Atala: berriak

2010-01-26

Zutagu ezagutza partekatzeko sare soziala

Atalak: berriak, nagusia @ 12:11:17

zutagu_banner Zutagu sare sozial berria sortu du Elurnetek. Zutagu ezagutza partekatzeko sare sozial bat da. Bere helburua, besteekin ezagutza partekatu nahi duten pertsonak bildu eta beraien artean elkartzea da. Goi mailako ikasketak dituzten pertsonak, gai batean lanean diharduten profesionalak edo aisi moduan gai baten inguruan interesa duten pertsonei baliabideak eskaini nahi dizkio sare sozial berri honek. Bertan erabiltzaileek hainbat tresna izango dituzte blog sinple bat, ftxategi biltegi bat, laster-markak gordetzeko tokia, wiki antzeko orrialdeak, mikromezuak jartzeko haria... Baina horretaz gain, interes taldeak osatzeko aukera ere izango dute eta taldeek ere zenbait tresna propio izango dituzte: bloga, fitxategi biltegia, foroa, wiki orriak...

Sare soziala sortzeko Elgg software libreko plataforman hartu dugu oinarri eta hau bera euskarara lokalizatu eta denon eskura jarri nahi izan dugu. Horrela nahi duenak bere sare sozial propioa sortu ahal izango du euskaraz Elgg tresna erabiliz.

Horretaz gain, nabarmenu nahi dugu tresna erabiltzeko ez dela zertan kontu berri bat sortu behar, Google, Twitter, Yahoo eta Open ID konturen bat dutenek automatikoki sartzeko aukera izango baitu.

Proiektua ilusio osoz hasten dugu, ea erabilpen politak eta interesgarriak egiten dituzuen.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitter39 erantzun  • Permalink-a

2008-05-21

Atalak: berriak, nagusia @ 09:17:58
Aurten ere UEUk eskaintza zabal bat prestatu du. Horien artean informatikaren inguruko ikastaroak ere aurkitzeko izango dituzue baina menu osoa hau da.

Wikiak eta elkarlanerako tresnak

Wiki bat (hawaiieratik wiki wiki, "azkar-azkar") web gune mota bat da non erabiltzaileek orrialdeak sortu, editatu, ezabatu eta eraldatzen dituzten. Wikiak idazkera elkarreragilea bultzatzeko modu egokienak dira.

Dokumentuetan pertsona talde deszentralizatu batek parte har dezake eta dokumentuen bertsio guztiak gordetzen direnez, informazio-kudeaketa egiteko tresna egokia izan daiteke, kudeaketa, egutegiak, dokumentuak, bilerak, aktak etab. sortzeko.

Enpresa, elkarte edo taldeetan kudeaketa parte-hartzaileagoa, deszentralizatua edota taldekakoa egitea garrantzitsua da. Horregatik beharrezkoa da wikiak ezagutzea, kudeaketa era berri eta egokiago bat egin nahi badugu. (informazio gehiago)

OpenStreetMap: mapa libreen sorkuntza erabiltzaileon eskura

Teknologiak eta merkatuak bultzatuta, informazio geografikoaren eremua izugarrizko indarra hartzen ari da azkenaldian. Autoetako gidariei laguntzeko tresnak, mendiko ibilbideak gidatzekoak, geografikoki kokatutako zerbitzuak, logistika industrialeko aplikazioak edo tokian tokiko publizitatea dira jadanik martxan dauden edo denbora gutxian ikusiko ditugun aplikazio batzuk.
Baina informazio geografikoan parte hartzen duten elementuetatik datuak (mapak, kaletegiak, zerbitzuen kokapenak, orografia eta abar) izango dira hurrengo urteotako giltzarria. Izan ere, teknologia eta aplikazioak nahikoa garaturik daude, eta datuak dira normalean arreta gutxien jasotzen dutenak.
Ikastaro honetan datu geografikoen sorkuntza erabiltzaileen esku jarri nahi da, OpenStreetMap proiektuaz baliatuz eta aldi berean aberastuz. OpenStreetMap-en helburua, erabiltzaile arrunten laguntzaz Wikipediaren estilora munduko maparik onena lortzea da. (informazio gehiago)
ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitter7 erantzun  • Permalink-a

2008-03-31

Mikroformatu gehiago blogari.net-en

Atalak: berrikuntzak, berriak, nagusia @ 13:19:38

Blogari.net-en informazio asko mikroformateatuta dago. Mikroformatuak XHTML(HTML) etiketak baliatuz, informazioari esanahia gehitzen dioten formatuak dira. Beste era batean esanda:

Pertsonentzako irakurgarriak diren informazioak, makinentzako ere irakurgarriak izatea da helburua.

Honek bizitza berria ematen dion informazioari eta gauza gehiago egin daiteke honekin. Benetan zein potentzial duen ikusi nahi baduzu erabili Mozilla Firefox nabigatzailearen Operator tresna barra.

Kontaktuak (hCard)

Kontaktuak kodetzeko hCard mikroformatua erabili daiteke editore aurreratuaren bidez. Honen bidez pertsona edo erakunde ezberdinen informazioa kodetu daiteke kontaktu txartel bat sortuz.

Honetaz gain blogari.net barnean definituriko profila ere hCard baten bidez kodetuta dago. Honela, gure blogera sartzen den jendea guk definitutako datuak ezagutu eta gure kontaktu txartelaren bidez ezagutzeko aukera izango du.

Ekitaldiak (hCalendar)

Ekitaldiak kodetzeko hCalendar mikroformatua erabili daiteke editore aurreratuaren bidez. Honen bidez ekitaldi edo gertarakari ezberdinak kodetu daitezke.

Erlazioak (XFN)

Esteka atalean egiten diren loturak gure bloga eta beste orrialde horren arteko erlazioa zehazteko erabiltzen da XFN mikroformatua. Lehenetsi moduan contact harremana definitzen bada ere beste erlazio mota batzuk definitu daitezke aipatutako orriarekin dugun harremana kontutan hartuz. Honek lotzen gaituzten eta lotzen ditugun web gune/blogen arteko erlazio sarea eraikitzeko balio digu.

Socialgraph bezalako APIek eta XFNgraph bezalako aplikazioek gure erlazio sare hori bistaratzen laguntzen digute.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitter4 erantzun  • Permalink-a

2008-03-04

Elurnet eta UEUk ikastaro berriak aurten

Atalak: berriak, nagusia @ 11:20:58
Elurnet eta UEUk elkarlanean aurten Internet eta teknologia berrien inguruko euskarazko ikastaroak prestatu dituzte. Gai berriak eta interesgarriak eta egitura berritzaileago, trinkoago batean.

INFORMAZIO UHOLDEA KUDEATZEN IKASI (2 egun)

2008ko Apirilaren 16a - 2008ko Apirilaren 17a
Sindikazioa aspalditik erabilgarri bazegoen ere ez da blogen eztanda iritsi arte hedatu. Orain esparru hori erabat gainditu du eta interneteko leku gehienetan aurkitzen dugu sindikatzeko aukera. Honek informazio iturri ezberdin ugarietara harpidetzeko aukera ematen digu beti ere informatuak egon gaitezen.

Gero eta garrantzitsuagoa da informazioaren kudeaketa egokia egitea. Gure esparruko berriak ezagutu, gure enpresa, talde, elkarteari buruz esaten dena ezagutu, alertak jaso etab. egin daiteke tresna hauen bidez. Informazioa jasotzeaz gain besteekin (talde publiko zein pribatuekin) informazio hau trukatzeko aukera handiak ematen ditu. Informazioa era parte hartzaile batean elkartrukatzeko aukera emanez.

Gure edukiak gure esparrutik kanpo ere zabaltzeko aukera ematen dute jarioek. Hauen formatu estandarrari esker edukia mila lekuetan jartzeko aukera ematen dute esfortzu minimo bat eginez. Enpresa, elkarte edo taldeek gaur egungo interneten entzun eta sindikazioan oinarritutako informazio kudeaketa berritzaile bat egiteko beharra dute.
[informazio gehiago] [izen eman]

WWW BERRI BATEN LEHEN URRATSAK (egun 1)

2008ko Maiatzaren 16a
Tim Berness Lee-k proposatu zuen WEB SEMANTIKOaren ideia gauzatzeko aukera oraindik urrun ikusten denean, Interneti balio semantiko gehiago ematen dioten zenbait teknologia sortzen hasi dira. Teknologia horiek gure informazioa baliagarriagoa eta aberatsagoa egiten dute. Horien artean Mikroformatuak, RDFa, GRDDL aurkitzen ditugu. Ikastaro honetan batez ere mikroformatuetan sakonduko da, nahiz eta aipatutako beste horiek ere jorratuko diren.

Mikroformatuak gaur egungo Interneten erabiltzen diren estandarrak erabiliz bertan dagoen informazioari zentzu semantiko bat emateko jaio dira. Mikroformatuetan oinarrizko proposamenak pertsonak jartzen ditu makinen aurretik. Sortzen den informazioa irakurtzeko gaitasuna izango dute pertsonek baina baita makinek ere. XHTMLk XMLn egindako formatu konkretu bat izanik informazioa gordetzeko aukera ematen baitu.
[informazio gehiago] [izen eman]
ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterErantzun  • Permalink-a

2007-12-21

Neguko soltizio eta festa ederrak pasa ditzazuela

Atalak: berriak @ 13:54:13
Gabonetan ere zurekin, zorionak
ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterErantzun 1  • Permalink-a

:: Hurrengo orrialdea >>

This skin is even more fun with the PT Banana Split font, available from Funky Fonts

Original template design by Piechdibi.

Valid XHTML 1.0! Valid CSS! Valid RSS 2.0! Valid Atom 0.3!

"); } //-->

Kudeaketa

Blogari.net tresnari buruzko berrikuntzak, aldaketak, moldaketak etab. izango dira blog honetan. Badakizue, ostikoak, muxuak, eskariak eta eskerrak, iruzkinetan itxoiten ditugu.

| Hurrengoak >

Sortzailearen profila

Zure irudia gravatar.com-en jarri

<  Abendua 2013  >
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Atalak

Artxiboak

Bilaketa

XML
Blog hau sindikatu

Skin-a aukeratu

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution