2010-03-21

Permalink 21:15:22, Bloga: etahalabazan , Atalak: etahalabazan

ERRETRATUA- J. SARRIONANDIA

Idirik gabeko gurdi gainean eseri dira,

Aitaitak eta amamak ia hiurogei

Eta haurrak bizpairu urte dituenean.

Fotografoak deitu diolarik

Aitaita soloko lanak utzi eta

Alkondararen mangak luzatuaz heldu da.

Amamak amantala kendu,

Gurdian eseri eta altzoko haurrari

-Kamara seinalatuaz- xoria begiratzeko diotso.

Larunbat arratsaldean haizeak

Intxaur hostoak eragiten ditu beren gainean

Seinale igartezinak emanaz.

Hiruretatik batek ere ez du susmatzen

Hogei urte geroago, finean,

Presondegiko bisita kabinan

Paisaia zahar hura eskuetan

elkartuko direla berriro.

----------
Permalink 20:31:49, Bloga: juaninazioli , Atalak: juaninazioli

----------
Permalink 17:01:02, Bloga: LAUAXETAEA21 , Atalak: DBH

Buelta lanera

Kaixo guztiei, aurtengoan ere bloga erabiliko dugu lan tresna moduan. Badakizue, gure ekintzak zabaldu eta entzun daitezela, eta ia besteak poliki pliki kontagiatzen doazen.
Animo eta aurrera
----------
Permalink 10:51:44, Bloga: ikasblog , Atalak: ikasblog

Zertarako

3.DBHko Euskal Hizkuntza  irakasgaiko edukiak sareak eskaintzen dituen baliabideen bidez osatzeko eta aberasteko.Eta bide batez, euskararekiko motibazioa, gogoa edo  zaletasuna zertxobait  piztuko balitz, ez litzateke lan makala izango!!! 

Edukiak ondoko hauek izan daitezke:

  1. Zer ari naiz irakurtzen: nire irakurketen berri emateko. 

  2.  Nire idazlanak: klasean nahiz zure kontura egindako lanak (zuzendu ondoren) argitaratzeko.

  3. Hizkuntzaren funtzionamendua: ortografia, gramatika,lexikoa...eta abarrei buruzko arau garrantzitsuak edo beharrezkoak jasotzeko.·

  4. Niretzat hartzen ditudan testuak: gustuko poema, ipuin, zita, edo irakurtzen ari diren edo irakurri dituzten liburuen zatiak jasotzeko.

  5. Zer gertatzen ari da: gaur egungo berriak jasotzeko eta komentatzeko (berri kulturalak eta literarioak)

  6. Blogerako teknologia tresnak: blogean sartzen diren aplikazio informatikoen berri emateko.

  7. Nire erara: zure zaletasun, interes eta gai libreko testuak sartzeko.

----------
Permalink 02:39:13, Bloga: algamal , Atalak: Atal Nagusia

Zer gertatu zitzaion JON Anzari 11 eguneko tarte horretan? Agur eta OHORE

Beraz, Jon Anzak apirilaren 18an hartu zuen trena, egun horretan iritsi zen Tolosara (Okzitania) eta, hiri horretan bertan apirilaren 29an topatu zutenez, 11 egun egin zituen auskalo non, inon arrastorik utzi gabe, senideei berririk eman gabe, bere erakunde ETAri berririk eman gabe.

Erantzun gabeko galdera gehiegitxo daude 11 egun horiei buruz, tartean ezer susmagarririk ez dela gertatu pentsatzeko: zer egin zuen Anzak 11 egun horietan; non egin zuen lo; zergatik ez zien etxekoei bere berririk eman? Zergatik ez zen agertu zitara; zergatik ez zuen itzulerako trena hartu, Bordeleko erietxean hitzordua zuenez; agiririk gabe abiatu al zen Tolosara; zer gertatu da gainean omen zeraman diruarekin... Eta, diruari buruz: hainbat hedabidek aipatutako «terrorismoaren kontrako iturriek» nola zekiten 300.000 euro zeramatzala trena hartu zuenean, ETAren agiriak ez bazuen halakorik argitu, eta Tolosako kale batean konorterik gabe -eta dirurik gabe- topatu zuten arte haren berririk inork ez bazuen.

Nola ba. Apirilaren 18an Baionatik Tolosara trenez joan zen pertsona baten bila egin du ia urtebete, eta sakelean Baionatik Tolosarako tren billetea zuen gorpua eduki dute, ez Montpellierren, baizik eta Tolosan. Identifikatu gabeko gorpua zeukaten Purpan ospitaleko gorputegian maiatzaren 11tik, eta identifikatu gabeko gorpurik ez zeukatela erantzun zioten Purpaneko gorputegitik Baionako prokuradoreari ekainaren 4an.

Demagun gorpuarena akats burokratikoa izan dela. Argitu gabe jarraituko luke, hala ere, Jon Anza nolatan agertu zen Tolosako kale batean hilzorian, inon arrastorik utzi gabe eta inon bere berririk eman gabe pasa ostean 11 egun, bere gau eta egun guztiekin.

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Blogari.net planeta

Blog guztien informazioa blog bakar batean.
Blogari planetan bilaketak egiteko firefox gehigarria eskuratu:

Bilaketa

blogarin bilaketak egiteko firefox gehigarria
blogariko tresna barra instalatu

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution