2010-09-02

Permalink 23:51:18, Bloga: miru , Atalak: miru

BELDURRAREN ESTROPA JOKATU DA

Eta sorpresak nonnahi dauzkagu: batzuk ezagunak ditugu, Castro kanporatua izan dela, San Juanek zarauzko kanpeonatoko surfistak baino olatu gehiago hartu ditula....

...eta beste sorpresa batzuk oraintxe ikusi behar ditugu.

Hasteko, lehen kanporatua San Pedro izan dela asmatu dutenak 5 izan dira: Mikel I, Migelangel, Joseba, Pontxio eta Maialen. 15 puntu gutxiago bakoitzarentzat.

Eta honezkero buruz jakingo dezuen bezala, irabazlearen denbora 19:41 izan da. Inork ez du asmatu, baina Amaia E eta Joseba segundu batera geratu dira. Besteok, zer esango deu ba, batzuk hobeto, besteak okerrago. Norberak atera ditzala kontuak. Nik atera ditut denon partez eta hementxe jartzen dizkizuet, batzuen gozamenerako eta beste batzuen tristurako.

...baina ezer baino lehen agurtu, goratu, erreberentziatu eta txalotu dezagu lider berria:

                                                                              JOSEBA!!!


izena puntuak ordaintzeko
Joseba 90 0 €
Imanol 102 30 €
Rafael 114 30 €
Pontxio 120 30 €
Amaia E. 125 30 €
Iñigo 127 30 €
Nekane 128 40 €
Eli 136 40 €
Pakita 145 40 €
Itziar 149 40 €
Mikel A. 150 40 €
Mikel I. 159 40 €
Mintxu 163 60 €
Garbiñe 165 60 €
Isabel 167 60 €
Mielanjel 176 60 €
Edurne 181 60 €
Marilo 184 60 €
Nagore 192 70 €
Joakin 194 70 €
Mirentxu 194 70 €
Amaia I. 199 70 €
Maialen 199 70 €

Ondo xarra, ondoooo!!. Ixil ixilik hor heon, hire aukeraren zain eta zart! haixkorakada bikaina eman dek azken momentuan. Gauza interesgarria jarri da ze ezingo ditugu ahaztu atzetik dauzkan Imanol bizikleteroa, Rafael azeri zarra, Pontxio itsasoko otsoa, baita Amaia E, Iñigo, Nekane eta Eli ere.


Baina kanpai soñuak entzun aurretik eta norbaitek txanpain botilla prexkatzen jartzeko tentazioa badauka, jakin ezazue:

--Neska gellegen inpugnazioa ere airean dagoela.

--asteburu honetan ARCko ligak bukatzen direla eta han ere puntu mordoxka dagoela jokoan.

--Kontxako estropan ere puntu pilloa dagoela mahai gainean. Portzierto, inork ere ez zuen San Juanen alde egin.

Izango deu elkarren berri. Zorionak berriz ere Joxe Alfredori eta asteburuan sorpresa gehiago agintzen dizkizuet. Seguru izango direla.

Andar con luz!!!!!




----------

En mano

Bilera baterako deia egi n behar dut eta bertan zera jarri nahi dut euskaraz "los documentos se entregarán en mano". Ez dakit nola eman "en mano" hori.

yle="font-size: 11pt">Elhuyar hiztegian "en mano” honela dago jasota, adibide batekin: eskura, eskuz esku, eskutik eskura.

 

Gutuna eskura entregatu du /Ha entregado la carta en mano

 

Hizkera Argiaren Bidetik” liburuan, berriz, hauxe proposatzen dute: esku-eskuetan.


Beraz, hainbat modutan eman daiteke zure esaldia, betiere kontuan izanik nork emango duen, nori emango dion... :

  • Agiriak eskura emango dira.
  • Agiriak eskura emango ditugu.
  • Agiriak eskura emango dizkiegu (edo dizkizuegu)
  • Agiriak esku-eskuetan jasoko dituzue.
  • ...
----------
Permalink 18:43:42, Bloga: Hernaniue , Atalak: Zalantzak argitzeko laguntza, Gramatika

Elkarrekin, elkarrengandik

Zer alde dago “Elkarrekin asko ikasi dute” eta “Elkarrengandik asko ikasi dute” esaldien artean?

Elkar” izenordaina da, hau da, izenaren lekua hartzen duena, eta deklinabideko kasu-marka guztiak har ditzake, “nork” kasua izan ezik. Gainerako izenordainak bezala, mugagabean deklinatzen da: elkar, elkarri, elkarren, elkarrekin...

Izenburuko galderari dagokionez, “elkarrekin” eta “elkarrengandik” biak daude ongi, baina esanahia aldatu egiten da. Adibidez:

  • Miren eta Mikel elkartu eta ikasi egin dute, “elkarrekin”, Mirenek Mikelekin eta Mikelek Mirenekin. Beraz:
Mirenek eta Mikelek ELKARREKIN ikasi dute.

  • elkarrengandik” ikastea, berriz, ezberdina da: Mirenek zerbait irakatsi dio Mikeli eta Mikelek beste zerbait irakatsi dio Mireni. Beraz:

Mirenek eta Mikelek ELKARRENGANDIK ikasi dute.


Hona hemen beste adibide batzuk:

  • Xabierrek eta Kepak ELKARREKIN ematen dute egun osoa (hau da, Xabierrek Keparekin eta Kepak Xabierrekin).
  • Arantxak autoa hartu beharra izaten du bere alaba bisitatzera joateko, oso urruti bizi baitira ELKARRENGANDIK (Arantxa alabarengandik eta alaba Arantxarengandik).


----------
Permalink 18:30:27, Bloga: Hernaniue , Atalak: Zalantzak argitzeko laguntza, Gramatika

Ehunekoak

Lanean etengabe idatzi behar izaten ditut zenbakiak eta ehunekoak. Badakit ikurra zenbakiaren aurretik jartzen dela, baina beste zalantza batzuk badauzkat: tartea utzi behar al da? Nola deklinatu behar da zenbakia, mugatuta ala mugagabean? Eta aditza nola, singularrean ala pluralean?

 

=> Gehiago irakurri!

----------
Permalink 18:27:10, Bloga: Hernaniue , Atalak: Zalantzak argitzeko laguntza, Gramatika

Denborazko hitzak


Denbora tarte zehatza:
  • 10 urte eman
  • Lehen 4 urteetan
  • 1880etik 1890era
  • 1884-85 urteetan
Denbora tarte zehaztu gabea.
  • Haurtzaroan
  • Garai hartan / hartako
  • Garai beretsuan
  • ... azken urteetan
Denbora-muga adierazten du
  • Ordu arteko
  • Artean
Etorkizuna
  • Gero
  • Ondoren
Intermitentzia
  • Aldizka
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Blogari.net planeta

Blog guztien informazioa blog bakar batean.
Blogari planetan bilaketak egiteko firefox gehigarria eskuratu:

Bilaketa

blogarin bilaketak egiteko firefox gehigarria
blogariko tresna barra instalatu

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution