Recent Changes - Search:

Atalak

edit SideBar

EzaugarriakEtaAlbokoBarra

1. Blogaren ezaugarriak aldatu

Blogaren ezaugarriak alda daitezke izenburua, deskribapena, alboko barrak izango dituen ezaugarriak etab:

  1. Erabiltzaile eta pasahitza sartuz identifikatu.
  2. Ezaugarriak / Albo barra atalean sartu eta zuen blogaren izenaren estekan sakatu.
  3. Bertan aldatu ezaugarri hauek aldatu ahal izango dituzu:
  • Izen Osoa: Blogaren goialdean erakutsiko da.
  • Skin lehenetsia: Hau bloga erakusteko skin lehenetsia da.
  • Skin aldaketa baimendu: Erabiltzaileek bloga ikusteko beste skin bat aukeratu ahalko dute (eta beraien skin-ik gogokoena cookie batetan gordeko da).
  • Kudeaketa atala erakutsi: Markatu zure blogaren goiko partean kudeaketan lagunduko dizun atala erakutsi nahi baduzu.
  • Esteka pertsonalen zerrenda erakutsi: Markatu zure blogean esteka pertsonalen zerrenda erakutsi nahi baduzu (zure skin-ak jasaten badu).
  • Zure profilaren lotura erakutsi: Markatu alboko barran zure profilaren informazioa eta kontaktu orriari lotura erakutsi nahi baduzu (zure skin-ak jasaten badu).
  • Blog publikoen zerrendan sartu: Markatu zure bloga blog publiko guztien zerrendan agertzea nahi baduzu.
  • Sinadura: Hau ereduan erakusten da, blogaren izenaren azpian.
  • Deskribapen luzea & Gehigarriak: Blogaren deskribapena eta gehitu nahi diren gehigarriak txertatu behar diren gunea aurrerago gehiago azaltzen da.
  • Azalpen Laburra: Hau "meta tag" azalpenean eta RSS jarioetan erabiltzen da. Bilatzaileek kontutan hartzen dute. EZ erabili HTML!
  • Gako-hitzak: Hau "meta tag keyword" etiketetan erabiltzen da. Bilatzaileek eta Blogari.net direktorioan azaltzeko kontutan hartzen da. EZ erabili HTML!

1.1  Gehigarriak

Blogaren alboko barran hainbat gehigarri gehitzeko aukera dago era honetan beste hainbat funtzio gaineratzen zaizkio zure blogari. Hauek txertatzeko bakoitzaren web gunean ematen den kodea txertatu beharko da blogeko atal honetan. Lagungarri izateko interesgarriak izan daitezkeen batzuen lotura zuzena ikusiko duzue bertan baina horietatik kanpokoak ere txertatu daitezke.

JARIOAKESTATISTIKAKSARE SOZIALAKIRUDIAKJOKOAK
feed2jsstatcountertwitterirudiak igopacman
feevygoogle analyticsfacebookflickrtetris
ETIKETAKBIDEOAKMAPAKBISITARIAKHAINBAT
del.icio.usyoutube/g.videotagzaniaazken bisitariakcreative commons
technoratieuskaltubegoogle mapsbisitari mapagabbly txat

2.  Esteka gogokoenak

Beste kanpoko gune batzuk estekatzeko aukera duzu zure guneetik. Nahi adina lotura egin ditzakezu:

  1. Erabiltzaile eta pasahitza sartuz identifikatu.
  2. Estekak atalean sartu.
  3. Bertan "esteka gehitu" sakatuz nahi adina esteka gehitu daitezke parametroak betez.
  • Izena: URL-a izendatzeko erabiliko da
  • Web orrialdea: http:// motako web gunearen helbidea
  • XFN: Erreferentziatzen duzun gunearekin duzun harremana XFN bidez adierazteko. Laguntza moduan XFN sortzaile hau erabili dezakezu.
  • Ordena: Esteken ordena ezartzeko erabiliko da.
Edit - History - Print - Recent Changes - Search
Page last modified on March 25, 2008, at 07:13 PM