.Aizkibelen Euzkeratik Erderara Biurtzeko Itztegia: eskuizkributik argitalpenera Ricardo Gómez irakaslearen Euskal Lexikografia ikasgairako egindako lana Artxikerrera igo dut. Hala dio Artxikerreko laburpenak:

    Lan hau EHU-ko Ricardo Gómez irakaslearen Euskal Lexikografia ikasgairako egin da. Bertan, José Francisco Aizkibelen Euzkeratik Erderara Biurtzeko Itztegiaren (Diccionario basco-español) eskuizkribua eta urte zenbait igarota Eusebio Lópezek 1883-84 urtean egindako argitalpena konparatu ditugu. Eskuizkribuaren deskribapena egin dugu. Bestalde, Lópezek Koldo Mitxelena Kulturunean gordetzen den eskuizkribua baliatu zuela frogatzeaz gain, hainbat gauza moldatu, erantsi eta zuzendu (okertu ere bai) zituela erakutsi dugu. Azkenik, hiztegiaren edizio kopuruari eta euren arteko desberdintasunei buruzko datu zenbait agertu ditugu.

    Aizkibelen Euzkeratik Erderara Biurtzeko Itztegia: eskuizkributik argitalpenera
    ]]>
    2009-2010 Ikasturtean unibertsitate mailako eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko izaera orokorreko dirulaguntzak http://www.blogari.net/blogs/../euskofilia/2009/07/15/2009_2010_ikasturtean_unibertsitate_mail 2009-07-15T09:55:55ZEkaitz SantaziliainteresgarriaEusko Jaurlaritzak atera ditu jada  2009-2010 Ikasturtean unibertsitate mailako eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko izaera orokorreko dirulaguntzak, master ofizialak barne. Hemen diuzue webgune lotura:http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-5552/eu/contenidos/informacion/dib2/eu_2033/becas_universitarias_e.htmlEskaerak aurkezteko epea Urriaren 16an amaitzen daMila esker Javier Ormazabali informazioagatik.2009-2010 Ikasturtean unibertsitate mailako eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko izaera orokorreko dirulaguntzak, master ofizialak barne. Hemen diuzue webgune lotura:

    http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-5552/eu/contenidos/informacion/dib2/eu_2033/becas_universitarias_e.html


    Eskaerak aurkezteko epea Urriaren 16an amaitzen da


    Mila esker Javier Ormazabali informazioagatik.]]>
    Ahotsak.com langile bila http://www.blogari.net/blogs/../euskofilia/2009/06/09/ahotsak_com_langile_bila 2009-06-09T15:47:07ZEkaitz Santaziliainteresgarriahttp://www.ahotsak.com/news/1244470219 Badihardugu elkartearen Ahotsak proiektuak hiru langile behar ditu, honakoa egiteko:Ahotsak proiektuaren barruan, jende nagusiari elkarrizketak egin herririk herri, bideo eta audio pasarteak editatu...Elkarrizketetan jasotako materiala landu, kodifikazioak eta transkripzioak egin...Horrekin batera, euskalkien inguruko informazioa bilduko duen Interneteko datu-base bat antolatu eta hornitu.Gidabaimena beharrezkoa da eta hizkuntzalaritza edo kazetaritza ikasketak hobetsiko dira, horrelakoez gain:Euskara maila ona.Euskalkiren baten ezagutza.Informatika kontuetan eta, batez ere, interneten jantzia izatea.Urtebeterako kontratu luzagarria eskaintzen dute eta kurrikulumak ekainaren 26a arte ahotsak@ahotsak.com helbidera bidal daitezkeIturria: Ahotsak.comhttp://www.ahotsak.com/news/1244470219Badihardugu elkartearen Ahotsak proiektuak hiru langile behar ditu, honakoa egiteko:

    • Ahotsak proiektuaren barruan, jende nagusiari elkarrizketak egin herririk herri, bideo eta audio pasarteak editatu...
    • Elkarrizketetan jasotako materiala landu, kodifikazioak eta transkripzioak egin...
    • Horrekin batera, euskalkien inguruko informazioa bilduko duen Interneteko datu-base bat antolatu eta hornitu.
    Gidabaimena beharrezkoa da eta hizkuntzalaritza edo kazetaritza ikasketak hobetsiko dira, horrelakoez gain:
    • Euskara maila ona.
    • Euskalkiren baten ezagutza.
    • Informatika kontuetan eta, batez ere, interneten jantzia izatea.
    Urtebeterako kontratu luzagarria eskaintzen dute eta kurrikulumak ekainaren 26a arte ahotsak@ahotsak.com helbidera bidal daitezke

    Iturria: Ahotsak.com

    ]]>