
Otsailaren 24an eskari honi eman genion sarrera erregistroan:
Bermeoko Udalean hainbat aldi baterako kontratu sinatzen dira, programa jakin bati lotuta edo zerbitzuaren eskaeraren arabera direla esanda. Alabaina, kasu gehienetan kontratu horiek urtetan kateatuta sinatzen dira, udal zerbitzuen eskaintzarako oinarrizkoak baitira eta eurek gabe udal zentro batzuek ezin izango lukete aurrera egin.
Berregituraketa, Lanpostuen Deskribapena eta Katalogaziorako Batzordean LAB sindikatuak behin eta berriro eskatu zuen lanpostu horiek erregularizatzea lanpostuen zerrendan sartuz eta zegokien mugagabetasuna emanez, behar bezala hornitu arte.
Horren harira, gure inguruko udal batzuetan, langileek eta sindikatuek antzeko egoerak salatu dituzte lan-ikuskaritzan edo epaitegietan eta instituzio horiek arrazoia eman diete, kontratu horien bidez legeari iruzurra egiten zaielako. Baina, epaibidea luzea eta astuna izanik, langile eta udalaren arteko harremanak okertuz gain dirutza alperrik galtzen da.
Horiek horrela, LAB sindikatuak eskatzen du aipatutakoa gerta ez dadin, era naturalean elkarrizketa eta parte-hartzearen bidez irtenbidea ematea egoera horretan dauden kontratu guztiei, hau da, egoera horretan dauden lanpostuak erregularizatzea, lanpostuen zerrendan sartzea eta dagokien mugagabetasuna ematea, behar bezala hornitu arte.
Bermeon, 2010eko otsailaren 24an
Martxoko txangoa prestatzeko urrutira gabe gure inguruan kristoren parajeak ditugula pentsatu dugu. Horrela, bada, oraingoan Aiako Harriko Natur Parke aldera egitea bururatu zaigu.
Martxoaren 14an, igandearekin, egun erdiko familia-txangoa egin nahi dugu Oiartzungo paraje eder horietan. Eta, hain gertu izanik, ez dugu autobusa hartu beharrik izango.
Hitzordua Arditurriko meategietako aparkalekuan egingo dugu goizeko 09:30ean, eta bertatik abiatuta, bizpahiru orduko txangoa burutuko dugu, hamaiketakoa barne.
Animatu eta etorri, primeran pasatuko dugu eta!!
Blog guztien informazioa blog bakar batean.
Blogari planetan bilaketak egiteko firefox gehigarria eskuratu: