Recent Changes - Search:

Atalak

edit SideBar

ErabiltzaileInformazioa

1.  Erabiltzaile informazioa bete

Erabiltzaile bakoitzak bere informazioa aldatzeko aukera dauka hori egiteko:

  1. Erabiltzaile eta pasahitza sartuz identifikatu.
  2. "Erabiltzaile profila" fitxan sartu
  3. Hemen zure erabiltzaileari dagokion informazioa aldatu ahal izango duzu.

1.1  Erabiltzailearen irudia

Blogarin zure Avatarra azaltzeko lehenik eta behin, Gravatar.com helbidean zure irudia eta honekin lotu nahi duzun e-posta helbidea sartu behar dituzu. Hori eginez gero zure erabiltzailearekin edo e-posta helbide horrekin iruzkin bat uzten duzunean honen ondoan zure Avatarra azalduko da. Bitartean irudi lehenetsia ikusiko duzu.

Honi esker ez Blogarin bakarrik Gravatar.com onartzen duten beste hainbat guneetan zure irudia azalduko da zerbait idazten duzun bakoitzean.

1.2  Nondik idazten duzu

Aipatutako "Erabiltzaile profila" fitxan nondik idazten duzun azaltzeko aukera izango duzu, gure mapan igel bat gehiago jarriz. Bertan zure izena eta idazten duzun blogaren helbidea jartzeko aukera izango duzu.

2.  Erabiltzaile profila erakutsi

Zure irakurleei zein zaren eta zurekin zuzenean harremanetan jartzeko formulario bat erakusteko aukera duzu. Honela zure irudia, zure izena edo ezizena eta harremanetarako formulario batera zuzentzen duen atal bat azalduko da zure blogeko alboko barran.

  1. Erabiltzaile eta pasahitza sartuz identifikatu.
  2. Ezaugarriak / Albo barra fitxan sartu eta zure blogaren izenean sakatu.
  3. Zure profilaren esteka erakutsi markatu.
Edit - History - Print - Recent Changes - Search
Page last modified on March 25, 2008, at 05:59 PM