Artxiboak: Iraila 2008

2008-09-26

Permalink 11:49:12, Atalak: nagusia  

Elurnet ikastaroa: Informazioa, edukiak sindikatzeari esker, parte hartuz kudeatzea

IKASTAROA: INFORMAZIOA, EDUKIAK SINDIKATZEARI ESKER, PARTE HATUZ KUDEATZEA (EUSKARAZ) IZEN EMAN >>
  • Hasiera data: 2008/09/30
  • Amaiera data: 2008/10/02
  • Ordutegia: 15.00etatik 19.00etara
  • Iraupena: 12 ordu
  • Enpresa: Elurnet Informatika Zerbitzuak S.L.
  • Antolatzailea: Miramon Enpresa Digitala
Deskribapena: Edukiak sindikatzearen erabilera blogen gorakada gertatu arte hedatu ez bada ere, gaur egun eremu horretatik irten da eta ia edozein lekutan sindikatzeko aukera aurki dezakegu. Horri esker informazio-iturri askotan eman dezakegu izena eta informazioa etengabe jaso dezakegu. Gero eta garrantzi handiagoa du informazioa era egokian kudeatzeak. Tresna horien bitartez, gure sektoreko albisteak ezagut ditzakegu, gure enpresari edo gure sozietateari edo taldeari buruz zer esaten den jakin dezakegu, alertak jaso ditzakegu, etab. Informazioa jasotzeko aukeraz gain, informazioa trukatzeko modua ere eskaintzen du (taldeen artean, modu publikoan edo pribatuan), parte-hartze deszentralizatu baten bidezko hartu-emanean. Gure edukiak geure ingurunetik kanpo hedatzeko aukera eskaintzen digute. Formatu estandarrari esker, gure edukiak milaka lekutara heda ditzakegu, oso ahalegin txikiarekin. Gaur egungo Interneten parte hartzen duten enpresa, sozietate eta taldeek entzun egin behar dute eta tresna berritzaileez hornitu behar dira, informazioa modu eraginkorragoan kudeatzeko. Nori zuzendua: Komunikazio-ardurak dituzten informazio-kudeatzaileei, programa-garatzaileei, marketin-arduradunei eta, orokorrean, Internet begien aurrean duen enpresa, sozietate edo talde orori. Helburu orokorrak: Tresna asko dira sindikatzeko aukera eskaintzen digutenak; horregatik, helburua da informazio-iturri horiek guztiak jasotzea, aukeratzea, era egokian definitzea, iragaztea, kudeatzea eta erabiltzen ikastea.

Helburu operatiboak
: - Edukiak sindikatzea zer den ikastea. - Edukiak sindikatzeko aukera eskaintzen duten zerbitzuak ezagutzea. - Feed-ak (edo kanalak) irakurtzeko tresna kontrolatzea. - Zerbitzu horien guztien informazioa kudeatzen, iragazten eta sailkatzen ikastea, Yahoo pipes bezalako erremintekin. - Edukiak sindikatzeak barne-komunikaziorako eskain ditzakeen aukerak ezagutzea. - Edukiak sindikatzeak izan ditzakeen erabilera zehatzak ezagutzea eta zein esparrutan baliagarri izan daitezkeen jakitea.

Tokia
: Miramoneko Teknologiko Elkartegia. Mikeletegi pasealekua 56 1. 20009 Donostia

Egitaraua:
1. MODULUA · Zer da edukiak sindikatzea? · Sindikatzeak eskaintzen dituen aukerak. · Feed mota ezberdinak eta nola erabiltzen diren. · Feed formatu eta mota ezberdinak. · Informazioaren kudeaketa egokia egiteko hainbat erabilera. · Hainbat bilatzaileren bidezko alertak. · Talde-lanerako hainbat tresnaren integrazioa.
 2. MODULUA · Informazioaren kudeaketa egokia egiteko hainbat erabilera (jarraipena). · Gure informazioa hainbat lekutan nola erakutsi. · Buletin elektronikoak sortzea. · Atari tematikoak sortzea. · Informazioa erakunde barnean trukatzea. · Hainbat informazio-iturri iragaztea, nahasketa eta berrerabilpena, Yahoo pipes erabilita.
3. MODULUA · Informazioaren kudeaketa egokia egiteko hainbat erabilera (jarraipena). · Hainbat informazio-iturri iragaztea, nahasketa eta berrerabilpena, Yahoo pipes erabilita (jarraipena). · RSSren eta hainbat formaturen arteko bihurketa. · Podcast eta Vidcast. · Inportazioa eta esportazioa OPML formatua erabiliz. · Edukiak sindikatzearen etorkizuna. Bestea:

Metodologia: Erabiliko den metodologian, teoria eta praktika tartekatu egingo dira.
1. Modulu bakoitzaren hasieran, jorratu beharreko gaien laburpena egingo da.
2. Jorratu beharreko gaiaren azalpena egingo da.
3. Behar den unean, dagokion praktika egingo da.
4. Amaitzeko, debatea eta zalantzak argitzea. Ikastaroa euskaraz izango da.
----------

2008-09-10

Permalink 10:11:31, Atalak: nagusia, oharrak  

Blogari zerbitzari berrian martxan

Aupa lagunak,
Aldaketa guztiak egin ostean blogari martxan da zerbitzari berrian. Hemendik aurrera arazorik ez izatea espero dugu edozer gauza ikusten duzuela esan. Orain zuen txanda da, denak blogetara!
----------

Kudeaketa

blogari.net bloga

Blogari.net tresnari buruzko berrikuntzak, aldaketak, moldaketak etab. izango dira blog honetan. Badakizue, ostikoak, muxuak, eskariak eta eskerrak, iruzkinetan itxoiten ditugu.

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution