Recent Changes - Search:

Atalak

edit SideBar

MultimediaTxertatu

1.  Irudiak

Zure blogean irudi bat jartzeko irudi hori zerbitzari batean igota egon behar du edo horrela ez badago blogari-ren tresna bidez egin daiteke.

  1. Irudia zerbitzarira igo eta helbidea eskuratu
    1. Blogarik igotzeko aukera ematen du sakatu mezu bat idaztean "Kodea/Aurreratua" eta bertan azaltzen den "Artxibo/Irudi bat igo".
  2. Helbidea eskuratu ondoren era honetako kode bat txertatu beharko da (aurretik azaldutako tresnak automatikoki sortzen du). <img src="HELBIDEA" alt="TESTU_ALTERNATIBOA" />
  • HELBIDEA: gure irudiaren helbidea.
  • TESTU_ALTERNATIBOA: irudia edozein arazorengatik erakutsi ezin bada erakutsiko den testu alternatiboa.
  • AUKERAZKOAK: width="" (zabalera) eta heigth="" (altuera) ere jarri daitezke irudiaren tamaina mugatzeko.

2.  Bideoak

Edozein bideo txertatzeko:

  1. Erabiltzaile eta pasahitza sartuz identifikatu.
  2. Idatzi fitxan zaudela editorearen azpian azaltzen den Kodea/Web2.0 botoia sakatu. Honek editore aurreratu batera eramango zaitu.
  3. Bertan hainbat guneetako bideoak txertatzeko aukera ematen da botoi ezberdinak erabiliz.
    1. EuskalTube botoia sakatuz EuskalTuben ematen zaizun kodea txertatzeko aukera izango duzu. Adibidez: <object width="450" height="370"><param name="movie" value="&link=http://euskaltube.com/play.php?vid=1202&linktarget=_blank&backcolor=0xFFFFFF"></param><param name="wmode" value="transparent"></param><embed src="&link=http://euskaltube.com/play.php?vid=1202&linktarget=_blank&backcolor=0xFFFFFF" type="application/x-shockwave-flash" wmode="transparent" width="450" height="370"></embed></object>
    2. YouTube botoia sakatuz YouTubeko bideo baten helbidea txertatuz bideo hori blogean txertatzeko aukera izango duzu. Adibidez: http://www.youtube.com/watch?v=mx9GirV134o
    3. Google Video botoia sakatuz Google Videoako bideo baten helbidea txertatuz bideo hori blogean txertatzeko aukera izango duzu. Adibidez: http://video.google.com/videoplay?docid=-5355371858777879404

2.1  Bideoak txertatzeko bideo tutoriala

3.  Mapak

3.1  Tagzania

  1. Aukeratu zein mapa nahi duzun itsatsi zure blogean, eta klik egin maparen izenean.
  2. Klik egin maparen azpian dagoen barra grisean, xml irudi laranjen eskuinean, hor esaten du-eta: “itsatsi mapa hau zure blogean”.
  3. Kopiatu ezkerrean kutxa batean dagoen kode zati hori. Aukeratu dena, eta kopiatu.
  4. Aukeratu zer parametro izango dituen zure mapak, ezker aldeko kutxan. Lau aukera dituzu: mota, eskala, kontrolak eta tamaina. Hasi berria bazara, gomendatuko genizuke hasieran mota bakarrik erabakitzea (alegia, mapa moduan agertzea nahi duzun, argazki bezala, eta hibrido gisa). Hiruzpalau aldiz egindakoan, has zaitezke saltsa handiagotan.
  5. Pegatu kode hori zure mezuaren ondoan, zure blogak duen testu kutxan. Kasu horretan, Blogak.com erabiltzen baduzu, argitaratu aurretik klik egin HTML kutxatxoan, justu testu kutxaren azpian.
  6. Zure mapa zure blogean agertuko da, txukun-txukun.

3.2  Google Maps

Google Mapsek ere aukera ematen du My Maps izeneko aukeraren bidez nahi dituzun mapak sortu ahal izateko. Ondoren mapa horiek itsastzeko aukera ere ematen da.

Edit - History - Print - Recent Changes - Search
Page last modified on March 25, 2008, at 06:56 PM