Atala: berrikuntzak

2011-02-02

Permalink 12:24:13, Atalak: berrikuntzak, nagusia  

Erabiltzaile berrien aukera desgaituta

OHARRA: Blogari.net-en erabiltzaile berriak erregistratzeko aukera desgaitu dugu.


Orain Blogariak.net-en (blogari.net-en eboluzioa) erregistratzeko aukera izango duzue hainbat funtzionalitate berriz gozatzeko aukera edukiz (http://blogariak.net/honi-buruz/).

Animatu!
----------

2010-10-19

Permalink 09:11:54, Atalak: berrikuntzak, nagusia  

Blogariak.net

Blogari.net-ek blogak euskaraz sortzeko plataforma sortu genuenean, oso garrantzitsua izan zela uste dugu. Jende askok bere pentsamenduak adierazteko bide bat eduki zuen eta euskarazko testuinguru batek, jende asko euskaraz egitera bultzatu zuen.

Orain, blog eztanda hura amaitu da, baina era berean orain bloga duten edo bloga irekitzen duten pertsonek nahi dutelako egiten dute. Horren ondorioz pertsona hauek dira bere iritzia eta informazioak hobeto helarazteko gai diren pertsonak. Bere ahotsak agenda sozialean indar handia dauka eta sortu diren beste tresna berrien bidez ere gehiago hedatzen da.

BlogariBlogekin batera Interneteko sare sozialek indar handia hartu dute. Ukitzen diren bi esparru izanik ere, bere ezberdintasunak dituzte. Blogosfera eztabaida banatu baten parte bada, Interneteko sare sozialak kontaktuak mantendu eta horiekin informazioa elkartrukatzeko tresnak dira.

Bien artean Twitter bezalako sare sozialak ere sortu dira. Nolabait blogosferaren eztabaida banatua laburtu bat (eta beraz loturek garrantzi asko hartzen dutena) eta kontaktuen kudeaketa uztartzen diren. Kontaktu arin asko kudeatzeko tresna bat denez, informazioa azkar garraiatzeko aukera duten tresnak dira. Interesean oinarritutako sareak erraz sortzeko aukera ere ematen dute.

Hausnarketa guzti honen ondorioz Blogariak.net sortu dugu. Blogari isolatuetatik, Blogariak sare sozial blogalera alegia. Blogariak.net sarean blogak dira nagusi, bakoitzak bere bloga izateko aukera izango du. Bere iritzia eta informazioak plazaratzeko aukera izango du. Sare barneko zein kanpoko pertsona eta blog ezberdinen artean, sare banatu horretako eztabaidatzeko aukerarekin batera.

BlogariakBlogen arteko eztabaidaz gain, tresna honek bata bestearekin sare barneko erabiltzaileen artean elkar ezagutzeko aukera ematen du. Horretarako sarearen portadan adibidez, elkar ezagutzeko aukera asko dago. Horretaz gain, bata besteari erreferentziak egiteko aukera berriak ere sortu ditugu. Sarearen barnean @erabiltzailea sintaxia erabiliz, sare barneko erabiltzaile horri mezu bat idatziko zaio. Horrela blogak tresna nagusiak badira ere, mikromezuen antzeko komunikazio baten bidez ere sarea ekosistema komunikatibo bat bihurtzen da.

Gainera izen eman dezaketen hainbat pertsonek ez dute zertan bloga sortu nahi izango. Blog batean idatzi nahi izango dute, erabiltzaile anitzeko blogak sortu daitezkeelako. Edo erabiltzailea bakarrik sortuta beharbada ekosistema informazional berri honen parte izan nahiko dute.

Beraz blogariak.net-ek blogen arteko sare banatu informazionalaren ezaugarriak ditu. Iritzi, ezagutza eta informazioak zabaldu nahi dituzten pertsonek egin ahal izateko. Baina aldi berean, mikromezuen bidezko ekosistema komunikatibo batean ere bilakatzen da. Bi indar hauek uztartuta “sare sozial blogala” sortu dugula esan dezakegu.

----------

2008-03-31

Permalink 13:19:38, Atalak: berrikuntzak, berriak, nagusia  

Mikroformatu gehiago blogari.net-en

Blogari.net-en informazio asko mikroformateatuta dago. Mikroformatuak XHTML(HTML) etiketak baliatuz, informazioari esanahia gehitzen dioten formatuak dira. Beste era batean esanda:

Pertsonentzako irakurgarriak diren informazioak, makinentzako ere irakurgarriak izatea da helburua.

Honek bizitza berria ematen dion informazioari eta gauza gehiago egin daiteke honekin. Benetan zein potentzial duen ikusi nahi baduzu erabili Mozilla Firefox nabigatzailearen Operator tresna barra.

Kontaktuak (hCard)

Kontaktuak kodetzeko hCard mikroformatua erabili daiteke editore aurreratuaren bidez. Honen bidez pertsona edo erakunde ezberdinen informazioa kodetu daiteke kontaktu txartel bat sortuz.

Honetaz gain blogari.net barnean definituriko profila ere hCard baten bidez kodetuta dago. Honela, gure blogera sartzen den jendea guk definitutako datuak ezagutu eta gure kontaktu txartelaren bidez ezagutzeko aukera izango du.

Ekitaldiak (hCalendar)

Ekitaldiak kodetzeko hCalendar mikroformatua erabili daiteke editore aurreratuaren bidez. Honen bidez ekitaldi edo gertarakari ezberdinak kodetu daitezke.

Erlazioak (XFN)

Esteka atalean egiten diren loturak gure bloga eta beste orrialde horren arteko erlazioa zehazteko erabiltzen da XFN mikroformatua. Lehenetsi moduan contact harremana definitzen bada ere beste erlazio mota batzuk definitu daitezke aipatutako orriarekin dugun harremana kontutan hartuz. Honek lotzen gaituzten eta lotzen ditugun web gune/blogen arteko erlazio sarea eraikitzeko balio digu.

Socialgraph bezalako APIek eta XFNgraph bezalako aplikazioek gure erlazio sare hori bistaratzen laguntzen digute.

----------

2008-03-27

Permalink 11:45:13, Atalak: berrikuntzak, nagusia  

Berrikuntza berriak blogarin

Berrikuntza berriak egiten ari gara blogari.net-en hauek amaitzen eta probatzen goazen bezala hemen aipatzen joango gara.  Gaur bi berrikuntza:

Laguntza wikia

Orain arte laguntza atalean sortutako laguntza testuak wiki batean antolatu dira era egokiagoan kudeatzeko. Wiki honen bidez zuei ere laguntza atala egin eta hobetzeko ahalmena eman nahi dizuegu, blogari gehien ezagutzen dutenak erabiltzen dutenak direla filosofia jarraiki.

Zeuden testuak eramateaz gain, laguntza testu berriak ere gehitu ditugu.

Profila eta kontaktu formularioa

Erabiltzaileekin komunikazioan jartzeko kontaktu formularioa erabilgarri jarri eta SPAMaren aurkako neurriak jarri zaizkio. Erabiltzaileei beraien profila eta deskribapena erakusteko aukera ematen diren funtzionalitateak aktibatu egin da. Era berean, funtzionalitate hau kudeaketa gunetik jarri eta kentzeko aukera izango duzue orain.

Profilari mikroformatuak (hCard) ere gehitu zaizkio. Informazio horrekin gauza gehiago egin eta semantikoki hobeto egituratua egon dadin.

Horretaz gain, erabiltzaile bakoitzak Avatar bat izateko aukera du orain. Hau da, bere erabiltzailea definitzeko irudi bat aukeratzeko aukera izango du.

----------

2008-03-10

Permalink 11:52:07, Atalak: berrikuntzak, nagusia  

Blogarin aldaketak egiten gabiltza

Hainbat aldaketa egiten gabiltza blogarin, beraz zenbait gauza aldatuak eta berriak ikusteko aukera izango duzue. Orain arte editore aurreratuan lanean egon gara, euskaltube-ko bideoak txertatu eta bilduko etiketak mezuan integratzeko aukera ematen du orain. Ekitaldi eta kontaktuen mikroformatuak sortzeko botoiak ere hobetu ditugu. Laster gauza gehiago, bitartean gauza arraroak ikusten badituzue, lanean gabiltzala jakin ezazue.
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Kudeaketa

blogari.net bloga

Blogari.net tresnari buruzko berrikuntzak, aldaketak, moldaketak etab. izango dira blog honetan. Badakizue, ostikoak, muxuak, eskariak eta eskerrak, iruzkinetan itxoiten ditugu.

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution