euskeraikasi blog Euskara ikasi eta erabiltzeko blogab2evolution2011-10-25T10:19:02ZIKASLEEN MEZUAK euskeraikasihttp://www.blogari.net/blogs/../euskeraikasi/2010/06/20/ea_ea_ea_ea2010-06-20T16:55:33Z2011-10-25T10:19:02ZKlaseak jaso ondoren, zure iritzia hemen uztea erabilgarria dela uste dut.

Nahi duzuna jar dezakezu:

       Zuri buruz:
nor zaren
zer azterketa prestatu duzun
zure lanbidea edo ikasketak
...

       Klaseei buruz:
zer/zenbat ikasi duzun
zer iruditu zaizun ondo/gaizki
...

      Bestelakoak:
Bitxikeriak, zure poza, hemendik aurrerako helburuak...


"Erantzun" sakatu eta jarri zure erantzuna.
Eskerrik asko!


]]>
Non dago ikasten dudan euskara? euskeraikasihttp://www.blogari.net/blogs/../euskeraikasi/2009/12/09/non_dago_ikasten_dudan_euskara2009-12-08T23:32:33Z2009-12-08T23:32:33Zhttp://www.slideshare.net/guest5e25a7f/non-erabili-dezaket-euskaraHona hemen euskara erakundeetan non erabili ahal den azaltzen duen AURKEZPEN BAT.

Euskara ikasle edo hiztunak kontuan hartu behar du uste baino leku gehiagotan duela aukera euskara erabiltzeko (hitz eginez nahiz zerbitzu automatikoen bidez).

]]>
euskeraikasihttp://www.blogari.net/blogs/../euskeraikasi/2009/12/09/title_50452009-12-08T23:26:06Z2009-12-08T23:26:06Z

Zer egin euskararekiko jarrera oldarkorrak topatzean? (ikasleak beraiek batzuetan)

Hona hemen oinarrizko gida:

-Euskarak ez du ezertarako balio, ingelesa hobe:
 >>EHan zer ikusten da gehiago karteletan, euskara edo ingelesa?
Zer hitz egiten da gehiago? Eman buelta herri euskaldun batetik!!

-Euskarak ez du ezertarako balio, hizkuntza minorizatua da:
>> Madrilen edo New York-en are hobeto, inork ez zaitu ulertuko. Intimitatea hobe mantenduko duzu.   Amerikanoek II. Mundu Gerran euskara erabili zuten, Ozeano Barean, japoniarren aurka borrokan. Haien arteko mezuak euskaraz bidaltzen ziren eta euskaldunek soilik deszifratu zitzaketen, USArentzat lanean.

>>Nire bankuko txartela, mugikorra, agiriak... lapurtzen badizkidate, hobe euskaraz egon daitezela. Lapurrak ez du ulertuko eta izorratuko da.

>>Euskara ikastean, erdara hobeto ikasten da. Erdarako kontzeptu gramatikalak birpasatuko dituzu.
>>Euskadin hobeto hitz egiten da gaztelaniaz Andalucian baino eta hezkuntzan, emaitza hobeak ateratzen dira (nazioarteko PISA erakundearen datuen arabera)
>>Euskara kultura da. Ikasten baduzu, pertsona kultoagoa izango zara.

-Euskara inposatzen ari dira:
>>Espainola da benetan inposatua dagoena eta euskara 40 urtez debekatua eta zapaldua izan da. Espainiar "konstituzioak" behartzen du (3. artikulua) denok gaztelania jakitera. Euskadiko "estatutuak" euskara erabiltzeko eskubidea dela soilik esaten du (6. artikulua). -Suposatzen da gure arerioak Konstituzio eta Estatutua onartzen dituela-.  Ikastera behartua badago norbait, besteen eskubidea gauzatzeko da, hain zuzen. "Ezin dut euskara erabili, zuk ez badakizu".

Euskara ez ikasteko eskubidea aldarrikatzen dute batzuek: Ulertzekoa litzateke Madrilen gaztelania ez ikasteko eskubidea izatea??

-Euskara nire oposizioa lortzeko oztopoa da:
>>Nahiago duzu marrokiar edo errumaniar batek zuk baino aukera gehiago izatea oposizio batean (normalean euskara gorroto dutenek, etorkinak gorroto dituzte baita ere). Orain Ertzaintzan euskara Europako beste edozein hizkuntzaren mailan jarri dute.
Hori logikoa al da?


Eta orain, gozatu abestiaz!                                                                         ONDO IBILI TA EUSKARA ERABILI !!!


]]>